Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jesusen deiari erantzun nahirik, kristau batzar honetara
etorri zareen guztioi, egun on eta ondo etorri.
Jesusen berbea jaso nahi dogu, Haren salbamen oparia barritu eta eskeini. Jesusegan jarrita daukagu geure uste osoa, azken baten badakigulako Beragan bakarrik aurkitu geinkezala egia eta bizia, eta Bera dala gure altxor bakarra.
Gaur ospatuko da Aitita-amamen eta Adinekoen Munduko VI. Jardunaldia, Joakin eta Ana santuen inguruan, Aita Santuak hauskortasuna eta bakardadea bizi dabenen alde bisitau, lagundu eta otoitz egiteko deia eginez. Goiburua «nik ez zaitut ahaztuko» da (Is 49,15).
Abestuz hasi dagigun Eukaristia gogoz.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Isil-une baten, aztertu dagigun geure barrua; baina, batez ere, begiratu dagiogun Jaungoikoaren errukiari, gure hutsegite eta pekatuak parkatu eta garbitu dagizala eskatuz:
- Jesus Jauna, zure berbea osoan ontzat hartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zu alde batera itzita, beste aberastasun batzuei balio gehiago emoten deutsegulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, beste gauza guztien gainetik, Jainkoaren Erreinua bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 3, 5. 7-12:
Zer nahi genduke? Zer bilatzen dogu geure bizitzan? Sarritan, geuretzat gauzak eukitea baino ez dogu bilatzen. Ze eskari ederra Salomon errege gaztearena! "Emon bihotz zentzunduna, zure herria zuzentzeko".
Erantzun-Salmoa: 118. salmoa
Salmo honetan, kanta dagigun
beste ezer baino gehiago maitatuko dogula Jaunaren Hitza.
"Bai maite dodala, Jauna, zure legea!"
Erm 8, 28-30:
Irakurgai honetan, San Paulok gogoratuko deusku, Jaungoikoa maite da-benei, gauza guztiak -gustokoak eta mingarriak- onerako izaten jakezala.
Mt 13, 44-52:
Jainkoaren Erreinuko aberastasunak eta salbamenaren bidea aurkitzen dituanak, beste gauza guztiak baztertu egiten ditu. Aukera hori eskeintzen deuskun Jesukristo goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin dagigun otoitz danok batera, bihotz zabalez jaso dagizala gure eskariak Jaungoikoari eskatuz:
- Eleizaren alde: gazteen Munduko Egunak, garatuko diran jardueren eta gazteen protagonismoaren bidez, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bake, batasun eta senidetasuna sustatu daizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Benetako bizia, Jainkoak eskeintzen deuskun maitasunean dagoala sinisten dauan Elizearen alde eta kristau guztien alde: geure bizikereaz eta berbakaz Barri On horren testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nagusien alde: euren bizitza ereduaren bidez, maitasuna eta zerbitzua dirala benetan garrantzitsu irakatsi eta behar-beharrezkoa baloratzen laguntzen deuskuen pertsona nagusiak autortu, errespetatu eta eskertu daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: beste gauza guztien gainetik Jaungoikoaren Erreinua aintzat hartu eta bilatu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, entzun aurkezten deutsuguzan eskariok eta egizu zure Erreinuaren hazia beti hazten joan daitela gugan eta gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Barikuan, uztailak 31a, San Inazio Jaia. Mezea 12etan
Iñazio gure patroi handia
Gaur, eta aste osoan zehar, gure bizitzetan ezkutu dagoan Jainko Erreinuaren altxor edo aberastasun parebakoa aurkitzen jakin dagigula, Jaunaren eta Mariaren laguntzaz.
"Agur, Jesusen Ama..."
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jesusen deiari erantzun nahirik, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi, egun on eta ondo etorri.
La Eucaristía es como el tesoro escondido. En un poco de pan y de vino se hace presente todo el amor de Dios hacia nosotros.
Si descubrimos ese tesoro, nos sentiremos felices y celebraremos
con gozo esta eucaristía
Hoy se celebra la VI Jornada Mundial de los Abuelos y de las Personas Mayores, en torno a santos Joaquín y Ana, con una llamada del Papa a visitar, acompañar y rezar por quienes viven la fragilidad y la soledad. El lema es «Yo no te olvidaré» (Is 49,15).
Eukaristia honek barritu eta bizkortu dagizala guztiokan,
beharrezkoena eta gauzarik baliotsuena aurkitu dauanak beragan somau ohi dituan
ziurtasuna eta bizi-poza.
Abestuz hasi dagigun Eukaristia gogoz.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Isil-une baten, aztertu dagigun geure barrua; baina, batez ere, begiratu dagiogun Jaungoikoaren errukiari, gure hutsegite eta pekatuak parkatu eta garbitu dagizala eskatuz:
- Jesus Jauna, zure berbea osoan ontzat hartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zu alde batera itzita, beste aberastasun batzuei balio gehiago emoten deutsegulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, beste gauza guztien gainetik, Jainkoaren Erreinua bilatzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
1 Erg 3, 5. 7-12:
Zer nahi genduke? Zer bilatzen dogu geure bizitzan?
Sarritan, geuretzat gauzak eukitea baino ez dogu bilatzen. Ze eskari ederra
Salomon errege gaztearena! "Emon
bihotz zentzunduna, zure herria zuzentzeko".
La sabiduría es más valiosa que el
poder y las riquezas. Por eso Dios se complace en Salomón, porque ha elegido lo
que más vale.
Erantzun-Salmoa: 118. Salmoa
Salmo honetan, kanta dagigun beste ezer baino gehiago maitatuko dogula Jaunaren Hitza.
Todo el salmo respira un profundo amor a la Ley de Dios,
la felicidad de poseerla y el deseo de cumplirla.
"Bai maite dodala, Jauna, zure legea!"
Erm 8, 28-30:
Irakurgai honetan, San Paulok gogoratuko deusku, Jaungoikoa maite dabenei, gauza guztiak gustokoak eta mingarriak onerako izaten jakezala.
Todo procede de Dios:
vocación, elección, justificación. En sus manos estamos y poderoso es Él para
llevarnos a la Vida y a la Unidad.
Mt 13, 44-52:
Dios no nos manda abandonar
todo, sino elegir lo mejor.
Jainkoaren Erreinuko aberastasunak eta salbamenaren bidea
aurkitzen dituanak, beste gauza guztiak baztertu egiten ditu. Aukera hori
eskeintzen deuskun Jesukristo goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin dagigun otoitz danok batera, bihotz zabalez jaso dagizala gure eskariak Jaungoikoari eskatuz:
- Eleizaren alde: gazteen Munduko Egunak, garatuko diran jardueren eta gazteen protagonismoaren bidez, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bake, batasun eta senidetasuna sustatu daizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nagusien alde: euren bizitza ereduaren bidez, maitasuna eta zerbitzua dirala benetan garrantzitsu irakatsi eta behar-beharrezkoa baloratzen laguntzen deuskuen pertsona nagusiak autortu, errespetatu eta eskertu daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que tienen una labor poco valorada, en casa y en la calle, en el campo y en la fábrica, para que descubran que el valor de la persona no está en lo que se hace, sino quien lo hace y que todos apreciemos la labor de unos y otros. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que hemos encontrado el tesoro del Reino y hemos venido a celebrarlo: que la experiencia del Reino que celebramos en la eucaristía, nos de la sabiduría para mantenernos en el camino de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko gure Aita, entzun aurkezten deutsuguzan eskariok eta egizu zure Erreinuaren hazia beti hazten joan daitela gugan eta gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Barikuan, uztailak 31a, San Inazio Jaia. Mezea 12etan.
Iñazio gure patroi handia
AZKEN AGURRA
La Perla preciosa es el Amor.
El que elige este camino todo lo abarca; pues Dios es Amor. Vivamos la alegría
del Reino, que hemos celebrado en la eucaristía.
Gaur, eta aste osoan zehar, gure bizitzetan ezkutu dagoan
Jainko Erreinuaren altxor edo aberastasun parebakoa aurkitzen jakin dagigula,
Jaunaren eta Mariaren laguntzaz.
"Agur, Jesusen Ama..."
