Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
PAZKOKO II.
DOMEKEA (A)
Kurutzeratuaren markak, berbiztuaren argiak
SARRERAKO
OHARRA
Egun on: KRISTO BIZI DA ALELUIA!
Pazko aldiaren hasieran gagoz; pozez
betetako berrogeita hamar egunotan, alkartu egin gara domeka honetan,
apostoluen antzera. Orduan lez, Jesus Berbiztua gure artean dago. Bere bakea
eta Espiritua emoten deuskuz, fede sendoaz bere misinoa aurrera eroan dagigun.
Eguneroko zereginetarako janari dogun
Eukaristiak Barri Onaren benetako testigu eta gizon eta emakume guztientzako
itxaropen zeinu egin gagizala.
Emon deiogun hasierea gure
ospakizunari...
Abestia: Bizi da Jauna….
ABADEAREN AGURRA
Heriotzaren lokarriak apurtuz, Jesukristo berbiztu dauan biziaren Jaungoikoa egon bedi zuekin.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Pazko gauean, bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, uraz bedeinkatuz, Aita-Jaungoiko beraren seme-alaba lez bizi gura dabenen berezko poztasunean irautea Jaunari eskatuz.
URAz bedeinkatzea
Abestia: (Hartuko dogu ura pozik)
Jaungoiko
Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon deigula. Amen.
AINTZA
Abestu
deiogun adoretsu Kristo berbiztuari, gorespen kantu hau.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 42‑47:
Irakurgai honetan, lehenengo kristau
alkartearen lau oinarri agertzen jakuz: Apostoluen irakatsiak entzun, ondasunak
alkarbanatu, eukaristia barriztau eta eten barik otoitz egin.
Erantzun‑Salmoa: 117. Salmoa
Salmo honetan, Jainkoari eskerrak emoten deutsoguz, Haren maitasuna betikoa dalako.
“Eskerrak Jaunari, haren maitasuna betikoa da-ta”
1 Pe 1, 3‑9:
Irakurgai hau bedeinkapen otoitz bat
da. Bedeinkatu dagigun, Jesukristogan hainbeste bedeinkatu gaituan Jaungoikoa.
Jn 20, 19‑31:
Jainkoaren bakea, Kristo
berbiztuaren dohaia da eta poz-iturria
Alaitasunez beterik, abestu daigun "Aleluia"
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
porrota, ezina,
osasun arazoak,
artez ez egina,
harrokeriaz baztertu
txiki, ezbardina,
jokatu Jainkoa lez
izango bagina.
Biztuaren argia
guregan nabarmen,
behartsuakaz lagun,
etxean gozamen,
mundu hobea lantzen,
zabaltzen parkamen,
eguneko otoitzaz
eskertzen salbamen.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jauna, emoiguzu zure bakea!
§ Elizearen alde; hasierako kristau alkartearen antzera, anai bizikidetzaren eredu izan eta zabalik egon daiten gizon eta emakume guztientzat. Egin dagigun otoitz.
§ Oinazetan edo etsita bizi diran gizon eta emakume guztien alde. Berbiztuak gure bihotzetan jarri dauan itxaropen solidarioa eurekin erdibanatu dagigun. Egin dagigun otoitz.
§ Pazko aldi honetan sarritan entzungo dogun hitza “bakea zuekin” da. Onartu dagigun Jaunaren bakea eta gu geu, eguneroko bizitza bake sortzaileak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Bermeoko kristau alkartearen alde. Jesus berbiztua ikusi eta ikutu ez-arren, bere presentzia gugan nabaritu dagigula eta gure arteko senideengan BERA aurkitu dagigun. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
BAKEA EMOTERAKOAN
Kristo berbiztuak, bere lagunen artean agertzen zan bakotxean, bere bakea eskeintzen eutsen. Jaso daigun geuk ere Jesusen bakea, geure inguruan bake‑egile izan gaitezan.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Jaungoikoaren Berbea alkarrekin entzun dogunok, alkarrekin otoitz egin dogunok eta mahai batetik jan dogunok, bizitzan ere alkartuta jokatzen jakin dagigula eta gareana eta daukaguna alkarbanatzen ikasi dagigul
AZKEN BEDEINKAPENA
Bere Semearen Biztueraz salbatu eta bere seme-alaba egin zaituen Jainkoak poztu zaiezala bere bedeinkapenaz.
Amen.
Bere erospenaz egiazko askatasuna lortu deutsuen Kristok emon deizuela betiko oinordetza.
Amen.
Fedea autortuz, bateoan Kristogaz biztu zareenok,orain zuzen bizi izanez, lortu daizuela zeruan Beragaz bat egitea.
Amen.
Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta
Semeak eta Espiritu Santuak. Amen.
"Zeru lurren Erregina.."
PAZKOKO II.
DOMEKEA (A)
Kurutzeratuaren markak, berbiztuaren argiak
SARRERAKO OHARRA
Egun on: KRISTO BIZI DA ALELUIA!
Pazko aldiaren hasieran gagoz; pozez
betetako berrogeita hamar egunotan, alkartu egin gara domeka honetan,
apostoluen antzera. Orduan lez, Jesus Berbiztua gure artean dago. Bere bakea
eta Espiritua emoten deuskuz, fede sendoaz bere misinoa aurrera eroan dagigun.
Jesús Resucitado se hace
presente entre nosotros, dándonos su paz y su Espíritu, para que prosigamos su
misión con una fe asentada y fortalecida.
Que la Eucaristía, alimento permanente
para la tarea de cada día, nos haga testigos veraces del Evangelio y signo de
esperanza para las demás personas.
Emon deiogun hasierea gure
ospakizunari...
Abestia: Bizi da Jauna….
ABADEAREN AGURRA
El Dios de la vida,que ha resucitado a Jesucristo,rompiendo las ataduras de la muerte,esté con todos vosotros.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Pazko gauean, bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, uraz bedeinkatuz, Aita-Jaungoiko beraren seme-alaba lez bizi gura dabenen berezko poztasunean irautea Jaunari eskatuz.
URAz bedeinkatzea
(Hartuko dogu ura pozik)
Jaungoiko
Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon deigula. Amen.
AINTZA
Abestu
deiogun adoretsu Kristo berbiztuari, gorespen kantu hau.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 42‑47:
Irakurgai honetan, lehenengo kristau
alkartearen lau oinarri agertzen jakuz: Apostoluen irakatsiak entzun, ondasunak
alkarbanatu, eukaristia barriztau eta eten barik otoitz egin.
La primera comunidad cristiana
crecía, escuchando la Palabra y celebrando la Eucaristía. Esto les hacía vivir
como hermanos.
Erantzun‑Salmoa: 117. Salmoa
Salmo
honetan, Jainkoari eskerrak emoten deutsoguz, Haren maitasuna betikoa dalako.
Para cantar este salmo con todo el
sentido, tenemos que pensar en la resurrección de Jesucristo y dar gracias porque
es eterna su misericordia.
“Eskerrak Jaunari, haren maitasuna betikoa da-ta”
1 Pe 1, 3‑9:
Irakurgai hau bedeinkapen otoitz bat da. Bedeinkatu dagigun, Jesukristogan hainbeste bedeinkatu gaituan Jaungoikoa.
La comunidad de los primeros
cristianos, vive con alegría el seguimiento de Jesucristo a pesar de las
dificultades. Es la alegría de ser salvados en el resucitado.
Jn 20, 19‑31:
Jesús comienza por darles la Paz. Y
con el don, el miedo de los discípulos se transforma en alegría.
Jainkoaren bakea, Kristo
berbiztuaren dohaia da eta poz-iturria
Alaitasunez beterik, abestu daigun "Aleluia"
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
Kurutze marka dira:
porrota, ezina,
osasun arazoak,
artez ez egina,
harrokeriaz baztertu
txiki, ezbardina,
jokatu Jainkoa lez
izango bagina.
Biztuaren argia
guregan nabarmen,
behartsuakaz lagun,
etxean gozamen,
mundu hobea lantzen,
zabaltzen parkamen,
eguneko otoitzaz
eskertzen salbamen.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jauna, emoiguzu zure bakea!
§ Elizearen alde; hasierako kristau alkartearen antzera, anai bizikidetzaren eredu izan eta zabalik egon daiten gizon eta emakume guztientzat. Egin dagigun otoitz.
§ Por todas las personas que sufren o viven abatidas por la desesperanza. Para que sepamos compartir con ellas la esperanza solidaria que el Resucitado ha puesto en nuestros corazones. Egin dagigun otoitz.
§ Para que acojamos la paz de Cristo resucitado y seamos constructores de una paz auténtica potenciando el diálogo, la comprensión y el perdón que cura las heridas. Egin dagigun otoitz.
§ Bermeoko kristau alkartearen alde. Jesus berbiztua ikusi
eta ikutu ez-arren, bere presentzia gugan nabaritu dagigula eta gure arteko senideengan BERA aurkitu
dagigun. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
BAKEA EMOTERAKOAN
Kristo berbiztuak, bere lagunen artean agertzen zan bakotxean, bere bakea eskeintzen eutsen. Jaso daigun geuk ere Jesusen bakea, geure inguruan bake‑egile izan gaitezan.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Jaungoikoaren Berbea alkarrekin entzun dogunok, alkarrekin otoitz egin dogunok eta mahai batetik jan dogunok, bizitzan ere alkartuta jokatzen jakin dagigula.
Que la alegría del Señor resucitado,
nos de fuerza para seguir trabajando en la vida cotidiana sembrando alegría y
paz.
"Zeru lurren Erregina.."




No hay comentarios:
Publicar un comentario