Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 23 de noviembre de 2023

Egunean eguneko ebanjelioa 2024

 


Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2024”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten Francisco José Ruis SJren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat, ederra baino ederragoa. 655 orrialde.

Zer gehiago? Tresna ederra, egunero etxean, familian, bakarka, egunean eguneko ebanjelioa irakurtzeko. Bide batez, esan nahi nizuke, lan ona egingo zenukeela beste batzuei eskainiz.


Jakina, liburu erlijiosoen ohiko liburu-dendetan aurkituko duzu. Bilbon Jakinbiden. Eta Gernikaldeko parrokia guztietan.

Izan gogoan Bibliaren garrantzia kristau-bizitzan. Ondo izan. 

DIONISIO AMUNDARAIN


San Jeronimoren (374-420) hitzak dira: «Liburu Santuak ez ezagutzea Kristo ez ezagutzea da». 

Eta San Gregorio Handia (540-604) aitasantuarenak: «Ezagut ezazu Jainkoaren bihotza Jainkoaren hitzaren bidez». Eta Vatikano II.a kontzilioarenak: «Elizak benerazio handia izan die beti Liburu Santuei, Jaunaren Gorputzari izan dion bezalaxe, liturgia santuan batez ere etengabe hartu eta banatu baitu fededunen artean bai Jainkoaren hitzaren eta bai Kristoren Gorputzaren mahaiak eskaintzen duen biziaren ogia...» (Dei Verbum konst. 21. Zenb.).

Frantzisko Aita Santuak egunero Bibliako atal bat irakurtzera gonbidatu ebazan kristauak: "Hasi gaitezen Ebanjeliotik; euki daigun etxean irekita, gau-mahaian, eroan daigun gure poltsikoan, ikusi daigun telefonoko pantailan, itxi deiogun egunero inspiratzen".

Aita Santuak holan egin eban berba domeka honetan, urtarrilak 26, Vatikanoko San Pedro Basilikan ospatu zan Mezatan, 2019ko irailak 30eko Motu Proprio Aperuit Illis dalakoaren bidez eratutako Jainkoaren Hitzaren lehen Jardunaldiagaitik.

No hay comentarios: