Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 28 de febrero de 2011

Urtean zeharreko 9. domekea A


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.                                   








                                     URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi, eta ondo etorriak Meza santu honetara.

            Bizitza bat daukagu geure eskuetan. Baina Jaungoikoak ez deusku bizitza hori dana eginda emon; eginkizun bat lez emon deusku, egunero, geure ahaleginagaz, egiten joan gaitezan. Bizitza hori Jaungoikoaren berban, Ebanjelioan, oinarritu nahi dogulako alkartu gara hemen, altara honen inguruan.

            Prestau gaitezan Meza santua ondo ospatzeko.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Gauza askoren morroi gara. Sarritan, mezara etorriaz bakarrik agertzen dogu fededun gareala; bitartean, gure bizitzea Jaungoikoagandik urrun dabil. Benetako damutasunez, parkamena eskatu dagigun:

            - Jesus  Jauna,  sarritan  gauzei  pertsonei  baino  balio  gehiago  emon  deutsegulako.               ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure bizitzea Zugan oinarritu ez dogulako. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zure erreinua zabaltzeaz arduratu ez garealako. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Dt 11, 18. 26-28:

            Jaungoikoaren Berbeak bizitzea eskeintzen deusku. Baina sarritan nahiago izaten dogu geure bidea jarraitzea eta bizitzara garoazan bidea alde batera izten dogu.


Erantzun-Salmoa:  30. salmoa
            Salmogileak bere fedea agertzen dau: nahiz eta nahigabean aurkitu Jainkoagan dauka ipinita uste osoa.

 "Jaunagan dago errukia Harengan askatasun  ugaria.."




Erm 3, 21-25a. 28:

            Gizonak fedearen bidez lortzen dau salbamena. Jaungoikoa da salbatzen gaituana eta ez gure ekintzak.

Mt 7, 21-27:

            Gure bizitzak Jaungoikoaren berban oinarritzera dei egingo deusku Ebanjelioak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, gure itxaropen bakarra Jauna dala gogoan izanik, aurkeztu deioguzan geure beharrizanak:

- Elizearen alde: bere oinarria Kristoren berban jarrita, gaurko gizon-emakumeentzat     argi eta itxaropen-sortzaile izan daiten. Egin dagigun otoitz

- Munduko herrialde guztien alde batez ere une honetan Libia gogoan dogu: euren arteko bakea eta aurrerapidea zuzentasunean   eta askatasunean oinarritu daitezan. Egin dagigun otoitz

 - Euren lurrak eta familiak itzirik, etorkizun hobea bilatzen hurrundik datozan gizon   eta emakumeen alde. Gure harrera ona, gure begirunea eta gure alkartasuna izan       dagiezan.  Egin dagigun otoitz

- Gu guztion alde, gure kristau alkartearen alde: borondate oneko pertsona guztiekin     alkartuta mundu hobeago bat egiten lan egin dagigun. Egin dagigun otoitz

            Makurtu, Jauna, zure belarria gure eskarietara, uste osoz Zugana hurreratu garean ezkero. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Munduaren Sortzaileak sortzaile egin gaitu. Ahalegindu gaitezan gure gizartea barriztatzen eta hobeagotzen.

            "Jesus, munduko argia..."











                                     URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi, eta ondo etorriak Meza santu honetara.

            Bizitza bat daukagu geure eskuetan. Baina Jaungoikoak ez deusku bizitza hori dana eginda emon; eginkizun bat lez emon deusku, egunero, geure ahaleginagaz, egiten joan gaitezan. Bizitza hori Jaungoikoaren berban, Ebanjelioan, oinarritu nahi dogulako alkartu gara hemen, altara honen inguruan.
            Comenzamos nuestro encuentro siendo conscientes de la presencia del Señor, aquí recibimos la fuerza para la vida, a través del Pan de Vida; en diálogo con el Dios de la Vida, en actitud de fe y oración

            Prestau gaitezan Meza santua ondo ospatzeko.

            "Igandetan elizan..."


DAMU-OTOITZA

            Gauza askoren morroi gara. Sarritan, mezara etorriaz bakarrik agertzen dogu fededun gareala; bitartean, gure bizitzea Jaungoikoagandik urrun dabil. Benetako damutasunez, parkamena eskatu dagigun:

            - Jesus  Jauna,  sarritan  gauzei  pertsonei  baino  balio  gehiago  emon  deutsegulako.               ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure bizitzea Zugan oinarritu ez dogulako. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zure erreinua zabaltzeaz arduratu ez garealako. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Dt 11, 18. 26-28:

            Jaungoikoaren Berbeak bizitzea eskeintzen deusku. Baina sarritan nahiago izaten dogu geure bidea jarraitzea eta bizitzara garoazan bidea alde batera izten dogu.
La Palabra de Dios provoca vida. Pero nuestra libertad hace que podamos aceptarla o rechazarla.

Erantzun-Salmoa:  30. salmoa

            Salmogileak bere fedea agertzen dau: nahiz eta nahigabean aurkitu Jainkoagan dauka ipinita uste osoa.
            El salmista expresa en actitud de oración su fe: aun en tiempos difíciles, su confianza está en el Señor.
"Jaunagan dago errukia Harengan askatasun  ugaria.."
Erm 3, 21-25a. 28:
            Gizonak fedearen bidez lortzen dau salbamena. Jaungoikoa da salbatzen gaituana eta ez gure ekintzak.
            Pablo recuerda a la comunidad de Roma la fe cristiana: la salvación nace del proyecto de Dios, no se debe a nuestras obras, aunque esa misma fe se verifica en nuestras acciones

Mt 7, 21-27:
Los seguidores de Jesús daban a sus «palabras» una importancia central. Por eso Mateo recoge una parábola en la que subraya aquello que los cristianos hemos de recordar continuamente: ser cristiano es  «hacer realidad» su evangelio.
            Gure bizitzak Jaungoikoaren berban oinarritzera dei egingo deusku Ebanjelioak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, gure itxaropen bakarra Jauna dala gogoan izanik, aurkeztu deioguzan geure beharrizanak:

- Elizearen alde: bere oinarria Kristoren berban jarrita, gaurko gizon-emakumeentzat     argi eta itxaropen-sortzaile izan daiten. Egin dagigun otoitz

- Por todos los pueblos en guerra, recordamos de forma especial a Libia; que el odio no triunfe en los corazones y que a través del diálogo se construya una paz justa y verdadera. Egin dagigun otoitz

 - Por todas las familias que sufren las consecuencias de la crisis, para que especialmente los gobernantes busquen las soluciones a este grave problema y que todos nosotros seamos más austeros y solidarios.  Egin dagigun otoitz

- Gu guztion alde, gure kristau alkartearen alde: borondate oneko pertsona guztiekin     alkartuta mundu hobeago bat egiten lan egin dagigun. Egin dagigun otoitz

            Makurtu, Jauna, zure belarria gure eskarietara, uste osoz Zugana hurreratu garean ezkero. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Munduaren Sortzaileak sortzaile egin gaitu. Ahalegindu gaitezan gure gizartea barriztatzen eta hobeagotzen.
Quienes pretendemos seguir a Jesús debemos  preguntarnos si estamos construyendo nuestra vida,  sobre roca, escuchando y poniendo en práctica las palabras de Jesús, o si estamos edificando sobre arenas inseguras que no poseen la solidez ni la garantía del evangelio.

            "Jesus, munduko argia..."





URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA A

Horra, bedeinkapena eta madarikapena
eskeintzen deutsuedaz.

Deuteronomio liburutik  (Dt 11, 18. 26-28)
Honan berba egin eutson Moisesek herriari: “Ezarri nire berba honeek zeuen buru-bihotzetan; lotu egizuez seinale lez eskumuturretan eta gomutagarri lez bekokian.
Hara, aukeran jarten deutsuedaz gaur bedeinkazinoa eta madarikazinoa; bedeinkazinoa, gaur nik emoten deutsuedazan Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen badozuez; madarikazinoa, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen ez badozuez, eta gaur nik erakusten deutsuedan bidetik alboratzen bazaree, ezagutzen ez dozuezan jainko arrotzei jarraituz.

Erantzun-salmoa Sal 30,2-3ab.3cd-4.17 eta 25

Izan zakidaz harkaitz, Jauna,
ni gordeteko.

Zugana noa, Jauna,
ez nadila behin ere lotsatu:
zeure zuzentasunez onik nagizu atara.
Belarri hori hurreratu egidazu;
zatoz laster, askatu nagizu.

Izan zakidaz harkaitz, ni gordeteko,
gaztelu sendo, ni salbatzeko.
Zu zaitut-eta harkaitz eta gaztelu,
zeure izenagaitik eroan nagizu, eta gidatu.

Aurpegi argia irakatsi morroi honi,
salbatu nagizu zeure errukiaz.
Bizkortu zaiteze, izan bihotz,
Jaunagan uste on dozuen guztiok.

Gizakiak fedearen bidez lortzen dau zuzentasuna,
Legeko egintza barik.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 3, 21-25a. 28)

Senideok: Orain, legea alde batera itziz agertu dau Jainkoak bere salbamen-indarra, Moisesen legeak eta profetek adierazotakoa. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinismenaren bidez heltzen da fededun guztiakana. Jainkoak ez dau bereizkuntzarik egiten, guztiek egin eben-eta pekatu eta Jainkoaren aintza barik aurkitzen dira-eta. Baina Jainkoak bere ondonahiaz eta dohain hutsez hartzen ditu zintzotzat, Jesu Kristoren bidez burutu dauan askapenari esker.
Jesu Kristok bere odola isuri eban, eta Jainkoak parkamen-bide egin dau Beragan sinisten dabenentzat. Ziur dakigu-eta fedearen bidez hartzen dituala zintzotzat Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea beteteagaitik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 7, 21-27)

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Ez da nahiko Niri "Jauna, Jauna" esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hauxe da beharrezkoa: zeruan dagoan nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok esango deuste: "Jauna, Jauna, ez al genduan zure izenean berba egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?" Baina nik erantzungo deutset: "Ez zaituet inoiz ezagutu; alde Nigandik, gaizkileok!"
Beraz, nire berba honeek entzuten eta beteten dituana bere etxea haitz gainean eregi eban gizon zentzundunaren antzekoa da. Egin eban euria, etorri ziran uholdeak, jo eban haizeak eta eraso eutsoen etxe hari; baina ez zan jausi, haitz gainean oinarrituta egoan-eta.
Nire berba honeek entzun bai, baina beteten ez dituana, bere etxea are gainean eregi eban gizon burubakoaren antzekoa da. Egin eban euria, etorri ziran uholdeak, jo eban haizeak eta eraso eutsoen etxe hari; eta jausi egin zan eta guztiz hondatuta gelditu.

No hay comentarios: