Goazen Markinara!

lunes, 10 de julio de 2023

Ereilea: Joxan Artze

 



haizea bezala barreiatu hazia,
euria bezala erein,
lurrik den edonon;

lur onean bada, hobe,
baina ona ez delako
ez utzi lur txarra erein gabe.

txarrean ere erein, nork daki
hazi onak,
onaren onez,
ez ote duen lur txarra bera onduko…!

         (joxan artze: heriotzaren ataria dugu bizitza, 90 or.)
 

No hay comentarios: