Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Erdu!

viernes, 21 de octubre de 2011

Mario Iceta ante el anuncio de ETA


ETAk “jarduera terrorista behin betiko izten” ebala iragarri eban atzo. On Mario Izeta, Bilboko gotzainak, biktimak gogoratzen ditu. Era berean, dei egiten deutso kristinau alkarteari, elizbarrutiko pastoral ekiturtearen hasieran egin eban lez, “bake eta adiskidetzearen alde ahalegindu daiten”. “Elizea –esan eban orduan- prest dago zauriak lotzeko eta banaketa dakarren harresiak botateko”. Hona hemen Bilboko gotzainaren berbak. Tras el anuncio de ETA “del cese definitivo de la violencia armada”. El obispo de Bilbao, mons. Iceta, ha realizado una reflexión sobre el hecho, con un recuerdo especial a las víctimas. El prelado, emplaza a la comunidad cristiana, tal y como lo hizo el día de la inauguración del curso pastoral diocesano, a “sumar esfuerzos a favor de la paz y la reconciliación”. “La iglesia – dijo entonces- se ofrece para curar heridas y derribar muros de división”. A continuación reproducimos el texto del obispo de Bilbao en su integridad.

1. ETAk ekintza terrorista eta bortitza behin betiko amaitzeko erabagia pausu oso positibotzat jo behar dogu eta bat egiten dogu gizartearen pozagaz. Pausu hori, persona, talde eta erakunde askoren etenbako ahaleginari esker emon da. Dana dala, ETAren behin betiko desagerpena itxaroten dogu orain, eta ahalik eta bizkorren gertatu daitela gura dogu.


2. Une honetan, ezinbestekoa da hainbeste eta hainbeste biktima gogoratzea eta autortzea, euren oroimena izatea, bihotzera ekartzea eta senide eta lagunen ondoan egotea, behar daben laguntasun guztia eskainiz. Terrorismoa desagertuta, askatasuna bueltatuko da gure gizartera, luzaroan mehatxuak eta indarkeriak zapalduta eta lapurtuta egon ondoren.

3. Danoi – pertsona, erakunde, alkarte eta instituzioei – egiten jaku dei, geure aukeren arabera, baketutako eta adiskidetutako alkartea eraikitzen lagundu daigun. Pastoral ekiturtearen hasieran esan nebanez, nahitaezkoa da bakearen euskarriak gogoratzea. Behar-beharrezkoak dira benetako adiskidetzerako. Bakea lortzeko, oso inportanteak dira egia eta zuzentasuna; eragindako kaltea autortzeko eta konpontzeko gaitasuna; apaltasuna eta parkamena eskatzeko ausardia; parkamena emoteko eta onartzeko bihotz handitasuna eta zabaltasuna. Benetako adiskidetzea da Elizaren lehentasun bat une honetan eta indarkeriaren amaiera baino askoz gehiago da. Ibilbide luze honetan, kristau alkarteak bidelagun izan gura dau, zauriak lotzeko, harresiak botatzeko eta gizarte zuzen eta adiskidetua eraikitzeko, askatasunean eta bakean.

Bihotz-bihotzez eskatzen deutsat Jaunari bedeinkatu gaizala.

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa Bilboko Gotzaina
1. La decisión de ETA de cesar definitivamente toda actividad terrorista y violenta debe ser considerada como un paso muy positivo, y nos unimos a la alegría de la sociedad. Son muchas las personas, instancias e instituciones que con empeño constante han conducido a que el fin de la actividad terrorista se haga realidad. Todos esperamos la desaparición definitiva de ETA, que anhelamos llegue cuanto antes.

2. En estos momentos es preciso recordar y reconocer a las víctimas y a sus familiares, guardar su memoria y acompañarles con nuestro afecto, ofreciéndoles toda la ayuda necesaria. La libertad, que ha estado constreñida y sustraída por la amenaza y el ejercicio de la violencia, gana espacio en nuestra sociedad.

3. Todos, personas, organismos, asociaciones, instituciones, estamos llamados a colaborar y aunar esfuerzos en la construcción de una sociedad en paz y reconciliada. Como ya dije al comienzo del curso pastoral, es necesario recordar los pilares sobre los que se sustenta la paz y que son necesarios para una verdadera reconciliación. La paz es fruto de la verdad y de la justicia, de la capacidad de reconocer y reparar el mal causado, de la humildad y el coraje de pedir perdón, y de la magnanimidad y anchura de corazón para otorgarlo y acogerlo. El camino de la verdadera reconciliación, tarea prioritaria de la Iglesia para este tiempo, va mucho más allá del cese de toda violencia. En este largo recorrido, la comunidad cristiana quiere hacerse compañera de camino para sanar heridas personales y sociales, derribar los muros que separan y construir una sociedad justa y reconciliada, en libertad y en paz.

Con afecto, pido al Señor nos bendiga.

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa Obispo de Bilbao