Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

domingo, 23 de octubre de 2011

Arratia: Hasi dira familia ospakizunak: egin Jesus etxeko

Igorreko umeak ospakizuna amaituta
Arratoan hasi dira familia ospakizunak. Aurtengo gaia hauxe da: Egin Jesus etxeko eta gure etxea Jesusen gustuko. Tresna bi erabiliko ditugu kurtsoan zehar: etxetxoaren irudia kolorez jantzi eta etxean mahai bedeinkazyeko karta jokoa. Gurasoen partehartzea nahitanahiezkoa izango da.


Etxeko ateari otoitzak

Jainko Aita Ona:
Mundu osoa ezagutzen dozu zuk,
Gure etxea ere bai.
Begiratu gaur etxekoak.
Lagundu eiguzu zure abotsa entzun
eta atea zuri zabaltzen.


Jainko Aita Ona:
Eukaristia bakoitzean,
Zuk gure etxeko eta bihotzeko atean
ate-joka zatoz.
Zagoz gure etxean beti
etxekoa zaitugu eta!


Jainko Aita-Ama Ona:
Emoiguzu zure maitasuna
elkar bizi eta elkar maitatzeko.
Danok jan dogu ogi beretik,
danok bizi gaitezela bat eginik.


Mahaia bedeinkatzeko
Lagunekaz jolasteko