Gora Zu gure Jauna gora!

viernes, 4 de febrero de 2011

Bikario barriak: ¿formula salomónica o pucherazo episcopal?

Esteban Orbe y Jose Agustín Maíz Abadiño San Blasetan


Anai-arreba maiteok:

Urriaren 11an Bilboko Gotzain kargua hartu eta gero, pastoraltzan lagunduko nauen Gotzain Kontseilua eratzeko prozesua hasi zan.
Elizbarrutian egindako itaunketa zabalari esker, batu dodazan datu guztiak kontuan hartuta, honeen ganeko hausnarketa sakona egin dot Jaunaren aurrean bere borondatea ahalik eta ondoen betetako asmoz.

Queridos hermanos y hermanas.

Tras haber iniciado el pasado 11 de octubre el ministerio como obispo de Bilbao, era necesario constituir el consejo episcopal que colaborara conmigo en el gobierno pastoral. Una vez recogidos todos los datos que me habéis aportado por medio de la consulta que estimé oportuno realizar en la diócesis, he reflexionado largamente sobre ellos y meditado profundamente ante el Señor con el fin de conocer su voluntad.



Uste dot, une garrantzitsua dala, batasuna, maila guztietan zaintzeko eta indartzeko elizbarrutiaren barruan. Era berean, pastoraltzea birmoldatzeko prozesuan sartuta gagoz. Hau, gure alkartearen fede bizitza berrindartzeko ezaugarri erabagigarria da eta ebanjelizatzeko bultzada ezin hobea. Hau guzti hau, IV. Ebanjelizatze planean jarri genduzan helburuak ahaztu barik.

Aitatutako hiru ezaugarri honeek kontuan hartuta, otoitz egin eta gero, batzuei eta besteei itaunduta eta hautagaiei eretxia eskatuta, egoki deritxat bikario nagusi ondorengo honeek hautatzea: Angel Maria Unzueta jauna eta Felix Alonso jauna. Biak batera hartuko dabe zeregina, baina bakotxak esparru batzuetako ardurea eukiko dau, baina ez bakarrik horreetakoa; holan proposatu eta gero, onartu dabelako. Era berean, bikaritzak, honako honeen eskuetan iztea erabagi dot: I.goa eta II.a, Kerman Lopez jaunaren ardurapean. III. eta VII.a, Anton Rey jaunaren eskuetan, IV. eta V.a, Jose Agustin Maiz jaunaren ardurapean eta VI., Felix Larrondo jaunak eroango dau.

Eskerrak emon gura deutsuedaz guztioi zuen otoitz eta laguntzeagaitik. Ganera, nire esker ona egindako lanagaitik, Jose Luis Atxotegi eta Jose Luis Iza jaunei, bikario modura eskaini deusten laguntzeagaitik eta Gotzain legez, nire ardurearen lehenengo zereginetan alboan euki dodazalako. Eskerrak baita, Gotzain Kontseiluan jarraitzen daben beste bikarioei be. Esker ona adierazo gura deutset nigaz batera gure elizbarrutiaren ardurea aurrera eroaten laguntzea emoteko prest agertu diranei. Laster esango deutsuet noz hasiko dan Kontseilu barria lanean. Zuen otoitzetan, guztiak gogoratzea eskatzen deutsuet eta, emon deutsedan zerbitzuan lagundu deidazuela.

Era berean, laster baten, Abadeen Kontseilua eta Pastoral Kontseilua osotzeko prozesua hasiko da. Abadeen Kontseilua, martxoaren lehenengo hamabostaldian osotuta euki gurako neuke eta Pastoral Kontseilua, apirilaren lehenengo hamabostaldian. Laguntzea eskatzen deutsuet barriro batuta, senidetzan eta erantzukizunez jokatu daigun eta Kontseiluek daukiezan zereginak ondoen beteko dabezanak proposatu daizuezan.

Jaunak, Mariaren ondoan, jaso dogun bokazinoa fideltasunez bizitzen erakutsi deigula eta Jaunaren maitasunaren lekuko izaten jarraitu daigula. Jainkoak bedeinkatu zaiezala. Besarkada beroa guztioi:

On Mario Izeta Gabikagogeaskoa
Bilboko Gotzaina

Estimo que en este momento es prioritario cuidar y reforzar la comunión a todos los niveles en el seno de nuestra diócesis. Así mismo, nos encontramos inmersos en el proceso de remodelación pastoral, aspecto decisivo para revitalizar la vida de fe de nuestra comunidad diocesana y retomar un nuevo impulso evangelizador. Todo ello sin olvidar la puesta en práctica de los objetivos que nos propusimos en nuestro IV Plan de Evangelización.

Teniendo en cuenta estos tres aspectos fundamentales, tras haberlo llevado a la oración, y tras las consultas necesarias y el diálogo con los candidatos, me parece oportuno nombrar vicarios generales (como en otras ocasiones se ha dado en nuestra diócesis) a Don Angel Maria Unzueta y a Don Félix Alonso. Ejercerán conjuntamente este ministerio, si bien cada uno de ellos será responsable en los ámbitos preferentes (no exclusivos) que he tenido a bien proponerles y que gustosamente han aceptado. Así mismo, me ha parecido oportuno encomendar las vicarías I y II a Don Kerman López, las III y VII a Don Antón Rey, las IV y V a Don José Agustín Maíz y la VI a Don Félix Larrondo.

Quisiera agradecer a todos vuestra oración y ayuda inestimable. Del mismo modo, quisiera expresar mi reconocimiento y gratitud a Don José Luis Atxotegui y a Don José Luis Iza, por el servicio prestado como vicarios, y por su compañía en los primeros compases de mi ministerio como obispo diocesano, así como a los vicarios que continúan formando parte del Consejo episcopal. También quiero expresar mi gratitud a quienes comienzan este ministerio, por haber aceptado la responsabilidad de colaborar conmigo en el gobierno pastoral de nuestra diócesis. En breve os podré comunicar la fecha en la que iniciará su andadura el nuevo Consejo. Os pido que recordéis vivamente a todos en vuestra oración y que les ayudéis en el servicio que les he confiado.

Así mismo, os comunico que iniciaremos de modo inmediato el proceso de constitución del Consejo del Presbiterio y del Consejo Pastoral Diocesano. Me gustaría que pudiéramos tener la sesión constitutiva del Consejo del Presbiterio durante la primera quincena de marzo, y del Consejo Diocesano de Pastoral en la primera quincena de abril. Vuelvo a rogaros vuestra colaboración en espíritu de comunión, fraternidad y responsabilidad, proponiendo a quienes mejor puedan servir a la importante y delicada misión que estos Consejos desempeñan.

Que el Señor, en compañía de María, nos ayude a vivir con fidelidad la vocación que hemos recibido y a renovar nuestro compromiso de ser testigos del amor de Dios. Que el Señor os bendiga. Recibid un abrazo fraterno.

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa
Obispo de Bilbao

//firma

No hay comentarios: