lunes, 30 de enero de 2017

Kandelario lario, San Blas, Santa Ageda eta Aratusteak


Con Kandelario iniciamos el ciclo de fiestas del invierno junto a San Blas, Santa Agueda y Carnaval.
Una fiesta alegre, llena de luz y color, en medio de un frío invierno. Se recuerda que Jesús es nuestra Luz, y esa forma de ver la vida queremos llevarla a los distintos ambientes.


Antiguamente, las velas bendecidas el día Kandelario o Candelas se guardaban en un sitio preferente para prenderlas en tiempo de tormenta o necesidad especial. Este año pueden servirnos para mantener viva la llama de la solidaridad en este tiempo de crisis económica.

Los chavales cantarán la tradicional copla "Kandelario, lario, hatxari ura dario; erroteari uruna, hauxe da guk behar doguna", la cual nos habla del deseo de la abundancia de la harina surgida del molino, en un invierno con hambre.

Mar de fueguitos

Un hombre del pueblo de Neguá, en las costas de Colombia, pudo subir al alto cielo.

A la vuelta, contó. Dijo que había contemplado, dede allá arriba, la vida humana. Y dijo que somos un mar de fueguitos.

El mundo es eso - reveló-. Un montón de gente, un mar de fueguitos.
Cada persona brilla con luz propia entre todos los demás. No hay dos fuegos iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento, y gente de fuego loco, que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman; pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca, se enciende.

Eduardo Galeano




KANDELARIO LARIO


Kandelarioz euria
laster da udaberria ,
Kandelarioz aterri
negua dator atzeti .

Kandelario lario
hatxari ura dario ,
errotari urruna
hauxe da guk behar doguna .

Kandelarioz eguzki
negua dago aurreti ,
Kandelarioz edurra
joan da neguaren bildurra.

Kandelario bero
negua dauko gero,
Kandelario hotz
negua joan da motz.

Kandelario lario
hatxari ura dario,
makatzari madari
eutsi Peru hankeari.






Neguaren bihotzean.

Labayru Ikastegiaren eskutik..
.


Neguaren bihotzean, ospakizun bereziak egiten dira. Modu honetako tradizinoko ospakizunetan esangura handia dauka eguzkiaren egutegiak baina oingo honetan iretargi--egutegiaren eragipean gagoz. Sasoi honetakoak dira Kandelario, San Blas, Santa Ageda eta Aratoste.



KANDELARIO








Zezeilaren 2a da Kandelario eguna. Egun horretan kandelak eta argizaiak bedeinkatzen dira. Sasoi baten bedeinkatutako kandelak, leku kutunen baten gorde eta urtean zehar erabili egiten ebezan, apartekorik egon ezkero, Jaungoikoak emoniko indarra eukiela-ta. Etxekoek osterantzeko babesa behar ebenean (oinaztuak dirala edo pizti txarren bat bazterretatik dabilela), kandelea ixetu eta partetxarreko danak uxatu egiten ebazala sinistuta egozan.

Bedeinkatutako kandela eta argizai horreek be etxekoren bat hilten zanean, gaubeilan, erabilten ziran, edo domekaro etxeko hildakoen eleizako hilarriaren ganean isiotzen ebezan.

Kandelario egunaren inguruan esakera ugari dago. Hamen batzuk:


* Kandelario, lario, hatxari ura dario; erroteari uruna, hauxe da guk behar doguna.
* Kandelario, lario, lario, hatxari ura dario; makatzari madari, eutsi Peru hankeari.
*Kandelarioz eguzki, negua dago aurretik; Kandelarioz edurra, joan da neguaren bildurra.
* Kandelarioz euria, laster da udabarria; Kandelarioz aterri, negua dator atzetik.
*Kandelari hotza, neguaren bihotza. Kandelari bero, negua da gero.
*Kandelario, edurra dario. San Blasek lagunduko dio.
* Kandelario egunean eguzkia ikustea baino, otsoa ardi artean hobe.
*Kandelario bero, negua dogu bero, Kandelario hotz negua joan da motz.
* Andreak andrandi, kandelarioetan dira agiri.





SAN BLAS


San Blas ermitea, Dima eta Zeanuri arteko mugan
Kandelario egunaren ostean, zezeilaren 3an, San Blas dator. Egun horretan be bedeinkazino bereziak egiten dira. Eleiza eta ermita batzuen inguruetan, horretarako berenberegi ipinten diran dendatxuetan, hariez eta dominez ganera, gozoki, fruta eta opilak be saltzen ditue.

Gehienetan andrazkoek eroaten dabez eleizara hari eta jatekook bedeinkatzeko. Eztarriko gatxik etorri ez daiten, haria bederatzi egunean eroan behar da samatik eskegita. Denpora hori egin eta gero, etxeko sutan erre egin behar da aitearena egin eta salbea errezau ostean. Bedeinkatuta dagozan karamelo, ogi, fruta eta jateko guztiak urte barruan jateko izaten dira: samako mina euki ezkero, holangoa jan eta min hori kenduko ei deusku. Bedeinkatuta dagozanez, fruta eta jateko guztiak ez dira hortik zehar bota behar, estalgarririk badaukie be, erre egin behar dira.

Ganaduak-eta etxekoak dirala-ta, leku batzuetan San Blas egunean bedeinkatu egiten dira, eta ez dabe beharrik egin behar izaten. Sarri hari bedeinkatua be ipinten deutsie eta Hausterre egunean erre.

Egun horreri lotutako esakerak be badagoz:


*San Blas, bedeinkatutako haria saman ipini eta, eztulak blast!
*San Blas, doministikuka ito behar naz!
*San Blas, ito arte arnas!
*San Blas, itoko al haz!
*San Blas, ona bahaz biziko al haz; txarra bahaz, tragauko al haz!
* Idiek eztula eta San Blas; aitonak eztula eta, itoko al haz!



SANTA AGEDA


Zezeilaren 5a da Santa Ageda eguna. Tradizinoak dinoanetik, Santa Ageda Sizilian jaio zan III. mendean. Orduko Quintianus gobernadoreak haregaz ezkondu gura izan eban, baina hori halan izango bazan, andra horrek kristinauen fedea ernegau behar eban. Santa Agedak, ostera, ez eban holangorik egin gura eta ondo zigortu eta ostean, hil egin eben. Bularrak ebagi eutsiezan; hagaitik, herri-tradizinoan bularreko gaixoen eta, andrazkoen osterantzeko gatxen babeslea dogu Santa Ageda.

Herrian ospe handikoa da santa hau eta bere irudia abesti eta esaunda askori lotuta dago; honeek ezagunenetarikoak:


*San Blas eta Santa Agedako feriak, mutil-neskatxen ezaupideak.
*Santa Ageda santea, Muniketako lorea; martirioak pasau zenduzan zaindutearren fedea.

Santa Ageda bezpera arratsaldez, errondea egiten da. Herririk gehienetan umeak eta gazteak kalera urten eta kantaka ibilten dira, kalerik kale, aterik ate. Kanta asko dago, baina hona bakarra ekarri dogu:




ARATOSTEAK

Aratosteetako ohiturak kristinautasunaren bitartez hartuak dira, baina kristinautasunaren aurreko bizikera paganoaren beste askogaz nahastuta dagoz. Aratoste-aldian lege-haustea dator, gizartearen ordena bertan behera ixtea. Halan ba, egun horreetan arauak hankaz gora dirala, gauzak trabesetara egitea daukagu: goikoa behean egon leiteke, eta behekoa goian. Egunotan mozorroa, barre-zantzoa, dantzea eta kantua dabil ugari bazterretan.

Baina lege-apurtze honek badauka mugea: Hausterre eguna, eleizeak berak izentau dau-eta Garizumearen hasieratzat, eta horregaz batera, Pazko egunera arterainoko estuasun eta barauak etorriko dira.

Aratusteen egutegia urterik urte aldatu egiten da; Aste Santuak agindu, eta horren aurreko Garizuma aldiko egunen arabera eratzen dira.

Aratoste, Karnabal edo beste batzuk Inauteriak esaten deutsieezanen ganean esakera asko dago. Hamen batzuk:


*Inauteri ondoan Garizuma.
*Inauteak auzitan, bazkoak atean.
*Inaute gizona, gizon nahasia.
*Bazko guztiek hilzar, inaute guztiek hilberri, errege Salomonek (Absalonek) ez du gose, ez egarri.
*Inaute(ri) ixtilkor, Bazko urikor, moltsa betekor.