Abenduko izarrak

martes, 31 de enero de 2012

Emakumea eta eliza blog batean

Honekin batera Blog berri bat aurkezten dizuet, “emakumea eta eliza” gaiari buruzko euskarri monografikoa izan nahi duena.


Gune birtual hau emakumearen ezberdintasun sortzailea sinesten duten horiei zuzendurik dago, ezberdintasunak aberasten gaitu-eta. Zuzendurik dago, gure eliza oraindik ere sortu zen ikur patriarkalpean egon badagoela sinesten duten horiei. Jesusek sortu zuen komunitate berrian eta berritzailean aurrera egin behar dugulako, alegia, anai eta arrebon arteko harremanak berdintasunaren arabera antolatuta izan behar duen komunitatean, goitik beherako agintea eta menperatzeko logika alde batera utzirik.

Blogean denetatik aurkituko duzue: berriak, testuak, irudiak, otoitzaldiak, gertakizunen egutegia, baita humore pixka bat ere. Atarian hitzaldi ezin hobeago baten kontakizuna duzue: hain zuzen joan den urtarrilaren 28an, larunbatean, Teresa Forcades andereak Gasteizen emandakoa “Dar a luz a la Luz: una mariología para el siglo XXI” izenburupean. Horrekin batera ekimen alemana ere topatuko duzue, eliza eta erlijioaren etorkizunari buruzko elkarrizketa bultzatu nahi duena: ekimen honi esker ideologi, sinismen eta lanbide-esparru ezberdinetako milaka emakume ari dira biltzen mahai berean afaltzeko. Batek daki ekimena gureganatzerik ote dugun! Bizkaian izango diren gertakizunen artean “Emakumeon ospakizuna” bana dira aipagarri: bata DURANGON Martxoaren 2an Eukleríak berak antolatuko duena eta, bestea, BILBON Martxoaren 4an Fe y Justicia-Justizia eta Fedea-k antolaturik izango dena.

Asko eta bihotzez eskertuko genizueke Blog honen existentzia zabalduko bazenute, interesekoa izan lezaketen guztien artean.

http://eukleria.wordpress.com/

Ekintza edota berriei buruzko Informazioa jaso nahi duen orok igorri, arren, zuen e-maila honako helbidera:
eukleria@hotmail.es

Besarkada bat,
Ana Moreno