Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri Jaunaren eguna ospatzera alkartu zarenoi.
Jesusek, gaur be, parabolen bidez hitz egingo deusku, Jainkoaren Erreinua zertan datzan ulertu daigun.
Eukaristiaren
bitartez Jainkoa gurekin dogu, bere Hitz eta arnasaz adore emoten deusku,
gurekin eroapen handikoa; neke eta etsipenen gainetik bizia zaindu eta banatu
daigula dinosku.
Abestuz hasi gaitezen eukaristia ospatzen
"Igandetan eleizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: prestau daiguzan geure bihotzak Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko. Horretarako, geure pekatu guztien parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 12, 13. 16-19:
Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra dalako, oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta bihurtu daiten.
Erantzun-Salmoa: 85. Salmoa
Jainkoaren errukia eta onginahia goratzen ditu salmisteak. Guk ere bat egin dagigun otoitz honetan.
"Erruki hutsa..."
Erm 8, 26-27:
San Paulok esango deusku gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala beti.
Mt 13, 24-43:
Jesusek, parabola batzuen bidez, Zeruetako Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Gertatu daiguzan gure gogo-bihotzak Haren berbak entzuteko.
Aleluia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zuzendu deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna eskatu daigun:
- Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nagusien alde: euren bizitza ereduaren bidez, maitasuna eta zerbitzua dirala benetan garrantzitsu irakatsi eta behar-beharrezkoa baloratzen laguntzen deuskuen pertsona nagusiak autortu, errespetatu eta eskertu daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Agintarien alde: hautatuak izan diranek eta gobernatzeko ahalmena izan dabenek zuzentasuna, alkartasuna eta bakea bilatu daiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon alde, begirada aldatu daigula, gizon eta emakumeen barruan begiratu ahal izateko eta gutako bakotxaren barruan dagoan Jainkoaren indar eraldatzaileaz jabetzeko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, zeuri aurkezten deutsuguz gure beharrizanaz, errukiz eta eroapenez jokatuko dozulakoan. Gure ahaleginak batu daiguzala zure Erreinuaren haziak gure lur honetan hazi daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen
OHARRAK
AZKEN
AGURRA
Jaungoikoaren legamina geugan daroagu; legamin hori Kristo berbiztuaren Espiritua da. Itzi deiogun gure bizitzako orea altzetan.
".Alkartuta goazen"
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri Jaunaren eguna ospatzera alkartu zarenoi.
Jesusek, gaur be, parabolen bidez hitz egingo deusku, Jainkoaren Erreinua zertan datzan ulertu daigun.
Eukaristiaren
bitartez Jainkoa gurekin dogu, bere Hitz eta arnasaz adore emoten deusku,
gurekin eroapen handikoa; neke eta etsipenen gainetik bizia zaindu eta banatu
daigula diñosku.
Abestuz hasi gaitezen eukaristia ospatzen
"Igandetan eleizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: prestau daiguzan geure bihotzak Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko. Horretarako, geure pekatu guztien parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 12, 13. 16-19:
Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra dalako, oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta bihurtu daiten.
Dios no se parece en nada a
los soberanos de la tierra. El poder de Dios es misericordioso y tolerante. No
quiere la muerte del pecador, sino su arrepentimiento
Erantzun-Salmoa: 85. Salmoa
Jainkoaren errukia eta onginahia goratzen ditu salmisteak. Guk ere bat egin dagigun otoitz honetan.
El salmo 84 es una oración típica de la comunidad de los creyentes, que marcha hacia la salvación plena teniendo en cuenta los favores que ha recibido de Dios.
"Erruki hutsa..."
Erm 8, 26-27:
San Paulok esango deusku gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala beti.
Confiemos en
la oración del Espíritu que clama en nosotros. Escuchemos su voz y realicemos
sus deseos.
Mt 13, 24-43:
A través de parábolas, Jesús nos muestra el Reino de
Dios.
Jesusek, parabola batzuen bidez,
Zeruetako Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Gertatu daiguzan
gure gogo-bihotzak, Haren berbak entzuteko.
Aleluia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zuzendu deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna eskatu daigun:
- Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por las personas mayores que nos transmiten con su ejemplo que la vida es amor y servicio y nos ayudan a valorar lo esencial, para que nunca les falte el reconocimiento, respeto, y agradecimiento de la sociedad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por quienes han sido elegidos en las urnas y gobiernan, para que busquen la justicia, la solidaridad y la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon alde, begirada aldatu daigula, gizon eta emakumeen barruan begiratu ahal izateko eta gutako bakotxaren barruan dagoan Jainkoaren indar eraldatzaileaz jabetzeko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, zeuri aurkezten deutsuguz gure beharrizanaz, errukiz eta eroapenez jokatuko dozulakoan. Gure ahaleginak batu daiguzala zure Erreinuaren haziak gure lur honetan hazi daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Jaungoikoaren legamina geugan daroagu; legamin hori Kristo berbiztuaren Espiritua da. Itzi deiogun gure bizitzako orea altzetan.
La Palabra de Dios ha iluminado nuestro interior. Con esa
luz vamos a trabajar a lo largo de la semana, para dar frutos abundantes de
salvación.
"Alkartuta goazen "


No hay comentarios:
Publicar un comentario