Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 16 de enero de 2022

San Antonio Abata: Urtaro 03

Zeberioko San Anton Abata ermitea. Labayru argazkia


Abenduaren 17an, besteak beste, Urkiolako jaiak. Ganaduak bedeinkatzeko ohitura dago eta eleizkizun ostean erromeria.

Gorbeia inguruko herrietan, Urkiolatik etxerantzean, txerrikumak erosteko usadioa zegoan, urtean zehar loditu eta San Martin edo eta abenduaz gero hilteko.
Juan Manuel Etxebarriak aipamen hau egiten deusku bere liburuan: Euskal urtea ohituraz betea. 
Zeberio: San Anton irudia bere ermitean
Zeberion San Antonio Abatari eskeinitako ermitea bada, Barañano auzoan. Arratiako San Antoniori eskeinitako ermita askotan santu bion irudiak dagoz. Lehen jendeak meza ospatuz gogoratzen eban. Holan informatu deuskue, adibidez, Igorren. Gaur egun jendeak Urkiolara joateko joera gehiago dauko.

Nor izan zan San Antonio Abata hau? 

Behin, bere herriko katedralean ebanjelio hau entzun ei eban:



    Aldi haretan, gazte bat hurreratu jakon Jesusi, eta esan eutson: «Maisu, zer onik egin behar dot, betiko bizia lortze­ko?»

    Jesusek erantzun eutson: «Zergaitik itantzen deustazu niri ona zer dan? Bat bakarrik da ona; eta bizitzan sartu nahi badozu, bete aginduak.»

    Harek, barriz: «Zein agindu?»

    Eta Jesusek: «Ez dozu inor hilgo, ez dozu ezkon­tza-nahaste­rik egingo, ez dozu ostuko, ez dozu guzurrezko testigantzarik egingo; aintzat euki aita ta ama, eta maitatu eizu lagun hur­koa, zeure burua lez».
    Orduan gazte harek erantzun eutson: «Guzti ho­rreik bete dodaz. Zer besterik gelditzen jat?»
    Eta Jesusek: «On-ona izan nahi badozu, zoaz, saldu daukazuzanak, eta emon behartsuei; eta gordailu bat izango dozu zeruan; eta gero, erdu, eta jarraitu niri». (Mateo)

Hau entzun, bere ondasun guztiak saldu, abertasa ei zan, pobreei emon eta basamortura joan ei zan bakarrik bizitzera. 


251. urtean jaio zan Egipton San Antonio, abata. Basamortuko Antonio, Antonio Haundia etabar izenak ere badaroaz. Baina ANTONIO, abata, izenez da ezagunena, basamortuko monastegi mogimenduaren eragile eta eratzaile izan zalako. 105 urteko bizitzaldi luzea emon eutsan Jaunak. Etenbako barau eta otoitzetan emon eban bizia, dinosku bidean.net webguneak.
Horregaitik batzuk Antonio zaharra deitzen deutsie, konparatuz Paduako San Antoniogaz, ekainaren 13an da honen jaia, bera aldean gaztea dana.
  Jai egun honetan Bizkaiko Gari herrian nekazal produktuen enkantea egiten da mezatan bedeinkatu ostean:


 





  


No hay comentarios: