Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 23 de febrero de 2011

1660 euro Palenque Ekuadorrera: eskerrik asko Arratia!

Jose Mari Kortazarren “Palenque bertatik” liburuaren salmentatik bildutako 1660 € Palenquera (Ekuador) bialdu dira, bertako herritarrei laguntzeko. Gabonetan Zeanurin, Areatzan eta Igorren “Palanque bertatik” liburuaren aurkezpenak egin ebazan Jose Mari Kortazar, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko parroko barriak. Eta  Liburuen salmentatik bildutako dirua, Benjamin Respaldiza, Palenqueko parrokoari eskura emon jakon, joan dan zezeilaren 19an, hara eroan daizan eta palenquetarren beharrizanei erantzuteko lagungarriak izan daitezan. .



Arratia eta Los Rios-en arteko loturak

Palanque Los Rios probintziako udalerri bat da eta orain dala 62 urtetik, 1948tik hain zuzen be, Arratiak eta arratiarrek loturak daukiez probintzia horregaz. Urte haretan  Los Rios-en misino bat zabaltzeko baimena emon eutson Pio XII.a Aita Santuak  Gasteizko Eleizbarrutiari eta Carmelo Ballester gotzainak, zortzi abadek osatutako lan taldea bialdu eban hara; zortzikotea osatzen ebenen artean hiru arratiar egozan: Frantzisko Arraibi lemoaztarra, eta Eusebio Ozerinjauregi eta Maximo Gisasola zeaniztarrak; azken hau izan zan taldearen arduraduna eta burua. Ordutik hona hartuemona egon da Los Ríos-ko misinoen eta arratiar askoren artean. 

Palenque udalerriak 450 km karratuko azalera dauka —Bizkaia osoaren laurena—, eta erdigune batek eta pilo bat auzok osatzen dabe; 54 komunitate dagoz bertan eta jendea labrantzatik bizi da, artoa, arroza, banana eta kakao lantzetik. Arazoa da, biztanleriaren gehiena lur-jabe nagusi gitxi batzuen menpean dagoala; jatekorik ez da falta, baina jaten dabezan elikagaiek ez daukiez beharrezko ezaugarri nutrizionalak, eta, ondorioz, desnutrizino arazoak emoten dira.

Bestalde,  Benjamin Respaldiza arabarrak —Palenquen parrokoa— Begituri adierazo deutsonez, azken urteetan  aurrerakuntza handia egin dira Palenquen: “arrozaren eta artoaren ekoizpenean, hazien aukeraketan… asko aurreratu da, 900 baserritarretik gora batzen dauzan kooperatiba bat sortu da, eta desnutrizinoa gitxitzea be lortu da; auzoetan eskola txikiak, —kultura montubioan (bertako kultura) oinarritzen diranak— eta ospitale bat eregi dira. Pila bat behar egin da, baina oraindino asko geratzen da egiteko be”. 

Benjamin Respaldizak  eskerrak emon gura izan deutsez Arratia eta arratiarrei Begituren bidez: “kontuan izan behar dogu hemen guretzat diru gitxi izan daitekena, han asko dala. Beraz, 1660 €gaz hemen gauza asko ezin bada egin, han ondo etorriko jakuz martxan daukaguzan proiektuak eta beste barri batzuk aurrera ateratzeko. Horregaitik guztiagaitik palenquetarren partez eskerrak emoten deutsiedaz Arratiari eta arratiarrei, eta esan hara laguntzera joateko aukerea bez abalik dagoala eta etorri gura dabenak ondo hartuak izango dirala”.
                                                                    Jon Urutxurtu
 

No hay comentarios: