Jornada mundial de los pobres: Cena solidaria, viernes 16 de noviembre, 19:30

viernes, 27 de julio de 2018

Iñazio gure patroi handia: hitzak aldatzeko sasoia?


Badator San Inazio eguna eta Arratia osoan kantatuko da bere omenezko ereserki edo himnoa. Gorbeiako Igiñan hasi eta Lemoako bere ermitara haldu arte. Abade batek itaun hau egin eustan: ez da sasoia kantaren letrea aldatzeko, daukana oso gerrazalea eta anti ebangelikoa izanik?
Hona ba eztabaida.

Batzuk uste izango dabe beti egin dala holan eta holan jarraitu behar dauela, ez dela sasoia letra barriak ikasten hastekoa.

Frantzisko Aita Santuak gogoratuko deusku "beti egin da holan" ez dala erizpidea ebanjelizazio arloan.

Parrokia eta talde bakoitzak ikusiko dau zer egin, jesuitek eurek be ez dira ausartu letrea aldatzeko orduan, nahiz eta askok onartu bere tonoa belizistea dela sano. Lar.

Hona Lontzo Zugazagaren eskutik heltzen jakun bertsio barritu bat, batan batek nahi izango baleu kantaren letrea aldatu.

Betikoa gura dauenak, hona hemen betiko letrea non aurkitu: klikatu berton.


INAZIO
FEDEDUNON ARGIA
TA GURE ZAINDARIA
GAUR POZIK
NAHI ZAITUGU GORATU
TA JASO JAUNARI
GURE OTOITZ TA KANTU
ZUREGAN BAITUGU
BABESLE TA EREDU
MUNDU TA ELIZA-ELKARTEAN
GURE KRISTAU-BIZITZAN.


SANTUEN BIZITZAK
LAGUN IZAN DITUZU
TA BULTZATU ZAITUZTE
JESUSI JARRAITZERA
HEMENGO LILURA
DENEN GAINETIK, AURRERA.


MAITASUN BIDEAK
URRATU DITUZU
HEZKUNTZARAKO AUKERAK
ZABALDURIK MUNDURA.


INAZIO HOR ZAUDE
LEIAL ETA ERNE
ZERBITZU BIDEAN
OTOITZ SAKONEAN
GOGO-JARDUNEAN
JAUNA GORATU NAHIAN
BAKEA IRITS DADIN
GURE LURRALDERA
TA MUNDU ZABALERA DENERA.


Publicar un comentario