Abenduko izarrak

domingo, 6 de febrero de 2011

Artea: Argiaren Jaia

Egunon eta ondo etorriak guztiok. Meza apartekoa dogu gaurkoa. Apartekoa eta alaia. Jesusen lagunak bere ondoan alkartu gara.
Jesus ere, txiki txikitan, tenplura eroan eben bere gurasoek. Gure gurasoek ere behin Eleizara ekarri ginduezan bateatzera. Ordutik hona Jesusen koadrilakoak gara. Egun hori gogoratu behar dogu gaurkoan.
Ebanjelioak argi izatera dei egingo dausku. Kandelak biztuz agintzari edo promesa hori barritu eta indartuko dogu.



ARTEAKO PARROKIA
ARRATIAKO ELEIZEA
argiaren jaia

Gure Argi danak argi izatera deitu gaitu


Sarrera

Egunon eta ondo etorriak guztiok. Meza apartekoa dogu gaurkoa. Apartekoa eta alaia. Jesusen lagunak bere ondoan alkartu gara.
Jesus ere, txiki txikitan, tenplura eroan eben bere gurasoek. Gure gurasoek ere behin Eleizara ekarri ginduezan bateatzera. Ordutik hona Jesusen koadrilakoak gara. Egun hori gogoratu behar dogu gaurkoan.
Ebanjelioak argi izatera dei egingo dausku. Kandelak biztuz agintzari edo promesa hori barritu eta indartuko dogu.
Alkartu daiguzan gure bihotzak eta emon deiogun hasiera gure ospakizunari abestuz.

KANTUA: Goazen guztiok batera.

ABADERAN AGURRA

PARKAMENA


OTOITZA  

Jainko Aita Ona:
Jesus da gure Argia. Argi horren laguntza behar dogu zuzen ibiltzeko. Lagundu zure argi izaten lagunekaz, etxean, eskolan.


LEHEN IRAKURGAIA. (Is 58, 7-10)

            Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.

SALMOA 

Jauna dot argi eta salbamen

EBANJELIO AURRETIK Mt 5, 13-16


            Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.

            "Aleluia".


HOMILIA.

(Laburra, nagusiei begira behar bada).

Argiaren Jaia, hainbeste  urte eta mende emon ditugu hemen, gure herrian eta parrokietan: Jainkoa goresten, umeak bateatzen, pobreak laguntzen. Pizturik dago zure Argia!
Himnoan dinogu: “Ez nekeak ez ilunak” ez gaitue bildurtzen. Zer da iluna: guzurra, bidea ez jakitea, bildurra… Jesusek argi egiten dausku bere berbeagaz bidea aurkituteko!

1.- Ukapenak eta kredoa.

Monitorea: Gure sinismena aitortu eta bataioko aginduak berriztatzeko unea da. Bateo egunean gurasoek eta aitibitzi-amabitxik egin eben gure izenean. Orain nagusiak gara eta guk egingo ditugu!

Abadea: Jainkoaren seme-alabak gara. Horregaitik geure sinismena aitortuko dugu.

q       Sinisten dozue Jainko Aita-Ama, bateoan maitasunez bere seme-alaba egin gaituana?
Sinisten dot, sinisten dot.

q       Sinisten dozue Jesukristo gure Jauna et agure Laguna, maitasunaz bizi zana, berbizturik gure artean dagoena?
Sinisten dot, sinisten dot.

q       Sinisten dozue Espiritu Santua, Jesusi jarraitzeko indarra emoten dauskuna?
Sinisten dot, sinisten dot

q       Jainkoaren seme-alaba lez ibiliko zareela agintzen dozu?
Bai, berbea emoten dogu.

q       Jesus da gure Argia, Bere ebanjelioaren argitan ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.

q       Jesusen moduan, danon lagun on izango zareela agintzen dozue, batez ere txikienak eta ahulenak lehenetsiz?
Bai, berbea emoten dogu.

Monitorea: Orain kandelak biztuko dozuez argiaren bedeinkapena jasotzeko.



2.- Argiaren bedeinkapena 


Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
-           tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
-           gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
-           bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
-           haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
-           heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Bedeinkatu egizu argi hau, zure biztueraz gogoratu gaitezan. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B.


3.- Prozesioa elizan, kandelak eskuan, ur bedeinkatua jasotzeko

Kantua: Bedeinkatua Zu!


HERRI OTOITZA

Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:

- Eliz arduradunen alde,  batez ere Aita Santuaren eta  Gotzainen alde:  Jesusek nahi dauan batasuna bilatu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.

- Ume bateatuen alde, euren guraso eta aitita-amamen alde. Kristoren argipean ibili daitezen beti. Eskatu deiogun Jaunari.

- Etorkizuna ilun ikusten daben hainbat eta hainbat gazteren alde: bizitzeari zentzun bat  aurkitu  deioen  eta  guztion  laguntzaz  euren  bizitzak  ondo bideratu dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

- Gu guztion alde: Jesusek berari jarraitzeko egiten deuskun deia entzun dagigula eta fede haundiz jarraitu deiogula. Eskatu deiogun Jaunari.

         Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


ESKEINTZAK

Ogia, ardoa, kriseilu edo farola, ebanjelioaren liburua (hori da gure argia bizitzaren bidean ez galtzeko).

OTOITZA

Jainko Aita Ona:
Hona hemen Eukaristiaren ogi ardoak. Honeek dira honeek gure indarra argi ibiltzeko. Gure indarra zure nahia betetzeko.


SANTU, SANTU, SANTUA
GURE AITA
JAUNARTZEA: Emoiguzu Jauna, ogia jateko!

JAUNARTZE OSTEKO OTOITZA

Jainko Aita Ama Ona:
Eskerrik asko zure argitasunagaitik, zure bizitza eta Berbagaitik. Danok izan gaitezela zure Argia gure Arratian.

PARROKIKO PEGATINA ZABALDU

AZKEN KANTA: Ama Ona lagundu guri.        

No hay comentarios: