Gora Zu gure Jauna gora!

martes, 11 de octubre de 2011

Asis sarea Arratian urriko otoitzaldia 28an, barikua, 7etan Artean


El ángulo desde el que se aborda es “Nuestra iglesía”, una cuestión que es objeto de discernimientos muy diversos e incluso polémicos y encontrados. La reflexión de este mes trata de mirar esta complejidad con la mirada de Francisco, una mirada desconcertante que integró fidelidad y renovación.
Arratiako Elizaren Eguna dala-eta, hile honetan Artean izango da Arratiako Asis Sarearen otoitzaldia.


Sarrera

Asis Sareak lau printzipiorekin erlazionatu du frantziskotar espiritualitatea. Gutun honen bidez eta hilero, Asis Sareak gogoeta eta otoitz egitea proposatzen du lau horietatik bat angelu ezberdinetatik garatzen duten testuen bidez. Gutun honen 36. zenbakiarekin hiru urte dira Sare honen hasieratik. Zenbaki honetako gaia laugarren printzipioari dagokio: “Bide hau elkarrekin egin, senidetasunean bizi”. Gai horri “Gure Elizaren” angelutik heltzen zaio, gai hori bereizkuntza oso ezberdin eta are polemikoen objektu delarik. Hil honetako gogoetak Frantziskoren begiradaz, leialtasuna eta berrikuntza integratu zituen begiradaz, so egin nahi dio konplexutasun horri.

Gogoetarako gaia 

Gure eliza Elizaren barruan sentitzen bagara, ezin dugu aski izan kanpotik begirale huts izatearekin. Barrutik bizi behar dugu gertatzen dena. Zein da gure egitekoa, nola esku hartu, zein langunetan jardun, nola bereizi bere hitzak … ? Azken batean, nola bizi gaur Eliza. Ez dugu Eliza perfektua espero. Badakigu bere errealitatea anbiguotasunarekin eta giza mugatasunarekin batera bizi dela. Hala eta guztiz ere, Elizan behar dugu Jainkoaren presentzia bilatu, bera batzuetan garaian garaitik eta Ebanjelioaren Espiritu apaletik urruntzen duten guztitik harat. Egungo eta garai honetako zeinuak, XXI. mendeko jendearen bilaketa eta sufrimenduen zeinuak, entzuteko gai izango den Eliza baten alde borrokatzea dagokigu guri, nostalgiaz atzera begiratu gabe eta orainari eta geroari beldurrik izan gabe. Badakigu Berri Onak gaurkoa izaten jarraitzen duela, baita bizi dugun mundu laiko, ateo eta sekularrarentzat ere. Hala eta guztiz ere, lanak ditugu hitz sutsu sendatzailea, Kristo bera den eta gure fedearen muin den hitza, azaltzeko modua aurkitzen. Erantzunaren bila gabiltzala, Frantziskorekin aurkitzen gara. Gizon honek ondo ulertu zuen Elizaren altxorra, maitatu eta sufritu egin zuen Eliza, haren barruan egin zuen lan ebanjelioko obedientziaren, pobretasunaren eta maitasunaren zentzu sakonetik. Guri gaur, kontraesanez eta mugatasunez beteriko Eliza hau apalki maitatzea dagokigu. Beraren barruan egotea eta sufritzea, testigantza ematea eta hitz argitzailearen bila ibiltzea. Eta batez ere Jainkoagan konfiantza eta itxaropena edukitzea, markatzen dituen bideak Berak jakingo dituela uste izatea, jakin badakigulako, Oseasek esan bezala, Hark gurekin egindako ituna betirako dela. Eta Haren eskuetan jartzea gelditzen zaigu, lanean jarraitzeko eta Haren Eliza zaintzeko. Gizon honek ulertu zuen Elizaren altxorra, hau da, Jesusen Hitza zaintzea eta eskaintzea. Frantziskok maite izan zuen Eliza, sufritu egin zuen hura, haren alde borrokatu eta berritu egin zuen hura ebanjelioko obedientziatik, pobretasunetik eta maitasunetik. Guri gaur, kontraesanez eta mugatasunez beteriko Eliza hau apalki maitatzea dagokigu. Bere barruan egotea eta berarekin sufritzea; baina baita borrokatzea eta xume eta gertuko denetik testigantza kritiko izatea ere, eta hitz argitzailearen bila ibiltzea.

Ebanjelioko pasartea: Jn 17,14-24

«Zure mezua adierazi diet nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, neu ere mundukoa ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen mundutik ateratzeko, Gaiztoarengandik babesteko baizik. Ez dira mundukoak, neu ere mundukoa ez naizen bezala. Har itzazu zeuretzat egiaren bidez: zure mezua egia da. Mundura bidali ditut, zuk bidali ninduzun bezala. Eta hauengatik ematen dizut erabat neure burua, hauek ere egiaren bidez zeuretzat har ditzazun. «Ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita berauen predikuaren bidez niregan sinetsiko dutenen alde ere. Egizu guztiak bat izan daitezela. Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin. Horrela, munduak sinetsiko du zuk bidali nauzula. Zuk eman zenidan aintza bera eman diet nik, bat izan daitezen, gu biok bat garen bezala: ni hauekin bat eta zu nirekin bat. Horrela, guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahal izango du zuk bidali nauzula eta ni neu maitatu nauzun bezala maitatu dituzula berauek ere. Aita, zuk eman dizkidazunak ni nagoen lekuan nirekin egotea nahi dut, nire aintza, mundua sortu aurretik maite izan nauzulako eman didazun aintza, ikus dezaten.

Frantziskotar pasartea 

“Arantza txeratsua Elizarentzat”, horrela definitu zuen norbaitek Asisko Frantzisko bere Elizarekiko harremanean. Frantzisko atzo, gu gaur bezala, ondo konturatzen zen bere garaiko kleroaren bekatuez eta ahuleziez eta, hala eta guztiz ere, inoiz inon inola ez da ageri harengan kexa bat, protesta bat, lantu bat Elizarengatik, ezagutzen, maitatzen eta eraikitzen zuen Elizarengatik. Frantziskoren hitza, bizitza eta jarduera ez ziren izan Eliza erakundearen kontrako protesta bat, norbaitzuk sinestarazi nahi izan diguten bezala; ez eta beti eta denean mendekotasun ere, besterik gabe, Elizaren irizpen guztiei, beste batzuk ikusaraz nahi izan diguten bezala. Bere Eliza bereizkuntzaz sostengatzea eta eraikitzea izan zen Frantziskoren Elizarenganako jarrera, bertan eliz-elkartasuna bizi eta sostengatuz, baina ebanjelikoak iruditzen ez zitzaizkion bideetatik aldenduz, eta beti Eliza ebanjeliora eta Jesukristorengana eta senidetasun handiagora animatuz, ohartaraziz eta bultzatuz. Frantzisko, besterik gabe, arantza txeratsua izan zen Elizan. - Arantza, bere bizitza-aukerekin gogorarazi egin ziolako Elizari bere bekatua eta zein zen ebanjelioaren bidea, zenbaitek behin baino gehiagotan albora uzten zutena; - txeratsua, guzti hori txeraz, maitez egin zuelako, seme-alabek beren amarekin bezala: hura maitatuz, hari konpainia eginez, hura eraikiz, hura utzi eta kritikatu gabe.

Elizaren aldeko otoitza 

Jauna, eskerrak ematen dizkizugu Elizagatik, Elizan ebanjelioa eta Jesusen arnasa ematen diguten guztiengatik; maite dugu zure Eliza, Jauna, eta berarekin elkartasunean bizi nahi dugu; Eraiki egin nahi dugu hura geure hitzaz, geure bizitzaz, geure testigantzaz. Maite dugu zure Eliza. Eta maite dugulako eskatzen dizugu, izan dadila topaketa eta zerbitzurako gune, libertate eta itxaropenari eginiko kantu, barkamenaren etengabeko ospakizun, pobre eta baztertuentzat sutondo, adiskidantzarako esku luzatu, ogia banatzeko mahai. Elizaren alde, bai, egiten dizugu otoitz; izan dadila egi eta maitasun toki, askatasun, justizia eta bake toki, denek berarengan itxaroten jarraitzeko arrazoia aurki dezaten.

Azken hitzak 

“Itxaropena ez da dena ondo aterako delako segurtasuna edukitzea, baizik eta zentzua baduelako segurtasuna edukitzea, emaitzaz arduratzen ez garelarik” (Václav Havel).
Introducción 

La Red Asís ha relacionado la espiritualidad franciscana con cuatro principios. Con esta Carta y cada mes la Red Asís propone reflexionar y orar con textos que desarrollan, desde distintos ángulos, uno de ellos. Con este número 36 de la Carta se cumplen tres años desde el nacimiento de esta Red. El tema de este número se corresponde con el cuarto principio:”Compartir y vivir la fraternidad”. El ángulo desde el que se aborda es “Nuestra iglesía”, una cuestión que es objeto de discernimientos muy diversos e incluso polémicos y encontrados. La reflexión de este mes trata de mirar esta complejidad con la mirada de Francisco, una mirada desconcertante que integró fidelidad y renovación.

Tema de reflexión 

Nuestra Iglesia Si nos sabemos dentro de la Iglesia, no podemos contentarnos con ser meros observadores exteriores. Tenemos que vivir desde el interior lo que ocurre. Cuál es nuestro papel, cómo tomar parte, qué puesto ocupar, cómo discernir sus palabras... En definitiva, cómo vivir la Iglesia hoy. No esperamos una Iglesia perfecta, sabemos que su realidad convive con la ambigüedad y la limitación humanas. Aun así, necesitamos buscar la presencia de Dios en la Iglesia más allá de lo que, a veces, la aleja de los tiempos y del Espíritu humilde del Evangelio. Nos toca trabajar por una Iglesia que sea capaz de escuchar los signos actuales, de este tiempo, de las búsquedas y sufrimientos de la gente del siglo XXI, sin mirar al pasado con nostalgia y sin temor al presente ni al futuro. Sabemos que la Buena Nueva sigue siendo actual, incluso para el mundo laico, ateo y secular en que estamos. Sin embargo, nos cuesta encontrar la forma de explicar la palabra ardiente que cura, esa palabra que es Cristo, y que es el centro de nuestra fe. Buscando respuestas nos encontramos con Francisco. Un hombre que entendió el gran tesoro de la Iglesia, la amó, y sufrió, trabajó dentro de ella desde el sentido profundo de obediencia, pobreza y amor evangélicos. A nosotros nos toca hoy humildemente amar esta Iglesia contradictoria y limitada como nosotros. Estar en ella, sufrir, dar testimonio y buscar la palabra que ilumina. Y sobre todo confiar en Dios, tener esperanza, fiarnos de que Él sabrá los caminos que marca, porque sabemos como dice Oseas que su alianza con nosotros es para siempre. Nos queda ponernos en sus manos para seguir trabajando y cuidando su Iglesia. Un hombre que entendió el gran tesoro de la Iglesia: cuidar y ofrecer la Palabra de Jesús. Francisco amó la Iglesia, la sufrió, luchó y la renovó desde la obediencia, la pobreza y el amor evangélicos. A nosotros hoy, nos toca humildemente amar esta Iglesia contradictoria y limitada. Estar en ella y sufrir con ella; pero también luchar y ser testimonio crítico desde lo pequeño y lo cercano, buscar la palabra que ilumina.

Texto evangélico: Jn 17,14-24 

Yo les he comunicado tu palabra; pero el mundo los odia porque no son del mundo, como tampoco yo soy del mundo. No te pido que los saques del mundo, sino que los protejas del mal. Así como yo no soy del mundo, tampoco ellos son del mundo. Conságralos a ti por medio de la verdad: tu palabra es la verdad. Como me enviaste a mí al mundo, así yo los envío. Y por causa de ellos me consagro a mí mismo, para que también ellos sean consagrados por medio de la verdad. “No te ruego solamente por estos, sino también por los que han de creer en mí al oir el mensaje de ellos. Te pido que todos ellos estén unidos; que como tú, Padre, estás en mí y yo en ti, también ellos estén en nosotros, para que el mundo crea que tú me enviaste. Les he dado la misma gloria que tú me diste, para que sean una sola cosa como tú y yo somos una sola cosa: yo en ellos y tú en mí, para que lleguen a ser perfectamente uno y así el mundo sepa que tú me enviaste y que los amas como me amas a mí. Padre, tú me los confiaste, y quiero que estén conmigo donde yo voy a estar, para que vean mi gloria, la gloria que me has dado; porque me has amado desde antes de la creación del mundo.

Espiritualidad franciscana 

“Una espina cariñosa para la Iglesia”, así definió alguien a Francisco de Asís en su relación con la Iglesia. Francisco ayer, como nosotros hoy, era muy consciente del pecado y de las enormes debilidades del clero de su tiempo y, sin embargo, nunca, en ningún lugar, de ninguna manera aparece una queja, una protesta, un lamento por su Iglesia que la conocía, la amaba y la edificaba. La palabra, la vida y la actuación de Francisco no fueron una protesta contra la Iglesia institucional, como quisieron hacernos ver algunos; tampoco una sumisión siempre y en todo, sin más, a todos los dictámenes de la Iglesia, como quisieron hacernos ver otros. La actitud de Francisco hacia su Iglesia fue la de un apoyo y de una edificación discernida, donde Francisco vivió y apoyó la comunión eclesial, pero apartándose de aquellos caminos que a Francisco no le parecían evangélicos y alentando, recordando y empujando siempre a la Iglesia hacia más evangelio, más Jesucristo, más fraternidad. Francisco fue, sencillamente, una espina cariñosa en la Iglesia; - Espina, porque con sus opciones de vida, recordó a la madre Iglesia su pecado, el camino del evangelio, del que a veces algunos se desviaban; - cariñosa, porque lo hizo cariñosamente, con amabilidad, al estilo de los hijos con su madre: amándola, acompañándola, edificándola, sin abandonarla, sin criticarla.

Oración por la iglesia 

Señor, te damos gracias por tu Iglesia, por todos los que en ella nos dan el evangelio, el aliento de Jesús; amamos a tu Iglesia, Señor y queremos vivir en comunión en ella; queremos edificarla con nuestra palabra, con nuestra vida, con nuestro testimonio. Amamos a tu Iglesia Y porque la amamos, te pedimos que sea un lugar de encuentro y de servicio, un canto a la libertad y a la esperanza, una celebración continua del perdón, un hogar caliente para los pobres y marginados, una mano tendida a la amistad, una mesa siempre puesta para compartir. Te pedimos, sí, por tu Iglesia, que sea un recinto de verdad y de amor, de libertad, de justicia y de paz para que todos encuentren ella un motivo para seguir esperando.

Epílogo de la carta 

“La esperanza no es la certeza de que todo saldrá bien sino la seguridad de que tiene sentido sin preocuparnos del resultado” (Václav Havel)