Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 24 de julio de 2024

Santiago Apostolua

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. Aukera bi.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 

Pagolaren gogoeta. Meditación de Pagola.
Jaiak: Busturia, Kortezubi, Morga eta Nabarniz (Lekerika). 


 

                                   

                                   SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

     Egun on  Santiago egun honetan Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

 

   Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.

 

   Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.

 

   "Goazen alkarturik"

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:

 

   - Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:

 

   Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.

 

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Jainkoaren erreinuan, neke asko igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari dakar.

 

 "Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"

 

 

 

 

     

 

2 Kor 4, 7-15:

 

   San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.

 

Mt 20, 20-28:

 

   Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.

 

   Aleluia

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:

 

   - Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala         adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Euren bizia besteen alde eskeintzen daben guraso, herri-gizon, misiolari, gaixo zaintzaile       eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Zintzo jokatzearren, aurrean erabiliak diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz,          adoretsu jarraitu dagiela euren bidean, guztiei on egiten. ESKATU DEIOGUN                 JAUNARI.             

 

   - Meza santu honetan alkartuta gagozan guztion alde:  bustinezko ontzietan daroagun           fedearen doahi ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN       JAUNARI.

 

   Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristi amaieran  "zoaze Jaunaren bakean", esaten jaku. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.

 

   "Alkartuta goazen"







                                  

                           SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

       Egun on  Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

 

  Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.

            El camino del apóstol Santiago no fue un camino turístico, sino de peregrinación, de mirar hacia dentro, para asumir las exigencias del Evangelio hasta la muerte

 

   Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Ospakizun hau izan daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.

 

   "Goazen alkarturik"

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:

 

   - Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:

 

            Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.

            Esta primera lectura describe, en pocas palabras, el martirio del apóstol Santiago. No muere por defender una ideología o su sistema político, sino por una persona y por el Evangelio.         

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Jainkoaren erreinuan, neke asko igarota, sartzen da. Neke eta malko artean ereindako barri Onak, fruitu ugari dakar.

            Cantemos la grandeza de Dios y su amor que nos salva y nos protege en todos los momentos de la vida.

 

Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"

 

 

2 Kor 4, 7-15:

 

            San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.

            Pablo confía en aquél que resucitó a su Hijo de entre los muertos y espera que un día le resucitará también.

 

Mt 20, 20-28:

 

              Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.

            En el Reino de los Cielos no cuentan los puestos de honor, sino el servicio humilde y el martirio, que consiste en beber del mismo cáliz que bebió el Maestro.

 

            Gertatu gaitezan Jaunaren hitza entzuteko aleluia abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:

 

   - Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala         adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

 - Por todos los pueblos y naciones, para que seamos siempre fieles a las particularidades y tolerantes los unos con los otros en nuestras diferencias. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Te pedimos Señor por los padres y educadores, para que eduquen a los niños y jóvenes en valores profundamente humanos y cristianos, y no se desanimen ante las dificultades que se les presenten. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.            

 

   - Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde:  bustinezko ontzietan daroagun           fedearen doahi ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN       JAUNARI.

 

   Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

             Eukaristi amaieran  "zoaze Jaunaren bakean", esaten jaku. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.

 

            Ahora se inicia el tiempo en el que nuestro testimonio de la muerte y resurrección de Jesucristo ha de hacerse claro ante los demás por nuestras obras.

 

   "Alkartuta goazen"


Arteako Santiago





Lehenengo irakurgia Apostoluen Eginetatik

Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:


Egun hareetan, apostoluak adoretsu emoten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, eta hareen eskuz herrian mirari eta harrigarri asko egiten ziran. Batzar Nagusiaren aurrera ekarri ebezan apostoluak, eta abade nagusiak honan itandu eutsen: «Ez geuntsuen, bada, zorrotz agindu, Horren izenean ez irakasteko? Zuok, barriz, Jerusalen osoa bete dozue zeuon irakatsiz, eta gizon horren odolaren erantzukizuna geuri ezarri nahi deuskuzue».



Pedrok eta apostoluak erantzun eben: «Jaungoikoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizonena. Gure asaben Jaungoikoak biztu egin eban, zuok habetik dingilizka hil zenduen Jesus. Jaungoikoak goratu egin dau bere eskumaz, eta Buruzagi eta Salbatzaile egin, Israeli bihotz-barritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza horreen testigu, baita Jaungoikoak bere esana egiten dabenei emoten deutsen Espiritu Santua ere».



Erantzun honek hasarre bizitan jarri zituan batzarekoak, eta apostoluak hiltea erabagi eben. Eta Herodes erregeak Joanen anaia zan Santiagori ezpataz samea ebagi eutson.



Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa



           

 "Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe"
 
Jaunak  Siongo atxilotuak erakartean,
bagengozan amets-antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez.
 
Harantzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honantzakoan,
gari-eskutak eskuetan.


Dimako Santiago ermitea
 
Bigarren irakurgia San Paulo apostuluak Korintotarrei

2 Ko, 4, 7-15


Senideok: Ondasun hau bustinezko ontzitan darabilgu, honenbesteko indarra Jaungoikoagandik dala agertu dadin, eta ez geugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina ez itoten; larri gagoz, baina ez etsita; erasopean bai, baina ez eskutik itzita; lurrera botaten gaitue, baina ez hilten. Edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gorputzean, Jesusen bizia ere gure gorputzean agertu dadin.



Bizi garean bitartean, beti heriotzara eroaten gaitue Jesusegatik; Jesusen bizia ere agertu dadin gure izate hilkor honetan. Holan, gugan heriotzean dihardu; zuokan, barriz, biziak.



Liburu Santuak honan dino: «Sinistu dot, eta horregatik berba egin dot». Eta geuk ere sinismen espiritu bera daukagula, sinisten dogu, eta horregatik berba egiten dogu; jakinik Jesus Jauna biztu dauanak Berak biztuko gaituala geu ere Jesusegaz, eta Bere ondoan ipiniko, zuekin batera. Hau guzti hau, zuen onerako da; grazidunak ugaritzen dirala, hareen esker ona ere ugariagoa izan dadin, Jaungoikoaren aintzarako.



Jesukristoren Ebanjelioa san Mateoren liburutik.
 

Mt 20, 20-28:



Aldi haretan, Zebedeotarren ama urreratu jakon Jesusi bere semeakaz, eta aurrean auspeztu zan, eskabide bat egiteko. Jesusek itandu eutson: «Zer nahi dozu?» Eta berak: «Jesarriazo daizuzala nire seme biok, bata zure eskumatan eta bestea zure eskerretan, zure erreinuan».

Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree zuek, Nik edango dodan kaliza edateko?» Hareek: «Bai, ba gara gauza!» Berak orduan: «Nire kaliza edan, bai, edango dozue; baina nire esker eskuman jesarte hori ez dago nire eskuetan inori emotea; hori nire Aitak erabagiten dauan hareeentzat da».

Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Jesusek, barriz, Beragana batu eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariak gogor hartzen dabela menpean herria, eta handikiak azpian hartzen dabela. Ez bedi izan holan zuen artean; bestetara baino: zuen artean handi izan nahi dauana, bego zuen zerbitzari; eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana, bego zuen menpeko, Gizonaren Semea ere ez da etorri besteen zerbitzuak hartzera, besteak zerbitzera baino, eta bere bizia askoren erospen saritzat emotera».

 

                                   SANTIAGO APOSTOLUAREN FESTABURUA


SARRERAKO OHARKIZUNA

   Egunon guztioi eta ondo etorriak Eukaristiaren ospakizun honetara.

   Gaur, Santiago Apostoluaren jaia ospatzen dogu. Jesusek dei egin eutsanean, dana itzirik, jarraitu eutson. Santiago izan zan, Apostoluen artean, Jesukristogaitik bizia lehenengo emon ebana.

   Geuri ere Eleizeak gaur dei egiten deusku Jesusen jarraitzaile zintzo izatera. Eta ospakizun hau izan daitela guretzat fede-bizitzea sendotzeko aukera on bat.

   "Goazen alkarturik"


DAMU-OTOITZA

   Senideok:  aztertu dagigun geure bizitzea eta eskatu dagigun gure pekatuen parkamena:

   - Jesus Jauna, Apostoluak zeure testigu egin zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, zure Barri Ona zabaltzea Apostoluen esku itzi zenduana. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure testigu izateko aukeratu eta bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 1:

   Apostoluak Jesus berbiztuaren testigu dira; eta nahiz eta agintariek galazo, Jesusen Barri Ona zabaltzen jarraituko dabe.

Apostoluen Eginak liburutik: 
Egun hareetan, apostoluek ahalmen handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztuerearen autormena, eta herrian mirari eta egintza harrigarri asko jazoten ziran hareen eskuz. Eroan ebezan apostoluak Batzar Nagusiaren aurrera, eta Abade nagusiak esan eutsen: Ez al geuntsuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzearen erantzukizuna guri leporatu gura deuskuzue.
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben: Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak biztu egin dau zuek egur batetik zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskumaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu, geu eta esaneko jakozanei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua.
Erantzun honek bere onetik atara zituan, eta hil egin gura ebezan apostoluak. Herodes erregeak Joanen anaia Santiago ezpataz hilazo eban. 


Erantzun-Salmoa

125. Salmoa

Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe.


        R/. Mal-koz e-rein ba-e-ben, po-  zez ba-tu-ko da-  be.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean,
ba gengozan amets-antzean.
Orduan beta jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez. R/. 

Aruntzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honuntzakoan,
gari-azauak eskutan. R/.


2 Kor 4, 7-15:

   San Paulok sinisten daualako egiten dau berba. Eta Jesusen biztueratik sortzen dan itxaropena iragarten deusku.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik 

Senideok: Altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daroagu, argi agertu daiten honenbesteko indarra Jainkoagandik datorrela eta ez gugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen ez; larri gagoz, baina etsita ez; erasopean bai, baina eskutik itzita ez; lurrera botaten gaitue, baina hondatzen ez; edonon eta beti Jesusen heriotzea daroagu gugan, Jesusen bizia ere gugan agertu daiten.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez Jesusegaitik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere agertu daiten.
Hau dino Liburu Santuak: «Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban». Guk ere, sinesmen -espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik hitz egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Guzti hau zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askogana zabaltzean, esker ona ere ugaritu daiten, Jainkoaren aintzarako.






Mt 20, 20-28:

   Santiago eta Joanen amak Jesusen ondoan postu on bat nahi dau bere semeentzat. Baina Jesusentzat, ostera, haundi izateko bidea danen zerbitzari izatea da.

   Aleluia

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 

Aldi haretan, zebedeotarren ama hurreratu jakon Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu?» Eta berak: «Agindu egizu nire seme bi honeek, bata zure eskuman eta bestea zure ezkerrean jesarri daitezala zure erreinuan».
Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar dodan kopatik edateko?» Erantzun eutsoen: «Bai, gauza gara!» Jesusek orduan: «Nire kopatik edan, bai, edango dozue; baina nire ezker-eskuma jesarte hori, ez dago nire esku inori emotea; nire Aitak norentzat prestauta dauan, hari emongo jako».
Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Baina Jesusek dei egin eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariek menpean hartzen ditueela herriak, eta handikiek euren agintea ezarten deutseela. Ez bedi izan holan zuen artean; zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan gura dauana izan bedi zuen morroi. Gizonaren Semea ere ez da-eta etorri zerbitua izatera, zerbitzera baino, eta bere bizia guztien ordainsari emotera».

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok:  Otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, Apostoluen bidez emon jakun fedea eskertuz eta fede hori indartu deiskula eskatuz:

   - Eleiza osoaren alde: Apostoluen fedean oinarriturik, Jesukristoren barri emon dagiala         adore haundiz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
   - Euren bizia besteen alde eskeintzen daben guraso, herri-gizon, misiolari, geiso zaintzaile       eta beste guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
   - Zintzo jokatzearren, aurrean erabiliak diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz,          adoretsu jarraitu dagiela euren bidean, guztiei on egiten. ESKATU DEIOGUN                 JAUNARI.             
   - Meza santu honetan alkartuta gagozan guztion alde:  bustinezko ontzietan daroagun           fedearen doahi ederra gorde eta zabaldu dagigula geure inguruan. ESKATU DEIOGUN       JAUNARI.

   Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, emon egiguzuz eskatzen deutsuguzan ondasunak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

   "Zoaze Jaunaren bakean", esan deusku abadeak. Goazen, ba, Jaunaren bakea ereitera, goazen Jesusen barri emotera; goazen Jesusen testigu izatera. Bere bedeinkapena geugaz izango dogu.

   "Alkartuta goazen"

Final del formulario
  x


ERROMES JOAN



Nire kaliza edango duzue, bai.



Urte gutxitan era ezustekoan hazi da jendearen kopurua, batez ere gazteena, «Santiago bidea egiten duenarena. Ez da erraza jakitea zerk duen erakartzen jende hori, justu. Erromes joatea kirola egitea baino asko gehiago da edota abentura bizitzea baino asko gehiago. Bidaia turistiko bati ekitea edo kultur bide bat egitea baino askoz gehiago. Zeren bila doaz Santiagora bidean jartzen direnak?

Bidea oso aspaldidanik sinbolo bat izan da, giza bizitza adierazteko. Bizitzea bide egitea da, ibiltzea, etorkizunerantz joatea. Era dotorean esan zuen Jorge Manriquek, bere Coplas famatuetan:

«Jaiotzean abiatzen gara, bizi garenean ibili gabiltza eta azken urratsa ematean iristen gara; beraz, atsedena dugu hartzen hiltzen garenean».

Ordu askoz erromes dabilena aise hasten da birpentsatzen lurrean egiten ari den erromes-bizitzan.

Bide egitea aurrera jotzea da beti: norantz? Erromesak zerbaitegatik ekiten dio bideari: zerk eragiten dio, ordea, ibiliari ekitera? Helmugarik gabe ez dago biderik, baizik harantz honantz ibiltzea norabiderik gabe. Soilik helmugak bihurtzen du ibilia bide. Soilik helmugak ematen dio zentzua egunean eguneko ahaleginari. Ekidinezina da galdera: zein da bizitzaren helmuga?, norantz bideratu behar ditugu geure urratsak?

Bideari esperantzaz ekiten zaio beti eta nolabaiteko beldurrez, konfiantzaz eta ziurtasun-gabeziaz. Beharrezkoa da bide egokia hartzea, desbideratu gabe jarraitzea, bide okerrik ez hartzea. Gauza bera gertatzen da bizitzan. Nork bere bidea aurkitu behar dugu: zer egin nahi dut neure bizitzaz?, zeri eskaini nahi diot neure bizitza? Pertsona baten bizitza, amesten duen helmugaz neurtzen da, beraren ahaleginak eragiten dituen idealaz. Soilik bere bokazio pertsonalari jarraitzen dionean irten ohi da gaztea zehazgabetasunetik eta gregarismotik.

Egunak joan ahala, erromesaldia eskola bihurtzen da, bizitzaren funtsean sakontzeko bide ematen duena. Nekea, isilik egindako ibilia, ahaleginean irautea: horrek guztiak bere bihotzaren hondora gidatu ohi du erromesa. Orduan erne daitezke funtsezko galderak: Ez ote da Jainkoa gizakiaren azken helmuga? Ez ote da Kristo jarraitu beharreko bidea Aitarekin topo egiteko?

Santiagora iristea, Jaunaren testigu izan den apostoluarekin topo egitea, Jainkoari eskerrak ematea, isileko erregua, sakramentuzko adiskidetzea eta eukaristian parte hartzea gutxi bezalako esperientzia erlijioso baten gailur gerta daitezke.

Jose Antonio Pagola

Santiago, apóstol

EVANGELIO

Mi cáliz lo beberéis.

+ Lectura del santo evangelio según san Mateo 20,20-28

En aquel tiempo, se acercó a Jesús la madre de los Zebedeos con sus hijos y se postró para hacerle una petición. Él le preguntó:
- ¿Qué deseas?
Ella contestó:
- Ordena que estos dos hijos míos se sienten en tu reino, uno a tu derecha y el otro a tu izquierda.
Pero Jesús replicó:
- No sabéis lo que pedís. ¿Sois capaces de beber el cáliz que yo he de beber?
Contestaron:
- Lo somos.
Él les dijo:
- Mi cáliz lo beberéis; pero el puesto a mi derecha o a mi izquierda no me toca a mí concederlo, es para aquéllos para quienes lo tiene reservado mi Padre.
Los otros diez, que lo habían oído, se indignaron contra los dos hermanos. Pero Jesús, reuniéndolos, les dijo:
- Sabéis que los jefes de los pueblos los tiranizan y que los grandes los oprimen. No será así entre vosotros: el que quiera ser grande entre vosotros, que sea vuestro servidor, y el que quiera ser primero entre vosotros, que sea vuestro esclavo.
Igual que el Hijo del hombre no ha venido para que le sirvan, sino para servir y dar su vida en rescate por muchos.

PEREGRINAR

Mi cáliz sí lo beberéis.

       En pocos años ha crecido de manera insospechada el número de gentes, sobre todo jóvenes, que recorren “el camino de Santiago”. No es fácil saber a qué se debe exactamente tal atracción. Peregrinar es mucho más que hacer deporte o vivir una aventura. Mucho más que emprender un viaje turístico o recorrer una ruta cultural. ¿Qué buscan quienes se ponen en camino hacia Santiago?
       El camino ha sido desde muy antiguo un símbolo empleado para significar la vida humana. Vivir es caminar, dar pasos, marchar hacia el futuro. Lo dijo de forma bella Jorge Manrique en sus famosas Coplas:
“Partimos cuando nacemos andamos mientras vivimos y llegamos al tiempo que fenecemos así que cuando morimos descansamos”.
       Quien peregrina largas horas fácilmente comienza a repensar su vida de peregrino por esta tierra.
       El camino es siempre marcha hacia adelante: ¿hacia dónde? El peregrino se pone en camino por algo: ¿qué le anima a emprender la marcha? Sin meta no hay camino sino un ir de una parte a otra vagando sin sentido. Sólo la meta convierte el recorrido en camino. Sólo la meta da sentido a los esfuerzos de cada día. La pregunta es inevitable: ¿cuál es la meta de la vida?, ¿hacia dónde hemos de encaminar nuestros pasos?
       Siempre se emprende el camino con esperanza y cierto temor, con confianza y con incertidumbre. Es necesario andar el camino acertado, no extraviarse, no seguir caminos equivocados. Así sucede también en la vida. Hemos de encontrar nuestro propio camino: ¿qué quiero hacer con mi vida?, ¿a qué quiero dedicarla? La grandeza de una persona se mide por la meta a que aspira y por el ideal que moviliza sus esfuerzos. Sólo cuando sigue su vocación personal, sale el joven de la indefinición y del gregarismo.
       Con el paso de los días, la peregrinación se va convirtiendo en escuela que permite ahondar en lo esencial de la vida. El cansancio, la marcha en silencio, la perseverancia en el esfuerzo van conduciendo al peregrino hacia el fondo de su corazón. Es entonces cuando pueden brotar las preguntas esenciales: ¿No es Dios la meta última del ser humano? ¿No es la vida un peregrinar hacia nuestra patria verdadera? ¿No es Cristo el camino que hemos de seguir para encontrarnos con el Padre?
       La llegada a Santiago, el encuentro con el apóstol testigo del Señor, la acción de gracias a Dios, la súplica callada, la reconciliación sacramental y la participación en la eucaristía puede culminar una experiencia religiosa renovadora como pocas.

José Antonio Pagola

No hay comentarios: