Jesus munduko argia dala
kantetan dogu sarritan,
zelan argitu iluntasuna
ez badogu gure baitan?
Lagundu gaizuz gu ibiltzeko
pozarren zure argitan.
Jesus zinezko egia zara,
gure otoitz, gure kanta.
Zure egia gureganatuz
urtez urte, tantaz tanta.
Eskeintzen dana, aske ta apal,
zorion giltza galanta.
Jesus betiko bizia dogu,
bizigarri lur honetan,
hil eta gero, herio atea
zabaltzen deusku benetan,
hil arte bizi, poza, indarra,
bizi argia kantetan.
Doinua: Ilun ikarak, Imanol
No hay comentarios:
Publicar un comentario