Askatu hegoak III

sábado, 21 de marzo de 2026

Bermeoko Caritasen deia asteburu honetan


 

Caritas Bizkaiaren deialdia kontzientzia ekologiko eta alkartasunera. Caritas Bizkaia realiza un llamamiento a la conciencia ecológica y a la solidaridad

 Asteburuan, "En su justa medida/Neurriz bizi", goiburuaren haritik ospatuko dau Caritas Bizkaia erakundeak bere kanpaina, hain zuzen be Garizuma-aldian, "graziazko, Ebanjelioaren bihotzera bihurtzeko eta Pazko-aldirako prestatzeko sasoian. Testuinguru honetan, bihotz-barritze sakonerako, Barri Onetik aldentzen gaituena aldatzeko deia" egiten jaku. 



Bermeon Alkartasun bazkaria: apirilaren 19an

En su justa medida-Neurriz bizi” goiburua ardaztzat hartuta aurkeztu dau Caritas Bizkaia erakundeak sentiberatasuna bizteko kanpaina barri hau. Kontzientziak esnatu eta gizartea mobilizatu gura dau danona dan etxearen zaintzan dogun arduraren inguruan. Kanpainan gogoeta eragin gura da bitartekoen erabilera orekatuaren eta eguneroko ekintzek aldaketaren eragile lez daben garrantziaren inguruan. 

Aurton, Caritas Bizkaiak 70. urteurrena betetzen dihardu. Bizkaiko Eleizaren 70 urteko konpromisoa ahuleziazko egoerei aurre egiteko.

Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainaren inguruan idatzi dauan mezuan azaldu dauanez, eleizbarrutiak BATERA, EN UNIDAD” goiburua proposatu deusku bihotz-barritzea alkartean, batera egin dagigun, helburua ez da-eta bakarka “hobetzea”, batera bide egitea baino senidetasun, alkartasun eta Barri Onagako leialtasun handiagoko Eleizarantz. Bere esanetan, “Testuinguru horretan, Caritas Bizkaian martxoko kanpainarako “En su justa medida. Neurriz Bizi” goiburua aukeratu dugu, Garizuma hau konbertitzeko aukera lez bizitzera gonbidatuz: alferrikakorik ezean, Jainkoaren ahotsa entzun dezakegu, bere bizitzako” neurri justua “zein den xuxurlatzen diguna. Horrela, gure eguneroko hautu pertsonal eta kolektiboak zalantzan jartzera animatu nahi dugu, kontsumoari, jasangarritasunari eta baliabideen erabilerari dagokienez”

Ekimenak:

Caritasetik dei egiten deuskue Garizuma-aldian senidetasuna, doakotasuna, aniztasuna, parte-hartzea, alkartasuna eta konpromisoa lako balioak sustatzen dabezan ekimenak kontuan hartu dagiguzan:

Jakinaren gainean kontsumitu, benetan beharrezkoa dana eta ez dana bereiziz. 

Bizitzak eta izadiak egunero eskeintzen deuskuezan opari ugariez gozatu.

Gure bizimoduagaz izadia errespetatu eta zaindu, kontsumoa gitxituz, birziklatuz eta berrerabiliz.

Alkartasuna adierazo pobretasunean bidegabe bizi diranei eta salatzeko ekintzetan parte hartu.

Lapiko Catering dalakoaren bidez Caritas Bizkaiak bultzatu dauan “Maná, alimentando el futuro” proiektua ezagutu. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagozan pertsonei lan-aukerak emonez elikagaiak ez alperrik galtzea bilatzen dauan ekimena da. (lapikocatering.com) Zure etxean elikagaiak ez es alperrik galtzeko deia sentitu. 

Jesusen antzera jokatu. Alkartean egiten diran otoitzaldietan parte hartu.

Caritas Bizkaia realiza un llamamiento a la conciencia ecológica y a la solidaridad

"En su justa medida/Neurriz bizi", es el lema de la campaña de Caritas Bizkaia para este fin de semana, que se enmarca en el tiempo de Cuaresma, "tiempo privilegiado de gracia, de retorno al corazón del Evangelio y de preparación para la Pascua. Invitación a una conversión profunda del corazón, a cambiar aquello que nos aleja del Evangelio".

Bajo el lema «En su justa medida-Neurriz bizi», Caritas Bizkaia presenta su nueva campaña de sensibilización, una iniciativa que busca despertar conciencias y movilizar a la sociedad en torno a la corresponsabilidad en el cuidado de la casa común. La campaña, invita a reflexionar sobre el uso equilibrado de los recursos y la importancia de las acciones diarias como motor de cambio.

Este año, Caritas Bizkaia celebra su 70 aniversario. 70 años de compromiso de la Iglesia de Bizkaia con las situaciones de vulnerabilidad y exclusión.

No hay comentarios: