Jornada mundial de los pobres: El video

sábado, 31 de marzo de 2018

Non dago zure Jainkoa? Albert Nolan

Pazko Bigiliarako eta pazko domekarako gogoeta. Eta urtean zehar egitekoa ere.
Meditación para la Vigilia Pascual y Pascua de Resurreción. También válida para cualquier orto día del año.
Dena da Jainkoarengan dugun fedearen eta bere egintza miresgarriaren araberakoa. Itxaropenak fedean du oinarri; fedean eta Jainkoarenganako gure konfiantzan. Gure fedea makala bada, gure itxaropena ere hauskorra izango da. Behin esan zuen Jesusek: “Zure fedeak salbatu zaitu”

Gaur dugun korapiloa honetan datza: ez da kontu erraza Jainkoarengan sinestea; hobeto esanda, ez da erraza ulertzea zer suposatzen duen Jainkoarengan sinesteak. Dena den, Jainkoari buruzko gauza batzuk gero eta argiagoak dira. Esate baterako, munduko sufrimenduaren inguruko arazo larriari dagokionez, lehenago uste zen Jainkoak sortu zuela sufrimendu hori; gero, berriz, esaten da Jainkoak onartu egiten duela gizakiek sufritzea; gaur egun, gurekin sufritzen duenarengan kontenplatzen dugu. Jainkoa, injustiziaren biktimen artean bilatu behar dugula, bekatuaren ondorioak sufritzen dituztenen artean; hau da, behartsu, baztertu eta gaixoen artean.

Hauxe irakatsi zigun Jesusek. Hauxe da bere gurutziltzatzearen esanahia. Jesus gizakien ankerkeriaren eta bihozgabekeriaren biktima izan zen.

Baina hau argi utzita, zertarako balio du sufritzen duen Jainko indargabe batek? Nolatan jar genezake gure itxaropen eta konfiantza osoa honelako Jainko batengan?. Bada, bai, egin dezakegu; izan ere, Jainkoa ahalguztiduna da, erabat ahalguztiduna; baina ez indarraren, mehatxuaren eta gogorkeriaren boterearekin; errukiaren eta maitasunaren boterearekin baizik. Indar basatiaren botere menperatzailea sekula ere ez da izango kristauon itxaropenaren oinarria. Ez da hori Jainkoaren boterea, ez da hori bere jokabidea.

Lehenago esan bezala, itxaropen guztiaren aurka itxaroten dugu. Eta itxaroten jarraitzen dugu, itxaropen-izpi argirik sumatu ez arren ere. Jabetzen gara gaur eguneko egoeraren iluntasunaz eta ustezko itxaropen-faltaz; baina, hala eta guztiz ere, itxaropen osoa daukagu jarrita Jainkoarengan. Orduan, arian-arian, gure begiak, itxaropen-gabeziaren iluntasunera ohitzen doazen neurrian, Jainkoaren egintza izugarri eta misteriotsuaren itzaletan sortzen ari diren ertzak eta ingurumariak sumatzen edo usnatzen hasten gara. “Jainkoaren hatzamarra”, Jesusek dioen moduan. Hauexek dira “denboraren zeinuak” deiturikoak; zeinu edo ezaugarriok, Jainkoa gure munduan ari dela sinesten dugunean baino ezin ditugu ikusi; bizitzari itxaropenez betetako begiekin begiratzen ikasten dugunean.

Hona hemen adibide batzuk.



Bakearen aldeko ekintzaile ezagun batek honako hau esan du: Irakeko gerraren inguruan egin den neurri gabeko propagandak eragin duela nabarmen igotzea bakearen aldeko ekintzaileen kopurua. Ez ote dago honen atzean Jainkoaren eskua, txarkeriatik ere ona ateratzen?

Gatazka odoltsuek sortzen duten hainbat eta hainbat gizakiren izugarrizko sufrikarioak, lurrikarek, tsunamiek, HIESaren antzeko pandemiek, dudarik gabe, batzuen itxaropena errotik mozten dute; baina, aldi berean, errukizko olatu ikaragarriak ere sortzen dituzte. Ez ote da hau ere Jainkoaren egintza misteriotsua?

Aberatsenen diru-gosea egin dute oraintsu gertatu diren hainbat banketxeren hondoratzearen errudun. Duela gutxi arte milioi asko zutenak heroitzat hartzen ziren, arrakastaren gailurra lortu baitzuten. Orain, berriz, ez dira behartsuak aberatsok errudun eta gaizkile modura ikusten dituzten bakarrak. Aurkikuntza berri hau ere, ez ote da Jainkoren probidentzia misteriotsuaren egintza?

Sexu-gehiegikerien aurrean hainbat katolikok eman duten erantzunak,alde batetik; eta biktimen aurrean eta Elizako agintari askok erakutsi duten sentiberatasunik ezaren aurrean agertu duten kezkak, bestetik, beste gauza askoren artean, hau ere erakutsi du: Elizan hainbat gauza aldatu behar direlako kontzientzia gero eta handiagoa. Ez ote da izan hau guztia zorioneko errua, bedeinkapen mozorrotua?

Barack Obama-k egindako aldaketarako deiak, beharbada, ez zuen izango hain erantzun ikaragarri eta sendoa, aurretik George W. Bush-en eta bere aholkularien neokontserbadorismoaren ergelkeria eta tentelkeria izan ez balitu aurretik.

Eta zera galdetzen diot neure buruari, gauza guztien gainetik: ez ote darabil Jainkoak itxaropenik gabeko garai hau guri erronka bat botatzeko, Jainkoa bera benetan hartzeko munduko itxaropenerako oinarri bakar gisa? Ez ote da zuzen idazten ari lerro okertuekin, San Agustinek zioen moduan?

Ez ote da hau Jesusen heriotza eta piztueraren esanahia? Jesusen heriotzak, gurutzean jasandako heriotza iraingarriak batez ere, erabat lur jota utzi zituen bere ikasleak eta beste lagun asko. Emauserako bidean zihoazen bi ikasleek zioten: “Guk uste genuen bera izango zela Israel askatuko zuena.” Baina herriko agintariek, apaiz nagusiek eta jendeak arbuiatu egin zuten Jesus eta, honela, bertan behera geratu ziren euren uste eta itxaropen guztiak. Jesusek berak ere, gurutzean, bakarrik ikusi zuen bere burua, Jainko Aitak abandonatu izan balu bezala: “Ene jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu bakarrik?”

Baina, gertatuak gertatuta, Jesusek bezala, Jainkoarengan uste osoa izaten jarraitu zutenak, apurka-apurka hasi ziren ikusten Jainkoaren hatzamarra ari zela lanean zoritxar izugarri honen erdian. Jesus bizirik eta eraginkor zegoela, harrigarriro, era guztiz berri batez, hilen artetik piztu zela eta Jesus horren Espiritua euren artean zutela bizirik. Gurutzea ez zen erabateko porrota izan; aitzitik, Jainkoaren egintzaren garaipena izan zen, gure salbamena eta etorkizunerako gure itxaropena.

Horra hor berriro lerro okertuekin zuzen idazten duen Jainkoa. Honexegatik da, hain zuzen, berpizkundea kristauontzat gure itxaropenaren ezaugarri nagusia. Ez da gure itxaropenaren oinarria. Gure itxaropenaren oinarri bakarra Jainkoa da, Jainkoa bakarrik. Berpizkundea, lanean ari den Jainkoaren atzamarra da. Jainko honen egintza ikusten dugu Berarengan jartzen ditugunean gure itxaropen eta konfiantza osoa; iluntasunean, erdizka ikusten eta sumatzen dugunean Jesus oraindik ari dela gure mundu honetan.

Dena den, epe luzera garrantzia duen kontu bakarra ez da guk itxaropena izatea; kristau batek itxaropenik gabeko garai honetan egin dezakeen ekarpen nagusia hauxe da: lanean eta ekinean jarraitzea, gure fedean oinarrituta, itxaropenez beterik; eta, honela, bizigarri eta suspergarri izatea itxaropen osoa galdu dutenentzat.



¿Dónde está tu Dios?

Todo depende, en definitiva, de nuestra fe en Dios y en su obra magnífica. La esperanza se basa en la fe, en la confianza en Dios. Si nuestra fe es débil, nuestra esperanza será también frágil. Jesús dijo una y otra vez: .
El problema está hoy en que no es fácil creer en Dios o, mejor dicho, no es fácil entender lo que implica creer en Dios. No obstante, algunas cosas acerca de Dios resultan cada vez más claras. Por ejemplo, por lo que respecta al gran problema del sufrimiento en el mundo, hemos pasado de ver a Dios como la causa de este sufrimiento, a considerarlo como quien permite que los seres humanos sufran, hasta contemplarlo como quien sufre con nosotros. Debemos encontrar a Dios entre las víctimas de la injusticia, entre aquellos contra los que se está pecando, los pobres y los marginados, los enfermos y los excluidos.
Esto fue lo que nos enseñó Jesús. Éste es el significado de la crucifixión. Jesús fue víctima de la crueldad humana.
Ahora bien. ¿ de qué sirve un Dios impotente que sufre? ¿Cómo podemos poner toda nuestra esperanza y confianza en este Dios? Podemos y debemos hacerlo porque Dios es poderoso, todopoderoso, pero no con el poder de la fuerza o la coacción, sino con el poder de la compasión y el amor. El poder opresivo de la fuerza bruta y la violencia no podrá ser nunca el fundamento de la esperanza cristiana. Éste no es el poder de Dios, ésta no es su manera de actuar.
Como afirmé anteriormente, esperamos contra toda esperanza. Seguimos esperando, aun cuando no haya signos visibles de esperanza. Reconocemos la oscuridad y la aparente desesperanza de la situación actual y ponemos toda nuestra confianza en Dios. Entonces, poco a poco, en la medida en que nuestros ojos se adapten a la oscuridad de la desesperanza, empezamos a ver los contornos o perfiles emergentes de la gran y misteriosa obra de Dios -, como dice Jesús-. Éstos son los paradójicos signos de los tiempos, que únicamente se hacen visibles cuando creemos que Dios actúa en nuestro mundo, cuando aprendemos a contemplar la vida con una actitud de esperanza.
Pongamos algunos ejemplos.
Un destacado activista a favor de la paz afirma que se ha hecho tanta propaganda de la guerra de Irak, que ello ha producido un incremento exponencial del número de personas implicadas activamente en los movimientos por la paz en todo el mundo. ¿No será obra del dedo de Dios que saca el bien del mal?
El terrible sufrimiento de tanta gente por los conflictos violentos, los terremotos, los tsunamis y las pandemias como el VIH/sida, puede provocar desesperanza en algunos, pero también suscita enormes olas de compasión. Lo que el mundo necesita más que cualquier otra cosa es más compasión. ¿No será ésta la obra enigmática de Dios?
El hundimiento reciente de muchos bancos y corporaciones ha sido atribuido generalmente a la codicia de los más ricos. Hasta ahora, los multimillonarios eran héroes, habían alcanzado la cumbre del éxito. Pero ahora no son sólo los pobres quienes los ven como culpables y criminales cuya codicia tenemos que pagar todos. Este nuevo descubrimiento ¿no será obra de la providencia misteriosa de Dios?
La reacción de muchos católicos frente a los escándalos por los abusos sexuales, y su preocupación por las víctimas y por la insensibilidad de algunos dirigentes de la Iglesia, han contribuido poderosamente a crear una conciencia nueva de que en la Iglesia deben cambiar muchas cosas. ¿No ha sido una vez más esto tal vez una feliz culpa, una bendición disfrazada?
El llamamiento al cambio hecho por Barack Obama tal vez no habría recibido una respuesta tan extraordinaria en Estados Unidos y en otras partes, si no hubiese estado precedido por la necedad del neoconservadurismo de George W. Bush y sus asesores.
Y, por encima de todo, me pregunto si el momento actual de desesperanza no estará siendo usado por Dios para desafiarnos a tomarlo más en serio como el único fundamento para la esperanza en el mundo. ¿No estará Dios escribiendo derecho con renglones torcidos, como solía decir San Agustín?
¿No es esto lo que significa la muerte y resurrección de Jesús? La muerte de Jesús, especialmente su muerte ignominiosa en la cruz, hundió a sus discípulos y a muchas otras personas en un estado de desesperanza. En el camino hacia Emaús, los dos discípulos comentaban: . Pero el rechazo de Jesús por parte de los jefes, los sumos sacerdotes y la gente, frustró todas sus esperanzas. En la cruz, Jesús mismo se sintió abandonado por Dios: >.
Pero quienes siguieron confiando en Dios, a pesar de todo esto, como Jesús mismo había hecho, llegaron poco a poco a ver que era el dedo de Dios el que obraba en esta terrible tragedia. Comenzaron a ver que Jesús estaba vivo y activo de una manera sorprendentemente nueva, que había resucitado de entre los muertos y que su Espíritu habitaba en ellos. Vieron que la cruz no había sido un fracaso total, sino que era, paradójicamente, el triunfo de la acción de Dios en el mundo, que era nuestra salvación y nuestra esperanza de futuro.
Tenemos aquí de nuevo al Dios que escribe derecho en renglones torcidos.
Ésta es la razón por la que la resurrección es para los cristianos el gran símbolo de nuestra esperanza. No es el fundamento de nuestra esperanza. El fundamento de nuestra esperanza es Dios, sólo Dios. La resurrección es el dedo de Dios que actúa y cuya obra podemos ver cuando ponemos toda nuestra esperanza y confianza en Él, cuando empezamos a entrever vagamente en la oscuridad que Jesús sigue actuando aún en nuestro mundo.
No obstante, lo que de verdad importa a largo plazo no es sólo que tengamos esperanza. La aportación más valiosa que un cristiano puede hacer a nuestra época de desesperanza consiste en seguir actuando, en virtud de nuestra fe, con esperanza, y en ser de este modo un estímulo para quienes han perdido toda esperanza. 


 

Tomado de NOLAN, Albert: Esperanza en una época de desesperanza, Santander, Sal Terrae, 2010, páginas 28-31