Abenduko izarrak

martes, 17 de diciembre de 2024

Abenduko 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.



                                     
                                                                               ABENDU-ALDIKO  IV.  DOMEKEA – C

Caritasen kanpaina

“Etorkizunari begira. Navidad, camino de esperanza”

Zerbitzatu, bedeinkatu, besarkatu

 

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Jaunaren etorreraren zain egun on guztioi:

            Abendu aldiko azken domeka honetan, Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku . Egon gaitezan prest, Mariaren antzera, Jaunari harrera egiteko eta Jaunaren bideetatik joteko.

 Caritasek Gabonetako kanpaina aurkezten deusku: “Etorkizunari begira. Navidad, camino de esperanza”

    Eta Mariaren ereduari jarraitu, guk be senidea zerbitzatu, bedeinkatu, besarkatu gura genduke.

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

             "Kanta daigun guztiok..."

 

ABADEAREN AGURRA:    Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

 LAUGARREN KANDELEA BIZTU

          Laugarren kandelea biztean, Ama Mariagaz bat egin dagigun Berak lagundu daiskula aste honetan Salbatzailea maitasunez itxaroten.

Piztu laugarren kandela-  Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera

 

Otoitza

 

Jauna, lau kandela honeek iziotzen doguzanean,

Maria, zure ama, dogu gogoan.

Berak ebanjelioa iragarri eban esperantzaz,

bizitza ospatu arazoak arren,

alkartean ibili eta bizi

eta zerbidu, bedeinkatu.

Zatoz laster, Jauna, zatoz gu salbatzera!

 HITZAREN LITURGIA

 Mi 5, 2-5a:

             Mikeas profeteak Belenera begira jarten gaitu. Han sortuko dan Errege barriak batasuna eta bakea ekarriko deuskuz.

 Erantzun-Salmoa:  79. Salmoa

             Egin dagigun otoitz salmoarekin. Esan deiogun “emoiguzu zure salbamena”

 "Jauna,  zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu"

 Eb 10, 5-10:

             Ebertarrei egindako idaztian esango jakun lez, Jesusek bere bizia eskeini eutsan Aitari. Jesus, egoera guztietan, Jaungoiko Aitaren borondatea egiteko prest agertu zan.

 Lk 1, 39-45:

             Maria ez da bizi bere gauzakin arduratuta. Bereaz ahaztu eta beharrizanean dagoan lengusineari laguntzera doa. Eredu ederra gu guztiontzat.

             "Aleluia"

  Homiliaren amaieran, abendualdiko bertsoakaz amaitzen dogu.

 

Maria jagi ta bizi-bizi

mendi aldera joan zan

Isabel bere lehengusina        

laguntzeko esperantzan;

ume barriek poza dakarre,

ez zaitez egon zalantzan,

Jainko Onaren bakea, poza

zelan guretzat dakartzan!


 

 

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jaunaren etorreraren zain, bat egin daigun otoitzean, Berak gizadi osoaren bidea barritu daian.

 

-. Gure kristau alkarteen alde. Itxaropentsu eta alai, pertsona guztientzako, eta batez be ahulenentzako aukera zuzenak sortzeko bideak aurkitu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 -.Behartsuen alde, jaiak behartasunean eta bakartadean biziko dabenen alde, itxaropen barik bizi diranen  alde. Aurkitu dagiela gure alkartasuna. Eskatu deiogun Jaunari.

 -. Caritasen alde eta zuzentasunaren alde jarduten dabenen alde. Lagundu, bedeinkatu, besarkatu dagiezan behartsuak.  Eskatu deiogun Jaunari.

 -. Gu guztion alde. Gabonak kristau senez  bizi daiguzan eta bizilekurik ez dabenei lagundu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 Jaungoiko Jauna, zure agintzariak beteten dozuzana, entzun zure herriaren otoitzak eta zabaldu gure bihotzak itxaropenera Salbatzailearen etorreraren zain gagozala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 ABENDUALDIKO AZKEN EZAUGARRIA

Astez aste, domekaz domeka, puzzlea osatzen ibili gara. Gaur zerbitzuari dagokion atala jarriko dogu. Eskua emon, eskua zabalik, bihotza erdian.


Eta zeintzuk dira gaur egun zerbitzuaren, bedeinkazinoaren izarrak? Caritas, ONG, gaxozainak, medikuak, kale garbitzaileak... 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

            Gaur batzen dan dirua Caritasentzat izango da. Eskerrik asko guztioi zuon alkarbanatzeagaitik.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, Andra Maria lagun izan dagigula. Berak irakatsi dagigula behartsuenak maiteen izaten, eta gure artera datorren Jaungoikoa onartzen eta maitatzen.

 

"Ama maite Maria”



SARRERAKO OHARRA

 

            Jaunaren etorreraren zain egun on guztioi:

            Abendu aldiko azken domeka honetan, Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku . Egon gaitezan prest, Mariaren antzera, Jaunari harrera egiteko eta Jaunaren bideetatik joteko.

           Cáritas nos presenta su campaña de Navidad: “Etorkizunari begira. Navidad, camino de esperanza”

    Y siguiendo el ejemplo de María también nosotros queremos servir, bendecir y abrazar al pobre.

            

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

             "Kanta daigun guztiok..."

 ABADEAREN AGURRA:    Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

 LAUGARREN KANDELEA BIZTU

            Al encender hoy la cuarta vela, pensamos en María, la Madre. Nadie esperó con más ansia y amor. Nosotros queremos prepararnos así: En el amor y la justicia.

Piztu laugarren kandela-  Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera.

OTOITZA

Jauna, lau kandela honeek iziotzen doguzanean,

Maria, zure ama, dogu gogoan.

Berak ebanjelioa iragarri eban esperantzaz,

bizitza ospatu arazoak arren,

alkartean ibili eta bizi

eta zerbidu, bedeinkatu.

Zatoz laster, Jauna, zatoz gu salbatzera!

 

 HITZAREN LITURGIA

 Mi 5, 2-5a:

             Mikeas profeteak Belenera begira jarten gaitu. Han sortuko dan Errege barriak batasuna eta bakea ekarriko deuskuz.

             El profeta Miqueas dirige un anuncio a la ciudad de Belén, en la que nacerá el Mesías.

   Erantzun-Salmoa:  79. Salmoa

             Egin dagigun otoitz salmoarekin. Esan deiogun “emoiguzu zure salbamena”

            La liturgia cristiana nos hace repetir durante el tiempo de Adviento la hermosa petición: “despierta tu poder y ven a salvarnos”

 "Jauna,  zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu"

 Eb 10, 5-10:

             Ebertarrei egindako idaztian esango jakun lez, Jesusek bere bizia eskeini eutsan Aitari. Jesus, egoera guztietan, Jaungoiko Aitaren borondatea egiteko prest agertu zan.

            La vida de Jesús está resumida en una frase: “Hacer la voluntad del Padre”. Sólo el “sí” total dado al querer de Dios, es salvación para la humanidad.

 Lk 1, 39-45:

             Maria ez da bizi bere gauzakin arduratuta. Bereaz ahaztu eta beharrizanean dagoan lengusineari laguntzera doa. Eredu ederra gu guztiontzat.

            Cuando Dios llena una vida, todo se transforma en servicio. Las personas llenas de Dios, llevan la alegría de Dios a todos los rincones de la tierra. Sólo la fe hace presente a Dios en nuestras vidas.

            "Aleluia

 

 Homiliaren amaieran, abendualdiko bertsoakaz amaitzen dogu.

 

Maria jagi ta bizi-bizi

mendi aldera joan zan

Isabel bere lehengusina        

laguntzeko esperantzan;

ume barriek poza dakarre,

ez zaitez egon zalantzan,

Jainko Onaren bakea, poza

zelan guretzat dakartzan!


 

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Jaunaren etorreraren zain, bat egin daigun otoitzean, Berak gizadi osoaren bidea barritu daian.

-. Gure kristau alkarteen alde. Itxaropentsu eta alai, pertsona guztientzako, eta batez be ahulenentzako aukera zuzenak sortzeko bideak aurkitu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 -. Por las personas pobres y quienes vivirán estas fiestas en la soledad y la tristeza, para que encuentren nuestra solidaridad, comprensión y ayuda. Eskatu deiogun Jaunari.

  -. Por Cáritas y quienes trabajan  a favor de la justicia, para que ayuden sirviendo, bendiciendo, abrazando. Eskatu deiogun Jaunari.

-. Gu guztion alde. Gabonak kristau senez  bizi daiguzan eta bizilekurik ez dabenei lagundu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 Jaungoiko Jauna, zure agintzariak beteten dozuzana, entzun zure herriaren otoitzak eta zabaldu gure bihotzak itxaropenera Salbatzailearen etorreraren zain gagozala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

  ABENDUALDIKO AZKEN EZAUGARRIA

Astez aste, domekaz domeka, puzzlea osatzen ibili gara. Gaur zerbitzuari dagokion atala jarriko dogu. Eskua emon, eskua zabalik, bihotza erdian.


Eta zeintzuk dira gaur egun zerbitzuaren, bedeinkazinoaren izarrak? Caritas, ONG, gaixozainak, medikuak, kale garbitzaileak... 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

  La colecta de hoy será destinada íntegramente  a Cáritas. Gracias por vuestro compartir

 

 AZKEN AGURRA

            Senideok, Andra Maria lagun izan dagigula. Berak irakatsi dagigula behartsuenak maiteen izaten, eta gure artera datorren Jaungoikoa onartzen eta maitatzen.

            Que Dios, rico en misericordia nos ilumine y nos llene de sus bendiciones. Que nos mantengamos firmes en la fe, alegres en la esperanza y fuertes en el amor

 

"Ama maite Maria”



ABENDU ALDIKO IV. DOMEKEA


      
Mikeas Profetaren liburutik (Mik 5, 2‑5)

       Hauxe dino Jaunak:
«Zu, Efratako Belen, Judako herritxoetan txiki hori,
zeugandik jaioko da Israelgo agintaria,
Aspaldikoa da haren sortzea,
betiko egunetakoa.
       Horregaitik, itzi egingo ditu Jaunak,
amak umea ekarri arte. Orduan, haren anai «hondarrak»
Israelgo semeetara bihurtuko dira.
Zutunduko da, eta Jaunaren indarrez larratuko ditu,
Jaunaren, euren Jaungoikoaren, izen haundiz.
Nasai biziko dira,
haundi agertuko da‑ta lurraren mugetaraino; eta bera izango da gure bakea».

Erantzun-salmoa        79 Salmoa


"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu,
zure salbamena, emoiguzu"

       Israelgo Artzain, entzun eiguzu,
Kerubin gainean jesarri zara,
zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbatu gagizuz.

       Bihurtu zakiguz, gudari taldeen Jainko,
begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz 
zeure eskuz aldatu dozun aldaska honi,
Zeuk indartu dozun landareari.

       Emoiozu eskua, aukeratu dozun gizonari,
Zeuk indartu dozun giza semeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
emoiguzu bizia eta zure izena dogu deituko.

 Hebrearrei egindako gutunetik ( Heb 10, 5-10 )

Senideok: Kristok, munduan sartzean, dino:
“Ez zenduan opari eta eskeintzarik nahi izan;
baina gorputza eratu zeunstan.
Erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik
ez zenduan atsegin izan.
Orduan, esan neban:
Hemen nozu, Jainko, zure nahia beteteko
holan dago Liburuan Nitaz idatzita”.
Lehenengo dino: “Ez zenduan gura izan, ez atsegin izan, opari eta eskeintzarik, ez erre-oparirik, ez pekatuen parkamen-oparirik”, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. Ondoren beste hau dino: “Hemen nozu. zure nahia beteteko”.
Lehenengo kultua kentzen dau, bigarrena jarteko. Eta Jesu Kristok, behin betiko egin eban bere gorputzaren opariaren bidez, Jainkoaren nahia bete daualako izan gara gu sagaratuak.
Gurari horren indarrez santu eginak gara, Jesu Kristok behin betiko egin eban bere gorputzaren opariagaitik.


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 1, 39‑45)

       Aldi haretan, Maria jagi eta bizi‑bizi mendialdera joan zan, Judeako herri batera; eta Zakariasenean sartu, eta Isabeli agur egin eutson:
       Mariaren agurra entzun ebaneko, Isabeli salto egin eutson umeak sabelean. Isabel Espiritu Santuaz bete zan, eta honan esan eban oihu handiz: Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nondik niri neure Jaunaren Ama nigana etortea? Zure agurra, nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, sinistu dozulako: Jaunak beteko dau esan deutsuna!    

No hay comentarios: