San Inazio egunean Gorbeian batuko ete gara?

domingo, 22 de enero de 2012

Biblia euskeraz sakeleko telefonoan

 YouVersion programak “Elizen Arteko Biblia” ere eskaintzen du, aukera anitzen artean

Jaunaren Hitzak zure eguneroko bizitzan parte hartu dezake eta eraldatu...baita zure sakeleko telefonoaren edo tablet deritzonaren bitartez ere. 


YouVersion, mugikor eta tabletetan Biblia irakurtzeko dagoen programarik hoberena, 37 milioitik gora lagunek daukate dagoeneko. 

Orain, gainera, Euskeraz eskuratu dezakegu.

YouVersion programak eskaintzen dituen aukera anitzen artean, berriki Elizen Arteko Biblia (Euskal Herriko Elizbarrutiek sustatutako edizioa) gehitu dute.
 
Hartaz, Biblia osoa prest daukagu, noiznahi eta nonnahi irakurtzeko.


Abantaila asko....
 
Irakurgarritasuna: batzuta Biblia irakurtzerakoan galdu egin gaitezke, hobe esanda ez dakigu nondik hasi. Horregatik 50 plan baino gehiago proposatzen dira egunero gida zaitzan. Adibide batzuk: irakurri Itun Berria 30 egunetan edota hilabete baten zehar irakurri egunero gai zehatz bati buruz tratatzen duten pasarteak: otoitza, maitasuna, etab. 

Mugikortasuna: abantaila argienetakoa da, nonnahi erabili dezakezu. Etxean, trenean, kalean, ...
Nabigazio erraza: nabigatu bertsikulu batera segundutan, idatzi zure gogoetak, eta askoz gehiago.
Bilaketak arintzen ditu: hitz edo esaldi konkretu bat bilatu eta momentuan emaitzak izango dituzu.
Internetik ez da behar: Biblia osoa jeisteko aukera duzu, Internet konexiorik ez duzunean ere irakurtzeko aukera izan dezazun.
Komunitatea osatu: Zure gogoetak besteekin elkarbanatu nahi al duzu? Facebook eta Twitter-ekin primeran integratzen da.
Bertsio eta itzulpen anitzak: 55 hizkuntza eta 100 bertsio baino gehiago dakartza. Hori bai, kontutan katolikoak ez direla kontutan izan ezazu.

 Iturria eta irudia: elizagipuzkoa.org