Jaunartzea

miércoles, 25 de enero de 2012

Igorre aukeratu dau ETBk euskal meza emoteko garizuman

Arratiako Igorreko Andra Mari Parrokia aukeratu Euskal Telebistak mezea grabatu eta emoteko garizumako lehen hiru asteetan zehar.


ETBrako lan honeek prestatzen dituan lan taldea atzo egon zan Igorren grabazio honeek prestatzeko eta herriari buruzko dokumentazioa jasoteko.

Hiru zapatutan (otsailaren 25an (familia meza) eta martxoaren 3 eta 10ean) arrastiko 7etan grabatuko da mezea. Hurrengo domekaz, goizez, emitituko da Euskal Herri osorako.

Hau dala eta, Igorren domekako mezea zapatura aurreratuko da hiru asteotan, olata meza eta urte mezak ere bai.

Urrian Arantzazuko San Pedron grabatu eta emon ziran meza honeek arrakasta handiaz.