Uztailaren 22an
Santa Maria Magdalena
Jaia
Sarrera-oharra
Ondo etorri,
senideok, Madalena eguneko eleizkizun honetara.
Madalena
omentzeak, apostolutza aintzat hartzea dakar, berbizkundearen testigutza
norberetzea dakar, emakumea aintzat hartzea dakar, pekataria ez baztertzea
dakar… Jesusen jarraitzaile izan gura dauanarentzat, behintzat.
Zaindari lez omentzen dogunok, aukera paregabea dogu, Jesukristoren gure
jarraitzailetza barriztatzeko, berbizteko eta erromeria baino apur bat harago
joateko. Izan daigun gogoko.
Lehenengo irakurgaiari
Egia
esan, ez gagoz ohituta laztan-berbak entzuten, ez-eta, agerian bada, esaten
ere. Gaurkoan aukera bat dogu, eta aprobetxatu daigun: Jainkoak maitale lez
bilatzen gaitu.
Kantarik Ederrena liburutik (Kt 3, 1-4a)
Hau dino
emazteak:
«Neure bihotzeko
kuttunaren bila ibili nintzan gauez, ohean;
bila ibili, bai,
baina aurkitu ez!
Jagi eta herrian
zehar abiatu nintzan,
kale eta plazetan
zehar,
neure bihotzeko
kuttunaren bila;
bila ibili, bai,
baina aurkitu ez.
Herrian ebiltzan
zaindariek aurkitu ninduen.
"Ikusi ete
dozue nire bihotzeko kuttuna?",
itaundu neutsen.
Hareengandik
aldendu nintzaneko,
aurkitu neban
neure bihotzeko kuttuna».
Jaunak esana.
Ebanjelioari
sarrera-oharra
Oraindino harritu egiten gaitu. Baina
Jesusen taldean emakumeak ere ba ebiltzan, eta aurretiaz pekatari markatuak
gainera. Ez ete gaitu honek kezkatu eta adoretu behar?
Egin deiogun harrerea ebanjelioari Aleluia
abestuz, zutunik.
R/. Aleluia.
ESKARIAK
† Egin daiguzan
gure eskariak maite dauanak dakila Jaunaren barri emoten gogoan izanik:
—Eleizearen
alde: Jauna maite-maite izan daian eta baita gaurko gizakia ere, honi Barri Ona
iragarri ahal izan deion eta entzuna izan daiten, eskatzen deutsugu, Jauna. (ZEUGAN
DOGU USTE ONA)
—Gurasoen
alde: seme-alabei Jesusen barri emoten ahalegindu daitezan, hareengandik gero
heldutasuna eta maitasun-egintzak jaso daiezan, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Jesus
Jaunaren barri emoten diharduen misiolarien alde: herri-xehea maite-maite izan
daien, harengandik ikasteko ere gauza izan daitezan, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Izurrite
aldian argiago, alkarregaz baino ez garala salbauko jakinda, danok ahalegindu
gaitezan gomendioei jaramon egiten eta alkarren ardurak hartzen, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Eukaristia
ospatzeko zoria dogunok Jesus Jauna ezagutzeko eta maitatzeko zabaltasunez
hurreratu gaitezan beragana, eta gero haren barri emon daigun hitzez eta
bizieraz, eskatzen deutsugu, Jauna.
† Maitasunezko iturri agortezina zaran Jainko Jauna: jakin
daigula maitasuna aintzat hartzen eta haren testigu izaten. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez.
—Amen.
Azkenean
Zertan datza Magdalako
Mariaren handitasuna? Ospatu dogunak zertara eroan behar gaitu, haregaz
zintzoak izan gura badogu?
Jesusek
lokarrietatik askatu egin dau Maria, eta honek esker ona agertzen deutso, Jesusek
bere taldean onartzeraino eta bere biztueraren lehen testigu bihurtzeraino,
lehen apostolu edo barri-emoile.
Bagara apostolu?
Badakigu emakumea errespetatzen eta, arriskutan ikustean, haren alde urteten?
Lagunduko ete deutsagu emakumeari bere duintasun-lekua eskuratzen, bai Gizartean eta baita Eleizan ere?
I. Irakurgaia (1. aukera)
Aurkitu neban neure bihotzeko kuttuna.
Kantarik Ederrena liburutik
Kt 3, 1-4a
Hau dino emazteak:
«Neure bihotzeko kuttunaren bila ibili nintzan gauez, ohean;
bila ibili, bai, baina aurkitu ez!
Jagi eta herrian zehar abiatu nintzan,
kale eta plazetan zehar,
neure bihotzeko kuttunaren bila;
bila ibili, bai, baina aurkitu ez.
Herrian ebiltzan zaindariek aurkitu ninduen.
"Ikusi ete dozue nire bihotzeko kuttuna?",
itaundu neutsen.
Hareengandik aldendu nintzaneko,
aurkitu neban neure bihotzeko kuttuna».
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera)
Hemendik aurrera guk ez dogu Kristo
giza ikuspegi hutsez balioztatuko.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 5, 14-17
Senideok: Kristoren maitasunak behartzen gaitu, jakinik bat danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo danakaitik hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan harentzat baino.
Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez balioztatu izan badogu be, orain ez dogu halan egiten. Beraz, Kristorena dana sorkari barri da; zaharrarenak egin dau, barria sortu da.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 63 [62], 2. 3-4. 5-6. 8-9 (R/. ik. 2c)
R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
V/. Jainko, Zu ene Jainko,
goizetik nabilkizu bila,
zure egarriz daukat gogoa, zure gurari biziz ni nazan guztia,
lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.
V/. Holan egon nahi dot santutegian Zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.
Bizia baino ederragoa da-eta zure maitasuna,
goratuko zaitue nire ezpanek. R/.
V/. Holan nahi zaitut bedeinkatu neure bizitzan,
eskuak jaso zure izenean.
Jakirik gozoenez lez naz asetuko,
eta nire ezpanek poz-oihuz zaitue goratuko. R/.
V/. Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;
pozez egingo dot oihu zure hegoen kerizpean.
Zuri lotua nago osorik,
eta zure eskumak deust eusten. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Esaizu, Maria, zer dozu ikusia?
Berbiztuaren hobia,
bizirik dan Kristoren argia. R/.
Ebanjelioa
Zer dozu negarrez, emakume? Noren bila zabiltz?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 20, 1-2. 11-18
Astearen lehen-egunean, Maria Magdalena hilobira joan zan goizean goiz, oraindino ilun egoala, eta harria hilobitik kenduta ikusi eban. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri daben».
Maria hilobi ondoan egoan, kanpoan negarrez. Eta, negarrez egoala, hilobirantz makurtu zan eta aingeru bi ikusi zituan, zuriz jantzita, Jesusen gorpua egon zan lekuan jesarrita, bata burualdean eta bestea oinetan. Aingeruek esan eutsoen: «Zeri negar, emakume?» Mariak erantzun eutsen: «Nire Jauna eroan dabe, eta ez dakit non ipini daben».
Hau esan eta berehala, atzera bihurtu eta Jesus ikusi eban zutunik, baina ez zan konturatu Jesus zanik. Jesusek esan eutson: «Zeri negar, emakume? Noren bila zabiltz?» Mariak, ortuzaina zalakoan, esan eutson: «Jauna, zuk eroan badozu, esaidazu non ipini dozun, eta neuk hartuko dot».
Jesusek esan eutson: «Maria!» Honek, hurreratuz, esan eutson hebreeraz: «Rabbuni!» (hau da, «Maisu!»). Jesusek esan eutson: «Itzi nagizu, ze, oraindino ez dot Aitagana igon. Zoaz nire senideakana eta esaiezu: “Neure Aitagana eta zuen Aitagana noa, neure Jainkoagana eta zuen Jainkoagana”».
Joan zan Maria Magdalena, eta barri hau emon eutsen ikasleei: «Jauna ikusi dot, eta hauxe eta hauxe esan deust».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Ebanjelioak gero eta hobeto ulertu geikezala esan geike; gero eta ikerketa sakonagoak eta gehiago egiten dira, eta gero eta azalpen gehiago aurkitu geike ulermenaren onerako.
Gaurko ebanjelioak eta berbizkunde inguruko ebanjelioek horixe eskatzen deuskue: GURE BEGIRADEA ALDATZEA. Maria Magdalenagaz ikasi geike hori.
Ebanjelio pasarte honetan egia teologikoa bilatzeko begiradea behar dogu. Ebanjelariak ze ezaugarri edo sinbolo darabilzan begitu behar dogu.
Ikasleek ezin dabe onartu Jesusen heriotzea, ez dabela gehiago eurekin ikusiko. Eta, hilda bada ere, euren artean gura dabe.
Baina hildako baten bila dabizen artean ez dabe aurkituko bizi dana, berbiztua; ikusi arren, ez dabe ezagutuko.
Bere izenetik deitzen deutsola somatzen dauanean ezagutuko dau Mariak Jesus. Ez deutse ulertu zuriz jantzitako testiguei; ez dau aurkitu hobira begiratzean; bizien aldera begitu behar dau; bere izenez deitzen deutsola entzun behar dau…
Eta emakume-sentsibilitatea behar da bizitzara maitasunetik begiratzeko, eta apostolu izateko.
Ikasiko ete dogu emakumea aintzat hartzen, eta dagokion lekua autortzen gizartean eta baita Eleizan ere?
Sarrera-ant. | Jaunak esan eutson Maria Magdalenari: Zoaz nire senideakana eta esaiezu; Neure Aitagana eta zuen Aitagana noa, neure Jainkoagana eta zuen Jainkoagana. Jn 20, 17 |
| Aintza zeruetan esango da.
|
Otoitza | Oi Jainko, zure Seme bakarrak
|
Oparien gainekoa | Onartu, Jauna, Maria Magdalena santuaren oroitzapenean
|
Prefazioa | Apostoluen apostolu V ⁄. Jauna zuekin. V ⁄. Gora bihotzak. V ⁄. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari. Egoki da, bai, eta zuzen, Ha baratzean Maria Magdalenari agertu jakon-eta; Horregaitik, geuk ere, aingeru eta santu guztiekin batean,
Santu, Santu, Santua... |
Jaunartze-ant. | Kristoren maitasunak behartzen gaitu, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan harentzat baino. 2 Ko 5, 14-15 |
Jaunartze ondorengoa | Maitasun iraunkorrez lotu jakon eten barik |
| |
| Bedeinkazino nagusia |
Santa Maria Magdalenaren jaia ospatzera batu gaitu gaur
Jainko gure Aitak;
bedeinkatu zaiezala, zaindu eta sendotu bere bakean.
R ⁄. Amen.
Kristo gure Jaunak
pazko-misterioaren indar erabarritzailea
erakutsi dau Santa Maria Magdalenarengan;
egin zaiezala bere Ebanjelioaren benetako testigu.
R ⁄. Amen.
Espiritu Santuak ebanjeliozko maitasunaren ejenplua
emon deusku Santa Maria Magdalenarengan;
emon deizuela
Eleizan egiazko fede- eta maitasun-alkartasuna
handitzeko grazia.
R⁄. Amen.
Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, † eta Espiritu Santuak.
R⁄. Amen.




No hay comentarios:
Publicar un comentario