Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 24 de febrero de 2011

Emon bidea bakeari Apirilak 9an danok Ziortzara!


Bizkaiko Elizbarrutiko IV. eta V. Bikaritzek Bakearen aldeko III. Ibilaldia ospatuko dabe apirilak 9, zapatua, goizeko hamarretatik aurrera. Bolibarreko plazatik urten eta Ziortzako kolegiataraino joango dira partehartzaileak “Emon bidea bakeari” lemapean.




III marcha por la paz a Ziortza
organizada por parroquias de Bizkaia
el sábado 9 de abril






Iazko harrera ona ikusita, IV. eta V. Bikaritzek hirugarren ekitaldia prestatu dabe.

“Emon bidea bakeari” goiburua aukeratu dabe aurten alkarraldirako eta hori jasotzen dauan pankartaren atzetik joango dira bertaratutakoak Bolibarretik Ziortzaraino Oiz mendiaren hegaletan zehar. Ermua, Elorrio, Amorebieta-Etxano eta Durangoko, Arratia inguruko, Arrigorriaga, Gernika-Lumo, Lekeitio, Ondarroa eta Markina-Xemeingo parrokietatik autobusak antolatuko dira eta Bolibarko plazan bi mila lagun inguru batzea aurre ikusten da. Antolatzaileek behin eta barriro dinoenez, ibilaldian parte hartu gura dabenak autobusez joan daitezala dei egiten dabe antolatzaileek, auto partikularretan joateak eragozpen haundiak ekarriko leukezalako, lekua dala-ta. Beste aukera bat Bizkaibuseko autobusa hartu eta Iruzubietan geratzea da. Handik Bolibarrera paseotxo bat dago, leun leuna.

Antolatzaile batek dinoan lez, “beharbada, Paulok baldintza eskasetan bizi ziran Korintoko kristinauei esandakoan laburtu daiteke guztia. Harek dinoskunez, ‘adiskidetasuna lanbidez emon deusku’, ‘geure ardurapean itzi eban adiskidetasun hori iragartea’ (2 Kor 5, 17-21). Hauxe da gure egitekoa, Eliza osoaren egitekoa. Ideologia eta uste pertsonal orotik haratago dagoan eskakizunagaz, Paulok behin baino gehiagotan dinoanez, Kristoren bitartez Jaungoikoagandik datorkigulako”.

Prest dagoz edo inprentan ibilaldirako lema kantatzeko melodia, otoitz txartelak, kertelak, katekesiko umeentzako eta familientzako fitxak, etab. Hautsen Egunean 15.000 txartel zabalduko dira otoitzagaz 100 inguru parroki euskaldunetan.




"Entenderéis que sea sensible al diálogo entre los seres humanos como medio para superar toda forma de conflicto y de tensión y para hacer de todas las naciones –y por tanto también de vuestra patria– una casa de paz y de fraternidad” (Benedicto XVI)


El sábado 9 de abril a las 10 de la mañana se iniciará en Bolibar la III Marcha por la Paz que reúne a miles de cristianos de las IV. y V. Vicarias de Bizkaia.

Entre Ermua, Elorrio, Zornotza y Durango ya se organizarán autobuses y la gente que desee acudir podrá apuntarse en sus respectivas parroquias, evitando trasladarse en coche particular por problemas de espacio.

El lema de este año "Emon bidea bakeari" (Haz un camino a la Paz) abrirá la marcha que llenara de color las faldas del Oiz, desde Bolibar a Ziortza. También acudirán autobuses desde Arratia, Arrigorriaga, Galdakao, Gernika, Lekeitio, Ondarroa y Markina.

Los organizadores han preparado con mimo distintos materiales para preparar esta actividad que cada año reúne a más seguidores. Este año con la proclamación de la tregua por parte de ETA, la petición de los obispos de Euskal Herria a intensificar la oración, es una incógnita la respuesta de la gente.

Así y todo ya están en circulación el canto oracional con el lema “Emon bidea bakeari” y las imprentas trabajan para poder repartir antes del miércoles de cenizas 15.000 tarjetas con el texto de la oración de este año en euskera y castellano, carteles motivadores, fichas de actividades para los chavales de catequesis y sus familias, etc. En las parroquias que se suman a este acto.


No hay comentarios: