Poztu eta alaitu!

martes, 12 de diciembre de 2017

Abenduko 3. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.







ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)

SARRERAKO OHARRA

                                    Egun on guztioi:
       ALAITASUNA da Abenduko hirugarren domekearen gai nagusia. “Gaudete” Zagoze beti pozik,  Jauna hur dago. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.

                        Alkartu gaitezan ospakizunean sartzen gaituan abestiaren bitartez.

ABESTIA       Alaitasuna lurrean….

BATZARBURUAREN AGURRA

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

EZAUGARRIA: Giza duintasuna, azkenak lehen.

Arbola ondoan, gure bateoaren ezaugarri lez
pitxar bat uraz jarriko dogu. ( pitxarra ipini eta gero irakurri)

URA: -   gizakiarentzat beharrezkoa da.
URAK: - gizakia eraberritu egiten dau.
BATEOAN eraberrituak izan ginenean, Jesusen antzera jokatzera
deituak izan ginen eta  badakigu Jesusentzat beharrizanean dagozanak,
batez ere, direla lehenak, eurengan giza duintasuna sortaraziz.
Bateoa eta zuzentasuna, fedea eta justizia eskutik doaz.

Abestia:     Zatoz Jauna nausi bai da dirua:
            jendea maiz dauka zapaldua,
            Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
            Etor bedi zure erreinua(bir)




PENITENTZI EKINTZA

          Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.

·        Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA

·        Bihotz urratuak osatzera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI

·        Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.




HITZAREN LITURGIA

Is 61, 1-2a. 10-11:

            Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.

Erantzun-Salmoa:  Lk. 1, 46...
            Mesias, gure salbatzailea  etortzeak poztu egiten gaitu.  Mariak  poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta  “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari...  Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin

"Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa"

1 Ts 5, 16-24:
            San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.

Jn 1, 6-8. 19-28:

            Jaunari itxaroteko era  bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, zutunik "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          «Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.

·        Jaungoikoak maiteen dabezanen alde: sufritzen dabenak, bihotza urratuta daukenak, atxilotuak, gose diranak, behartsuak eta baztertuak. Egin dagigun otoitz

·        Bizitzaren laztasunaren erdian, euren inguruan itxaropena eta uste ona zabaltzen dakienen alde. Egin dagigun otoitz

·        Eliza osoaren alde eta Jaungoikoaren errukiaren eta maitasunaren  Barri Ona zabaltzeko zeregina harturik, beragan, Elizan, ministeritzak daukezanen alde. Egin dagigun otoitz

·        Eukaristia hau ospatzen dogunon alde eta mundu guztian Salbatzailearen jaiotzaren jaia alaitasunez itxaroten dabenen alde. Egin dagigun otoitz

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.



AZKEN AGURRA

            Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.




















ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)

SARRERAKO OHARRA

                        Egun on guztioi:
     ALAITASUNA da Abenduko hirugarren domekearen gai nagusia. “Gaudete” Zagoze beti pozik,  Jauna hur dago. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.
     Seguimos avanzando hacia la Navidad, que cada día está más cerca. El tema principal de este tercer domingo de Adviento es la ALEGRÍA. Nos  mantenemos  en la espera del Señor.

            Alkartu gaitezan ospakizunean sartzen gaituan abestiaren bitartez.

ABESTIA       Alaitasuna lurrean….

BATZARBURUAREN AGURRA

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

EZAUGARRIA: Giza duintasuna, azkenak lehen.

Como símbolo de nuestro bautismo ponemos
una jarra con agua. ( pitxarra ipini eta gero irakurri)

URA: -   gizakiarentzat beharrezkoa da.
URAK: - gizakia eraberritu egiten dau.
Bateoa eta zuzentasuna, fedea eta justizia eskutik doaz.
Por el Bautismo fuimos  transformados en criaturas nuevas y
llamados  a vivir al estilo de Jesús. Sabemos que para  Él,
los últimos son los primeros.

Abestia:     Zatoz Jauna nausi bai da dirua:
            jendea maiz dauka zapaldua,
            Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
            Etor bedi zure erreinua (bir)





         
PENITENTZI EKINTZA

          Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.

·        Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA
·         Mesías esperado, que vienes a curar los corazones desgarrados. K. ERRUKI
·        Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.


HITZAREN LITURGIA

Is 61, 1-2a. 10-11:

            Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.
            Dios manifiesta su amor  y su misericordia en palabras del profeta. Siempre tenemos una esperanza, porque Dios es el Dueño de la historia

Erantzun-Salmoa:  Lk. 1, 46...

            Mesias, gure salbatzailea  etortzeak poztu egiten gaitu.  Mariak  poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta  “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari...  Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin.
            Nos unimos al canto de María en su “Magnificat”
"Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa" 

1 Ts 5, 16-24:

            San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.
            Esta  carta es una exhortación para que, viviendo en el Espíritu, los cristianos de Tesalónica estén  a la venida del Señor. Deben ir transformándose interiormente, cultivando los dones del Espíritu: la alegría, la plegaria y la sensibilidad a las manifestaciones de Dios.

Jn 1, 6-8. 19-28:

            Juan Bautista  no responde definitivamente  a la espera del pueblo: no es el Mesías. Sólo sabe una cosa: precede inmediatamente al que va a venir y le está subordinado.
            Jaunari itxaroteko era  bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, zutunik "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          «Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.

·        Jaungoikoak maiteen dabezanen alde: sufritzen dabenak, bihotza urratuta daukenak, atxilotuak, gose diranak, behartsuak eta baztertuak. Egin dagigun otoitz

·        Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza y confianza. Egin dagigun otoitz

·        Por la Iglesia entera y quienes en ella ejercen ministerios, con la misión de comunicar la Buena Noticia de la misericordia y el amor de Dios. Egin dagigun otoitz
·         Eskatu deiogun Jaunari.

·        Eukaristia hau ospatzen dogunon alde eta mundu guztian Salbatzailearen jaiotzaren jaia alaitasunez itxaroten dabenen alde. Egin dagigun otoitz

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AZKEN AGURRA

            Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.
            Que esta fiesta de la hermandad, en la que hemos participado, nos ayude a preparar la venida del Salvador.

           
















ABENDUALDIKO III. DOMEKEA



Pozaren pozez nago Jaunagaz.



Isaias Profetearen liburutik

(Is 61, 1-2a. 10-11)



Jaunaren Espiritua nire gainean dago,

Jaunak igurtzi nau-eta.

Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,

bihotz-urratuak osatzera,

katiguei amnistia iragartera

eta giltzapetuei askatasuna;

Jaunaren grazi urtea iragartera.

Pozaren pozez nago Jaunagaz,

nire arimea Jainkoagaz alai dot,

salbamenaz jantzi nau-eta,

garaipen-soinekoz estaldu,

koroia janzten dauan senargaia lez,

edergailuz apaintzen dan andragaia lez.

Lurrak landarea emoten

eta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,

halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena

nazino guztien aurrean.



Erantzun-salmoa

(Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54)



Nire arimea Jainkoagaz alai dot.



Handiesten dau nire arimeak Jauna,

pozaren pozez dot nire barrua;

Jainkoa da-eta nire salbamena,

ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.



Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,

handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:

Santua da haren izena,

eta haren errukia gizaldiz gizaldi,

bildur deutsoenengana.



Ondasunez bete ditu gose ziranak,

eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,

errukia gogoratu jakola.





San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik

(1 Ts 5, 16-24)







Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz aspertu barik; emon eskerrak beti, horixe gura dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo Jesusegan. Ez amatau Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia eta hartu on dana. Zaindu zeuen buruak edozelango gaiztakeriatik.

Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin zagiezala oso-osorik santu, eta zuen izate osoak --espiritu, arima eta gorputz-- errubako iraun dagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei egin deutsuena, eta beteko dau emondako berbea.





Zuen artean badozue, ostera,

zuek ezagutzen ez dozuen norbait.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

(Jn 1, 6-8. 19-28)



Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.

Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.

Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?

Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan:  Etortekoa dan profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?

Joanek, orduan:

Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:

"Zuzendu bidea Jaunarentzat",

Isaias profeteak esan eban lez.

Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoa dan Profetea?

Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han ziharduan-eta Joanek bateatzen.