Poz pozik!

jueves, 26 de enero de 2012

Zeanuri: Piedadeko ermitearen miradora kili-kolo

Laster dator bere jaia baina Zeanuriko Eleizondoko Piedadeko ermitearen aurrekaldean dagoen miradora kili-kolo dago oinarriko ormako harriek huts eginda. Kontuz ibili beharko da!

Ermitaren aurrean ikuspegi ederreko miradore bat dago banku eta guztiz. Aspaldi ikusten ziran bertako zoruan arrakada handiak. Hormigoizko behea dauka miradoreak baina metro eta erdiko, gitxi gora behera, arrakada handiak ditu.

Arrazoia zera da: miradorari eusten eutson manposteriako ormeak huts egin dau.

Udalak ingurua zintaz sarratu da inor zauritu ez dadin. Jose Floren Urutxurtu arkitekto teknikoak ikerketa bat egin dau eta bere txostenean ormea eta miradora bera zahar barritzea proposatzen dau. Behar danak 12.625,81 euroko aurrekontua dauko.

Parrokiko Pastoral Batzordea datorren astean batzartuko da arazoa estudiatzeko eta konponbideren bat bilatzeko.

Piedadeko ermiteak 11,75 x 7,15 metroko luze zabalera ditu, parrokiatik 50 bat metrora dago, eta kanpoan mendebal aldean dauka midadore txukun hau Gorbeiara begira. Jaia San Balendin egunean ospatzen da.

Prozesioa San Belendinen irudiagaz Piedadeko ermitara

Piedadeko ermitea