Ume solidarioaren eguna.
Sei mila eta piku euro batu doguz Senegaleko herritxo baten alde. Ikasi daigun.
Ume bakoitzak jostailu bat. Errifak erosi. Bakoitzak bere
alea. Morgan edo Gernikan, Axpen edo Arteagan.
Talde bat antolatzen.
Akuilu. Koordinatzen. Sinodoa. Alkarregaz ibili. Familia mezan danok bat sentidu. Aitita-amama,
guraso, ume, katekista, kantariak, kanpotik etorritako euskaldunak eta berton
jaiotakoak.
Azoka herriari zabalik,
plazan. Elizpetik plazara.
Eta lortu doguna
zerbitzurako. Ez da momentu bateko argitxoa, izarra. Holakoak behar doguz. Gure
herriaren esperantza bizirik mantendu eta biziazoteko.
Ekintza bakar baten: iragarri,
ospatu, zerbidu eta alkartean, Gernikaldean.
Wanted Abenduko izarrak Se buscan estrellas de adviento
Eleizbarrutiak ‘pertsona eredugarrien’ puzzlea egitea proposatu dau. La diócesis propone completar el puzzle de las personas `ejemplo´.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak Abendualdirako lagungarriak prestatu ditu. Domeketako Eukaristietan zein katekesian, ikastetxeetan edo erakundeetan erabili daitekez aldi hau prestatzeko. Kurtsorako kartela oinarritzat hartuta, iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua Egitasmoaren lau alderdiakaz bat datozan lau piezez puzzlea osotzea da helburua. Lau astetan, eremu horreetan eredu edo lekuko diran pertsona edo errealitateak identifikatu gura dira.
Bilboko Eleizbarrutiak Abendu eta Gabon aldirako laguntarriak argitaratu ditu.
Kolorez betetako proposamena da, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoagaz bat datorrena.
Itxaropenaz margotzeko esaten da, “egoera zail eta etsigarriak adore, ausardia eta lasaitasun handiagoz bizi ahal izteko”.
Lau domekatan, abenduaren 1ean hasita, inguruan “eredu edo izar” diran pertsona eta errealitateak zehaztu behar doguz. Holan “zerbitzu, alkarte, ospakizun edo iragarpen” arloetan eredugarri diran istorioei izena eta aurpegia jarri gura jake.
La diócesis propone completar el puzzle de las personas `ejemplo´
La Diócesis de Bilbao ha publicado nuevos materiales para los tiempos litúrgicos de Adviento y Navidad.
Se trata de una propuesta, en conexión con el Plan Diocesano de Evangelización, llena de color.
Se invita a pintar de esperanza para vivir «con más aliento, coraje y serenidad en las situaciones difíciles o desalentadoras«.
Durante cuatro domingos, empezando el 1 de diciembre, se propondrá mirar la realidad del entorno e identificar a las personas o ámbitos que sean «ejemplo o estrellas». De este modo, se quiere poner nombre, rostro o identificar historias de vida que sean ejemplo de «servicio, comunidad, celebración o anuncio».
Izarrik gabe ilun bidea
topa ezin helburua;
hamaika bide, zelan asmatu
zorion iturburua?
Zabaldu daigun Seme indartsuk
dakarkigun liburua:
izan bihotz ta izan gogoa
jaso eizue burua!
“Jaso burua” entzun genduan,
lehen domekan kantari,
basamortua loretu behar
Joan dogu aurrelari:
Izarra biztu, bakea erein
ogia gosedunari,
bidezidorrak zuzendu eta
prestau bidea Jaunari!
Zer egin behar jakin gurean
lortuteko zoriona,
erantzun bila ibili beti
erantzun bila gizona.
Zuzena gorde, alkarbanatu,
banatu zugan dagona,
berbaz, bihotzez eta egitez
izarra da Barri Ona!
Maria jagi ta bizi-bizi
mendi aldera joan zan
Isabel bere lehengusina
laguntzeko esperantzan;
ume barriek poza dakarre,
ez zaitez egon zalantzan,
Jainko Onaren bakea, poza
zelan
guretzat dakartzan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario