Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

miércoles, 5 de octubre de 2011

Beloke eta Baionara izango da Zeanuriko parrokiko ibilaldia aurten


Belokeko Monastegi beneditarra eta Baiona bisitatuko ditu Zeanuriko parrokiko ibilaldiak aurten, urriaren 12an. Mezea Beloken ospatuko da eta Ander Manterola jaunak gidatuko dau expedizioa.
Goizeko 7.30etan urtengo dau autobusak Zeanuritik Lapurdirako bidean.
Mezea Belokeko Monastegi Beneditarren elizan ospatuko da. 
Hamaiketakoagaz indarrak barriztatuz Baionako katedrala ikusi eta admiratzeko aukerea egongo da ostean.
Bazkari gozo bat Oiartzungo jatetxe baten eta arrastia Hondarribian lasai lasai.
Urteetan egin ohi da holako txangoa Zeanuritik eta aurten bidaian informazioa emotea eta lekuak aurkeztea Ander Manterola abadeak egingo dau.