San Pedro 2026

miércoles, 8 de julio de 2026

HEMEN Aleak 03 Bitoriano Gandiaga, 25 urtez gero


 Kalean da HEMEN Aleak hirugarren zenbakia, Bizboko Teologia eta  Pastoraltza Institutuak argitaratzen dauan ladizkaria. Gai monografikoa Bitoriano Gandiaga da, bere heriotzaren 25. urteurrenean.

Sebastian Gartzia Trujillok eta Ramon Ibeas Larrañagak gogoeta bana eskeintzen digute. Otoitzaren tartean Bitorianoren beraren bertso sorta bat dator bakeari buruzkoa.

Euskal argitalpenen arloan, liburuok aurkezten dira Jainkoa, Jaun goikoaz harago (Joxe Arregi), Compendium pragmaticum patoralis ( Iñaki Azcoaga Lasheras), Samariar ona? Euskal Eliza eta terrorismoaren biktimak (Askoren artean), Eleiza eta euskera. Historiaren ardatzak (Gaspar Martínez Fernández de Larrinoa) eta Sasi arteko sugarrak (Sebastian Gartzoa Trujillo).

Hurrengo zenbakia be martxan dago, Leon XIV. aita santuaren bake desarmatu eta desarmatzaileari buruzko gogoetan abiatuta.

Urte bi asmo hau gauzatu zala. Danon bultzada beharko dau katea ez dadin eten.

Kalean da "HEMEN aleak" aldizkariaren 0 zenbakia




Erlijio gaia Gandiagaren poesian berbaldia




No hay comentarios: