Poz pozik!

sábado, 21 de enero de 2012

Dima: San Migel Txikiko kanpaia mututurik

San Migel Txiki    Irudia: Treku
Arratiako beste ermita bat geratu da kanpai barik lapurren erruz. Oraingoan Dimako San Migel Txikiko ermitearen kanpaia eroan dabe. Noiz arte holan?

Patrizia Egaña, aurtengo maiordomea, sinistu ezinik geratu zan abisatu eutsonean. Berak ikusi eban kanpaia domekan, urtarrilak 15ean, eta aste barruan desagertuta. Lapurreta asko dago aspaldian Arratian zoritxarrez. Oraingoan kanpaia eroan dabe. San Migel mutututa geratu da. Saminduta auzokoak.

Don Esteban Orbe Parrokoagaz berba egin eta salaketa jarri da Galdakaoko ertzain etxean. Esperantza gitxigaz baina aseguru etxeak hori eskatzen ei dau.

Ehun kilo inguruko kanpai dotorea. Jendeak San Migel Txiki deitzen deutso. Ermita barruan San Migeleko santuaren irudia eta amabirginearena dagoz. Jaialdia  irailaren  29an ospatzen. Kanpaiak Arteako herrian ere entzuten dira ederto batean. Mendi puntan dago eta oso polita da.

Entzuten zan kanpaia baina orain mutu dago. Kanpaiaren metala (brontzea) urtuteko eroaten ei dabez kanpaiok. Lehenago Zeanuriko San Juston ere gertatu zan antzekoa.

Gain baten dago San Migel Txiki, Idurgi, Mendiola eta Ilunbe baserrietatik hur, Olazabal kofradian.

1775eko dokumentuetan aipatzen danez, Lamindaoko kofradiakoa zan sasoi hartan ermitea.

Seguruenik, XVII. Gizaldiaren hasieran eraiki eben, halan da bere, sarritan zaharbarritu dabe eraikina, azkenengoz 1985ean.

Ermiteak oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko estalkia ditu, bai eta erdipuntuko hiru arkuko eleizpe txikia bere. Kanpatorrea fatxada nagusiko arkuaren gainean dago.

Eleizpean, zur torneatuko hesiak dabezan bi leiho txiki dagoz eta horrei esker ikusi daiteke barrualdea. Han dago San Migelen irudia Ama Birjinagaz batera. Ebanjelioaren ondoko pulpitu zaharraren hondarrak bere hantxe dagoz.

San Migel zazpi goiaingeruetatik lehenengoa eta zeruko ejerzitoen buru da kristauentzat, judeguentzat eta islamdarrentzat. Luzeferri irabazi eutsan eta, horregaitik, holan irudikatzen dabe: armadureagaz eta bere lantzeagaz edo ezpateagaz deabru edo herensuge bat erasotzen.

Irailaren 29an da haren eguna, eta meza eta erromeriagaz ospatzen dabe.





Han robado la campana de la ermita de San Miguel Txiki en Dima

Una nueva ermita de Arratia ha quedado sin campana por culpa de los ladrones. En este caso la campana de la ermita de San Migel Txiki en Dima. ¿Hasta cuándo?

La mayordoma de la ermita este año Patricia Egaña se quedo muda cuando le dieron el aviso. Ella misma la había visto el domingo día 15 y entre semana la habían hecho desaparecer. Últimamente hay muchos robos en Arratia y en este caso ha tocado a la campana de una ermita. San Miguel se ha quedado mudo. Y los vecinos consternados.

Tras consultar con el párroco de Dima, Esteban Orbe, se ha puesto denuncia del robo en la comisaría de Galdakao, con pocas esperanzas de recuperarla entera pero parece que es lo que exige le seguro.

Una hermosa campana de unos 100 kilogramos. Su sonido se escuchaba claramente desde Artea. Parece ser que funden la campana para vender el metal. No es el primer caso en Arratia pues algo similar sucedió en San Justo, Zeanuri.

La ermita de San Miguel está situada en un alto próximo a los caseríos de Idurgi, Mendiola e Ilunbe, en la Cofradía de Olazábal.

Probablemente su construcción date de comienzos del siglo XVII, aunque el edificio ha sufrido diversas reformas, la última realizada en 1985.

La ermita, de planta rectangular y cubierta a dos aguas, posee a sus pies un pequeño pórtico con tres arcos de medio punto. Sobre el arco que da a la fachada principal se sitúa el campanil. Dentro se encuentran imágenes de San Miguel y la Virgen.

Su fiesta se celebra el 29 de septiembre con misa y romería.