Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
Seminarioaren Eguna: “Abadeak, bidean dan Eleizaren zerbitzura”
HASIERAKO OHARRA
Mariaren Sortze Garbia ospatzeko batu
gara. Gaurko egunean, eskerrak emon behar doguz Mariak gure fededun ibilbidean
dauan esangureagaitik.
Beste behin be, Maria Abendu aldiko
Birjinak, Jesukristo gure bizitzetan pozarren hartzeko prestatzen lagunduko
deusku.
Gaur,
gainera, Seminarioaren Eguna ospatzen dogu, goiburu honegaz: “Abadea, bidean
dan Eleizaren zerbitzura”. Beti bidean dan Elizan “bai, hemen nozu esatea”
Kristo zerbitzari eta artzaina agertzera emoteko egiten jakun deiari
erantzunez.
Eskatu deiogun Jaunari, gure Elizbarrutiak
bere zerbitzura egon daitezan behar dituan abade-bokazioak.
Hasi gaitezan abestuz
ABESTIA:
Maria sortu zinan…
ABADEAREN AGURRA
Maria
Birjinaren Baietzaz,
bere etxea
gure artean jarri eban
bakearen
Jaungoikoa
egon bedi
zuekin.
DAMU OTOITZA
Bakuntasun
eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau
pozez ospatzeko behar dogun parkamena.
§ Zeu zara
sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
§ Zeu zara
beteten dan Agintzariaren Jaungoikoa. KRISTO, ERRUKI.
§ Zeu zara
huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
Aintza
Goratu
daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten
deuskun bakeagaitik.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15. 20:
Bibliako
lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera
azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin
arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba,
lehenengo irakurgai hau esker onez.
Erantzun-Salmoa:
97. Salmoa
Salmoa
kantatuz, abestu deiogun Jainkoari
kantu barria, gu salbatzen ari dalako
“ Kanta
Jaunari, kantu barri”...
Ef 1, 3-6. 11-12:
Jainko
Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara.
Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa
bedeinkatzera eta goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
Lk 1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini
egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea.
Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.
"Aleluia"
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen
konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo
deiogun Berak eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.
- Frantzisko Aita santua, Joseba gotzaina,
abade eta diakonoen alde. Jesukristo Artzain Ona eredutzat hartuz, bihotzez
maitatuz, kristau-alkarteen zerbitzari izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Seminarioaren
alde. Bereizketarako leku izan daitela,
eta abadegaiei lagun egin dagiela Kristoren bihotzaren arabera hezi daitezan.
Eskatu deiogun Jaunari.
- Gure
elizbarrutian, landu daitezela bateotik hartu dogun bokazino sekular, kontsakratu edo ministeriala. Eskatu
deiogun Jaunari.
- Hemen batu garanon alde. Abendualdiak
dakarskun itxaropenean eta Jainkoaren maitasunari begira bizi gaitezan. Eskatu
deiogun Jaunari.
Zure
indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin
eta Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik
joan gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRU BATZEARI
Gaur batzen dan dirua
Elizbarrutiko Seminarioarentzat izango da. Eskerrik asko eskuzabalak
izateagaitik.
JAUNARTZE AMAIERAN
Zuk Jauna,
apostoluak deitu zenduzan
eta euren bidelagun izan zinan
Barri Ona iragarriz.
Orain, munduan erromes,
bidean dan Eleizaren bidelagun
zaranez,
bialdu, arren, zure Eleizan dozuzanen
bidelagun izango diran abadeak. Amen
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren
antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera,
bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko
ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
“Ama maite Maria”

ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
Día del
Seminario: “Sacerdotes al servicio de una iglesia en camino”
HASIERAKO
OHARRA
Mariaren Sortze Garbia ospatzeko batu
gara. Gaurko egunean, eskerrak emon behar doguz Mariak gure fededun ibilpidean
dauan esangureagaitik.
Beste behin be, Maria Abendu aldiko
Birjinak, Jesukristo gure bizitzetan pozarren hartzeko prestatzen lagunduko
deusku.
Hoy es también el Día del
Seminario, con el lema « Sacerdotes al servicio de una iglesia en camino». En
esta iglesia siempre en camino,
necesitamos que, como María, muchos digan “si, aquí estoy” respondiendo a la llamada de Dios para hacer
presente a Cristo siervo y pastor.
Pidamos al Señor el don de las vocaciones
sacerdotales que necesita nuestra Iglesia diocesana para servir en ella.
Hasi gaitezan abestuz
ABESTIA:
Maria sortu zinan…
ABADEAREN AGURRA
Maria
Birjinaren Baietzaz,
bere etxea
gure artean jarri eban
bakearen
Jaungoikoa
egon bedi
zuekin.
DAMU OTOITZA
Bakuntasun
eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau
pozez ospatzeko behar dogun parkamena.
§ Zeu zara
sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
§ Tú eres el Dios de la Promesa que se cumple. KRISTO, ERRUKI.
§ Zeu zara
huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
Aintza
Goratu
daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten
deuskun bakeagaitik.
HITZAREN LITURGIA
Gn
3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen
bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku.
En
el libro del Génesis, se nos narra a través de unas imágenes, cómo el hombre se
aparta de Dios; pero Dios sigue ofreciendo su salvación.
Erantzun-Salmoa:
97. Salmoa
Salmoa
kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu
barria, gu salbatzen ari dalako
Con
las palabras del salmo, cantamos a nuestro Dios. El, a pesar de nuestras
infidelidades, viene a salvarnos.
“Kanta Jaunari, kantu barri”
Ef 1, 3-6. 11-12:
Jainko
Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara.
Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa
bedeinkatzera eta goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
San Pablo alaba a Dios porque nos ofrece su
salvación. Todo es una historia de amor.
Lk 1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini
egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea.
Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.
Toda
la vida de María, es un “SI”, a la voluntad de Dios. De esta forma, aparece
Jesús en el mundo.
"Aleluia"
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen
konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo
deiogun Berak eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.
- Frantzisko Aita santua, Joseba gotzaina,
abade eta diakonoen alde. Jesukristo Artzain Ona eredutzat hartuz, bihotzez
maitatuz, kristau-alkarteen zerbitzari izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que nuestro Seminario,
lugar y tiempo de discernimiento, acompañe a los seminaristas para formarse
según el corazón de Cristo. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que en
nuestra iglesia diocesana, en cada uno de los bautizados se fomenten las vocaciones específicas en la vida secular, religiosa y
ministerial. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen batu garanon alde. Abendualdiak
dakarskun itxaropenean eta Jainkoaren maitasunari begira bizi gaitezan. Eskatu
deiogun Jaunari.
Zure
indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin
eta Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik
joan gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRU BATZEARI
Recordad que la colecta de hoy
estará destinada a nuestro Seminario Diocesano. Gracias por vuestra
generosidad.
EN EL SILENCIO DE LA COMUNIÓN
Oh, Señor, tu llamaste a los discípulos
y caminaste con ellos anunciando el Evangelio.
Ahora que acompañas a tu iglesia en camino,
peregrina en el mundo,
te pedimos que envíes sacerdotes
que caminen hoy junto a quienes
convocas en tu iglesia. Amen
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren
antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera,
bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko
ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
María será
siempre para nosotros un ejemplo de seguimiento a Jesús. La celebración de esta
fiesta, nos anime a vivir nuestra vocación cristiana.
“Ama, maite Maria”
No hay comentarios:
Publicar un comentario