Zoriontasunak

viernes, 6 de noviembre de 2026

Abendua 26 Jesusegaz gehiago gara

  


Aditu! Jesusegaz
gu gehiago gara!
Bizitzan lagun zintzo,
argi, bidea da.
Abenduan erne bizi,
hor salbatzailea:
bihotza samurtzen dau,
indar sortzailea!


Maria ta profetak,
Jon basamortuan,
eredu gure Jesus
datorkun orduan.
Izan bihotz! Jesusegaz
Gu gehiago gara,
gugaitik makurtu da
ume lez askara.

Munduan da urritu
zinez esperantza:
pilatu ondasunak,
tristura gorantza.
Zuk dakarzu bizi poza,
okerra atara,
benetan Jesusegaz
gu gehiago gara.

Abendualdia 26


Ikusi ingurua

 

-Batzuentzat Jesusek, Eleizeak, Jainkoak, erlijioak (nahasta egiten dira gauza guzti honeek) ezdeuskue ixten zoriontsu eta aske izaten. Behar bada barri ona baino gehiago aginduak edo ohiturak baino ez doguzulako zabaltzen.

Gurago dabez beste bide batzuk zoriona eta askatasuna, garapen pertsonala lortzeko: yoga, meditazinoa, bidaiak… Behar bada horreetan arlo etikoa ez da hain nabarmena, baina onartu beharra dogu, gure jende askok, borondate onagaz, horreetan sentitzen dala zoriontsuago, askeago…

Abenduan ere, gabonei begira, batzutan azalagaz geratu gara: loteria, otorduak, opariak… Gabon kanta askotan Jesus desagertu da. Eleiz ohiturek indarra galdu dabe.

Bestetik, gabon giro gozoak alkartasun deia ozenagoa egiten dau. Telebistan dirua batzeko kanpainak, jatekoa pobreei, janari bankuak, Caritaseko diru batzeak…

Mamia galtzen dadogu, Jainkoa gugana makurtu dala, zoriontsuago gura gaituala. Ume itxuran gureganatzen dan Jainkoak zelan kenduko deusku askatasuna ba? Askeagoak, zoriontsuago gura gaitu.

Bestetik, nire ustez, inguruan pobrezia eta tristura nonahi ageri dira. Pobrezia materiala dala eta, lan bikaina egin geinke Caritasen bitartez. Tristura, depresinoa, gaixo larriak, gura bako bakardadea…  Badogu hor erronkarik.

 



 

Epaitu Ebanjelioaren argipean

 

      Maria, profetak, Jon Bateatzailea… Abendualdian irakurgaietan agertuko jakuz.

      Parrokitik kanpo, elizatik kanpo, non doguz gaur profetak? Bitoriano Gandiagaren heriotzaren 25 urteak direla eta, Gabon dot anuntzio errekuperatu geinke. Eta errege profetak (aginteagaz beti, kolonizatzaileak) eta herri profetak (gure hizkuntza eta kulturaz bizi direnak, nahiz eta ez egon agintean…) bereiztu, gure Eleizean ere.

      Mariaren eredua be badatorku abendualdian. Alkarrizketea Maria eta aingeruaren artean, bere baietza emon arte. Gure otoitza be alkarrizketa bat izan beharko leuke Jaunaren borondatea bereizteko (diszernimendua), onartzeko eta betetzeko.

      Eta Jesus, Jainkoaren misterioa, “makurtu”, gureganatu, urreratu, jaitsi, bajatu… Zelako Jainkoa da hau ba! Gizakiak ezin asmatu holako Jainkorik!

 



      Ekin

       Bihotza samurtuta, eta indartuta, ekintzetara igaro behar. Batzuetan ekintza pertsonalak, beste batzuetan talde lez hartuko doguzan konpromisoak.

      Pobreziaren aurka justizia eta alkartasuna. Tristuraren aringarri ebanjelioaren poza.

      Hona ideia apal batzuk, txikiak, eskura dagozanak, ebalauta hal doguzanak…

      Ume solidarioaren errifea edota kidenda, bidezko merkataritza. Caritas. Gaixo bat bisitatu edo egoitza batera joan. Otoitzean sakondu. Misiolariekaz gogoratu eta idatzi….

 



      Ospatu

       -Jaunaren errukia, parkamena, esker onez eta esperantzaz. Ahal balitz sakramentuaren bitartez, penitentzia edo adiskiditzea.

      Parkamena gure buruagaz, senideagaz, Jainkoagaz… Horregaitik ez gara gitxiago. Gure mugak ezagutu eta onartzeak on egiten deusku. Gure zauriak aurkeztu eta osatzea, zorion iturri da.

      -Gabon poza. Parrokiako ospakizunean, etxeko giroan, norberak barruko bizipenean.

 





No hay comentarios: