Jaunartzea

martes, 3 de enero de 2012

Artean dago asteon Arratia Palenque erakusketa ibiltaria

Arteako ludotekan dago ikusgai Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketea. Bertan izango da urtarrilak 8ra arte, domeka. Errege Egunean goizeko hamaiketan salda bero bat opatuko dau Arteako Udalak eta Jose Inazio Ortuzarrek erakusketaren azalpen labur bat egingo dau. Ondoren, urtarrilaren 10an, Igorreko Lasarte kultura etxean egongo da, erakusketa aretoan, hain zuzen ere, urtarrilak 31ak arte.

Ez da hau erakusketa honek bisitatuko dauan azken herria. Hona hemen hurrengo bisita batzuen egutegia:

 Herria    Eguna    
      
Zeanuri         Zulaibar Ikastegian    2011 abenduak 1-20  
Zeanuri         2011 abenduak 22-30    Manterola Etxean

Artea             2012 urtarrilak 2-8    Ludotekan
Igorre.           2012 urtarrilak 10-31    Lasarte aretoa
      
Dima.             2012 martxoak 25- apirilak 15    Turismo bulegoan
Bedia             2012  apirilak 22 - 29    Elizpean + Katekesi etxean
Lemoa.          Maiatza    Aste Kulturalean Elizondon
Arantzazu.     2010 ekainak 29-uztailak 1    Bibliotekan
      
Ubide            Egunak zehaztuteko dagoz
Areatza     
    Egunak zehaztuteko dagoz