Kandelario Argiaren jaia

sábado, 29 de diciembre de 2018

Urte Barri Año nuevo

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.













                              


                             

                            

                              JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA  C

Urtarrilak 1

Bakearen aldeko Munduko Eguna: “Politika egokia bakearen esanetara dago”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on, guztioi, eta bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

            Gaur, liturgiak Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun.
            Baita, Bakearen aldeko Munduko Eguna ospatzen dogu, “politika egokia bakearen esanetara dago” goiburuaren haritik. Hauxe dinosku Frantzisko Aita Santuak bere mezuan: “Jesusek, ikasleak misinora bialdu ebazanean, esan eutsen: «Etxeren batean sartzen zarienean, esan lehenengo: “Bakea etxe honetarako”.

          Bakearen zeregin honetan, hor dogu Maria, Jaungoikoaren Ama. Hor dogu bera, gure bidelagun, gure pausuak adoretzen eta gure fede eta maitasun eredu izaten.
    
                        Alaitasunez beterik, abestu dagigun "Gora gora, gora hotsegin..."


DAMU-OTOITZA
         
          Bakearen aldeko Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

-        Bakea lortzera garoazan bidea zara. Erruki, Jauna.
-        Herriak argitzen dozuzan argia zara. Kristo, erruki.
-        Mundua barriztatzen dozun bizia zara. Erruki, Jauna.


"AINTZA"-ren aurrean

            Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 6, 22-27:

            Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

Erantzun Salmoa:  66. salmoa 

            Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".

Gal 4, 4-7:

            Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

Lk 2, 16-21:

            Belenen jaio dan Umeari "Jesus" ipiniko deutsoe izena. Izen honek "salbatzaile", "askatzaile" esan nahi dau.

            Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza zutunik "Aleluia" abestuz.


§         JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

·        Gaur hasten dogun urte barri honetan gizatasunean, begirunean eta danen onaren bila jardutean hazi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Gosea, desbardintasunak eta samina eragiten dituan bidegabekeria desagertu daiten; hainbeste miseria dakarren jarrerak zein egiturak aldatzeko ausardia izan dagigun. Egin dagigun otoitz.

·        Gu guztiok Mariagandik Jaungoikoaren Berbea entzuten, gure bizitzan onartzen eta bizi izaten, ikasi dagigun. Egin dagigun otoitz.

·        Gure alkartearen eta gure Pastoral Barrutiaren alde; fedea bizitzearen eta zabaltzearen eguneroko eginkizunean bake ereile izan gaitezan, eskeintza eta errespetuan oinarritutako giza hartuemonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

Otoitza:      Emon eiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukrito gure Jaunaren bitartez.

Jaunartze ostean otoitz egiteko


          Zeu, Kristo, zaran bakean sinisten dot,
besoak zabalik dituanaren bakean.
Zure bakea bizi gura dot nik
eta nire ereduaz hots egin.
Bake izan gura dot hemen eta orain,
zure misterioaren luzapen izan gura dot.






AZKEN-AGURRA

            Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.


§         AZKEN BEDEINKAPENA

vJaunak bedeinkatu eta zaindu zagiezala,
bere aurpegiaren argiz argitu zagiezala eta bakea emon deizuela.
Amen.

vBerak zaindu zagiezala osorik fedean,
sendo itxaropenean,
eta bizitzako eragozpen guztien erdian,
azkeneraino iraun dagizuela maitasunean.
Amen.

vBerak emon deizuela Urte Barri oparoa eta zoriontsua.
Mundu hobeagoa, anai-arreben arteko mundua lortzeko
zuen guraririk onenak beteta ikusi dagizuezala.
Amen.

vEta Jaungoiko Aitaren 
eta Semearen eta Espiritu Santuaren
bedeinkapena jatsi bedi zuengana.
Amen.     










                                                                          

         



                                JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA               C

Urtarrilak 1

Bakearen aldeko Munduko Eguna: “Politika egokia bakearen esanetara dago”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on, guztioi, eta bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

            Gaur, liturgiak Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun.
            Hoy,  también celebramos la Jornada Mundial de la Paz con el lema: “La buena política está al servicio de la paz”. Nos dice el papa Francisco en su mensaje: “Jesús, al enviar a sus discípulos en misión, les dijo: «Cuando entréis en una casa, decid primero: “Paz a esta casa”. Y si allí hay gente de paz, descansará sobre ellos vuestra paz; si no, volverá a vosotros».
Dar la paz está en el centro de la misión de los discípulos de Cristo.  

          Bakearen zeregin honetan, hor dogu Maria, Jaungoikoaren Ama. Hor dogu bera, gure bidelagun, gure pausuak adoretzen eta gure fede eta maitasun eredu izaten.
    
                        Alaitasunez beterik, abestu dagigun "Gora gora, gora hotsegin..."


DAMU-OTOITZA
         
          Bakearen aldeko Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

-        Bakea lortzera garoazan bidea zara. Erruki, Jauna.
-        Tú eres la verdad que ilumina a los pueblos. Kristo, erruki.
-        Mundua barriztatzen dozun bizia zara. Erruki, Jauna.

"AINTZA"-ren aurrean

            Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.
            En la noche de Belén, los ángeles anunciaron el nacimiento de Jesús. Unimos nuestro canto al suyo, para alabar a Dios y desear la paz.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 6, 22-27:

            Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

            El Señor ordena a los sacerdotes de Israel, que bendigan al pueblo invocando su nombre y deseándole paz y felicidad.

Erantzun Salmoa:  66. salmoa 

            Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

            La bendición de Dios ha hecho producir fruto a nuestra “tierra” Orando con esta alabanza podemos pensar en Jesucristo, fruto bendito de nuestra tierra que en la Virgen María se nos ha dado  para la salvación de todos.
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".

Gal 4, 4-7:

            Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.
            Dios ama lo pequeño. Elige a María para ser su madre; y a nosotros, pecadores nos permite llamarle “Padre”.  Todo es esperanza. Si Dios es Padre, todo lo suyo es nuestro.

Lk 2, 16-21:

            Belenen jaio dan Umeari "Jesus" ipiniko deutsoe izena. Izen honek "salbatzaile", "askatzaile" esan nahi dau.
            Junto a María, la humildad, encontramos a Dios. Llenos de El, seamos testigos como los pastores. La alegría de la libertad total ha llegado a nosotros. El es Salvador.

Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza "Aleluia" abestuz.


§         JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

·        Gaur hasten dogun urte barri honetan gizatasunean, begirunean eta danen onaren bila jardutean hazi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Por el cese de toda injusticia que genera hambre, desigualdad y dolor; para que nos atrevamos a transformar tanto las actitudes como las estructuras que provocan tanta miseria. Egin dagigun otoitz.

·        Para que las madres y las mujeres embarazadas que sufren por cualquier causa encuentren en María, la Madre de Jesús, un motivo para su esperanza, y en nosotros, la ayuda y la solidaridad que necesitan. Egin dagigun otoitz.

·        Gu guztiok Mariagandik Jaungoikoaren Berbea entzuten, gure bizitzan onartzen eta bizi izaten, ikasi dagigun. Egin dagigun otoitz.

·        Gure alkartearen eta gure Pastoral Barrutiaren alde; fedea bizitzearen eta zabaltzearen eguneroko eginkizunean bake ereile izan gaitezan, eskeintza eta errespetuan oinarritutako giza hartuemonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

Otoitza:      Emon eiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukrito gure Jaunaren bitartez.

 

 

Jaunartze ostean otoitz egiteko

Creo, Señor, en la paz que tú trajiste,
en la paz que nace dentro,
en la paz de quien escala la montaña,
no en la paz de quien se queda cómodamente quieto;
en la paz de quien defiende la justicia,
no en la de quien guarda «pacífico» silencio;
en la paz del campo que germina
no en la de los muertos.


AZKEN-AGURRA

            Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.
            Los dones del Señor en la Cruz fueron la Eucaristía y la Madre. Se compadeció de nuestra soledad. El nos enseñó a llamar a Dios Padre y nos dio a su Madre en el duro camino de la cruz. Seguir a Jesús acompañados es más fácil.
            Que María nos acompañe a lo largo de este nuevo año

§         AZKEN BEDEINKAPENA

vJaunak bedeinkatu eta zaindu zagiezala,
bere aurpegiaren argiz argitu zagiezala eta bakea emon deizuela.
Amen.

vBerak zaindu zagiezala osorik fedean,
sendo itxaropenean,
eta bizitzako eragozpen guztien erdian,
azkeneraino iraun dagizuela maitasunean.
Amen.

vBerak emon deizuela Urte Barri oparoa eta zoriontsua.
Mundu hobeagoa, anai-arreben arteko mundua lortzeko
zuen guraririk onenak beteta ikusi dagizuezala.
Amen.

vEta Jaungoiko Aitaren 
eta Semearen eta Espiritu Santuaren
bedeinkapena jatsi bedi zuengana.
Amen.     
                                                                       "Birjina maite..."










IRAKURGAIAK

                                                           Zenb 6, 22-27
Zenbakien liburutik
Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: «Berba egiezu Aaroni eta haren semeei eta esan: Honan bedeintuko dozuez israeldarrak:
"Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu.
Agertu deizula Jaunak bere arpegi argia.
eta errukitu daitela zutzaz.
 Agertu deizula Jaunak bere arpegia,
eta emon bere bakea".
Holantxe   aitatuko   dabe  nire  izena  israeldam ganean,
eta Nik bedeinkatu egingo dodaz».

66. Salmoa
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,
agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu dagien lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena.  

Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazulako izadia;
zintzo dozuzalako gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospatu zagiezala herriak,
ospatu zagiezala herri guztiak.
Jainkoak bedeinkatu gaizala,
lur-bazter guztiak bildur izan dagioela.  

                                                                        Ga 4, 4-7
San Paulo Apostoluak Galaziarrei
Senideok: Epea bete zanean, bere Semea bialdu eban Jaungoikoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko egiña, Legepean egozanak erosteko, guk seme-ordetza hartu gengian. Eta seme zareelako, bere Semearen Espiritua bialdu dau Jaungoikoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika dabillana. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme baiño; eta seme bazara, baita oiñordeko ere, Jainkoari esker.


Aleluia.
Askotan eta era askotara
hitz egin eutsen Jaungoikoak Profeten bidez
aspalditik gure asabei;
eta azkenak diran egunotan
Semearen bidez hitz egin deusku.  


     Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Aldi haretan, artzainak arin-arin joan ziran, eta han aurkitu ebezan María ta Jose, eta Umea askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo egin eben Ume haretaz esan jakena.
Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran, artzai­nak esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan jasoten zituan gauza guztiok, bere bihotzean ausnartuz.
Eta artzainak, Jaungoikoari aintzaka ta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik.
Umea erdaintzeko zortziurrena bete zanean, Jesus ezarri eutsoen izena, sabelean sortu baiño lehenago aingeruak esan eban izena bera.