San Inazioren otoitza

lunes, 21 de julio de 2025

Inma Loroño: Bizkaiko Hitzan: Gernikaldeko parrokia askotan, jendeak 25 urte baino gehiago daramatza ospakizunak egiten.

Bizkaiko Hitza egunkarian alkarrizketa luze bat egiten deutsie Inma Loroño, Morgako ospatzaileari, eta Gernikaldeko pastoral kontseiluko kideari. Azkenean bere ospatzaile zereginaz be itaundu egiten deutsie... 

Ospatzaileen elkartean ere ari zara. Nola sartu zinen?

Orain dela zortzi urte inguru sartu nintzen. Abadeak gero eta gutxiago dira, eta Morgara frantziskotarrak etortzen ziren Forutik, meza ematera, hamabost egunetik behin. Mezarik egiten ez zen astean, ospakizuna egiten zen. Gernikaldeko parrokia askotan, jendeak 25 urte baino gehiago daramatza ospakizunak egiten. Azken batean, Jaunaren hitza entzuteko aukera ematen zaio jendeari, abaderik egon ez arren. Ospakizunak egiten hasi zirenean, batzuek zalantzak zituzten, baina dagoeneko oso gustura datoz.

Alkarrizktea osoa hemen: https://bizkaia.hitza.eus/2025/07/21/lege-bat-beharrezkoa-zen-genero-indarkeriaren-kontra-pausoak-emateko/

 Inma Loroño: “Eleiza danok gara”


Inma Loroño Gernikaldeko Ospatzaileak taldeko kidea, arduraz azaldu da euren taldeak ez daukalako erreleborik. Morgakoa da Inma Loroño eta beste 25 lagunakaz batera, ospakizunak eskaintzen dauz Urdaibaiko eliza desbardinetan. Bizkaia Irratian emondako alkarrizketea.

Sukarrieta, Murueta, Foru, Muxika, Mendata, Ajangiz edo Nabarnizen ari dira, besteak beste. Orain dala 25 urte hasi ziran ospakizunak eskaintzen, abadeen faltea hasi zanean hain zuzen be. Hasieran, ospakizunetara ez ein zan jente askorik hurreratzen. Gaur egun, baina, hori aldatu da eta jentea mezara bardin hurreratzen dala esan deusku Loroñok. Momentu honetan euren erreleboak kezka eragiten deutse. Bere esanetan, ez dabe ikusten eurak baino gazteagoak direnak lan horretaz arduratuta. Hilero batzartzen dira Gernikaldeko Ospatzaileak. Inma Loroñok koordinazino lana egiten dau.

Ekitaldia BECen

Inma Loroño eta Gernikaldeko ospatzaileak BECen izan ziran aurreko zapatuan, Bilboko Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Esan deuskunez, holango ekimen gehiago behar dira, eleizea alkarte bat dala erakusteko eta eleizea guztiek osotzen dabela azaltzeko. Frantzisko aita santuak elizaren ateak zabaltzeko egindako ahalegina goraipatu dau. Hori bai, emakumeek elizaren barruan egiten daben lanaren aitortza behar dala azpimarratu dau. Leon XIV.ak, Frantziskoren bidea jarraituko daualakoan dago Loroño.



No hay comentarios: