Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

sábado, 29 de octubre de 2011

Elizaren aldeko otoitza



Jauna, eskerrak emoten deutsuguz Eleizagaitik, 
Eleizean ebanjelioa eta Jesusen arnasa
emoten deuskuen guztiengaitik;       
                               
maite dogu zure Eleiza, Jauna,                             
eta berarekin alkartasunean bizi nahi dogu;       
Eraiki egin nahi dogu ha geure hitzaz,          
geure bizitzaz, geure testigantzaz.                     
Maite dogu zure Eliza.

Eta maite dogulako eskatzen deutsugu,              
izan dadila alkartzeko eta zerbitzurako gune,    
libertate eta itxaropenari eginiko kantu,        
parkamenaren etengabeko ospakizun,           
pobre eta baztertuentzat sutondo,                     
adiskidantzarako esku luzatu,                         
ogia banatzeko mahai.                                      
Eleizaren alde, bai, egiten deutsugu otoitz;          
izan dadila egi eta maitasun toki;                
askatasun, justizia eta bake toki,                    
danok berarengan itxaroten jarraitzeko arrazoia aurkitu dagien.