Poztu eta alaitu!

jueves, 14 de diciembre de 2017

Mariaren erantzuna


BAI! MARIAK ESAN ZION: BAI!!!
BAI! GEUK ERE ESANGO DIOGU BAI!
Bideoa eta letra osoa!



Laguntasuna emanez

behar nautenei,

zoriontasuna eskainiz

bakarrik daudenei,

lagunak onartuz

elkarrekin jolastean,

Jesus maite dut nik

BAI!
MARIAK ESAN ZION: BAI!!!
BAI!
GEUK ERE ESANGO DIOGU BAI!


Irribarre eginez
triste egon arren,
gero eta hobea
izaten saiatuz,
gauez Jainkoari
eskerrak emanez,
Jesus maitatzen dut.


Maitasunez beterik,
Jesusen ama,
ematen didazu
fedearen indarra.
Jesusi esango diot,
nire portaeraz,
maitatzen dudala.


Eskuak zabalik,
bihotzean jarri,
kanta Jainkoari.
Itxi begiak,
gora besoak,
eman eskua elkarri.
  

Abestia Maite Losadarena da.
Aspaldi baten Ibaizabal editorialekoak Erlijioko liburuen lagungarri moduan argitaratu eben.



Publicar un comentario