Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 8 de noviembre de 2022

Urtean zeharreko 33. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.





                                                                    URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA - C

 

Pobreen munduko VI. Jardunaldia

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi, egun on:

Liturgi urteko azken-aurreko domekan gagoz eta gaurko ospakizunak Jesus Jaunaren behin betiko etorreraren egun handira begira jarten gaitu.

                       Gaur, Pobreen  Munduko VI.  Eguna dogu.  Aita Santuak,  munduan zehar pobreek bizi daben egoera larria dala ta, dei berezi bat egiten deusku 

            Gure kristau izateak Jesuseri begira jartzen gaitu. Berak  maite gaitu eta era berezian pobreak, beharrizanean dagozanak. Eta guk zer? Pobreekin bat egiteak guretzat bizikera aldatzera eskatzen deusku gure kontsumokeria murriztera, neurritsu bizi izatera." “ Neurriz bizi eta behartsuen neurria igoarazi”.

  Otoitz giroan jarri gaitezan eta bat egin daigun gaur batez ere munduko pobre guztiekaz:

Goazen alkarturik

biztuta fedea,

argitan zabalik

maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.

 

DAMU-OTOITZA

             Anai-arreba arteko batzar bat egitera goaz. Baina, baleiteke gure artean banatuta egotea edo aitu-ezinak izatea. Horregaitik, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, Barri Ona zabaltzera bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure Elizearen harri bizi egin gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  Elizea zure salbamenaren sakramentu izatea nahi dozuna.  ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ml 4, 1-2:

            Jauna zintzoak eta gaiztoak epaitzera etorriko dala iragarriko deusku Malakias profeteak. Irakurgai hau on eginez bizitzera dei larri bat dogu.

 

Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa

            Jesusengan, Jainkoa gizakiaren historian dago. Sinismen honek argitzen dauan itxaropenean abestu daigun herriak zuzen epaitzera  datorren Jauna.

 

"Badator Jauna gizartera, herriak zuzen epaitzera"

 

2 Ts 3, 7-12:

 

            Jauna salbatzaile dogula jakiteak ez gaitu eroan behar alperkerian bizitzera. San Paulok argi eta garbi lan egitera dei egingo deusku.

 

Lk 21, 5-19:

            Azken eguna gainean izan arren, ez dogu bildurrez bizi behar; Jaunak beragan sinisten dabenen ondoan egongo dala agindu deusku-ta. Bera da gure indar eta adore-emoile.

 

            "Aleluia"

 

Homili ostean:

 



Pobreziak baditu

hamaika aurpegi,

zuk esango deustazu

ez bada hau egi:

gaixo, zahar, etorkin

ume sarriegi,

pobrea baztertuta

ta gu harroegi?



“Hutsik ez esperantzak

inoiz pobreari”

salmoak dinoskuna

ahaztu dogu sarri

Frantziskok Erromatik

gogoratu barri:

fedea ekintzetan

danon bizigarri.



Politika agorran

ez zaitez geratu,

berba askoren ordez

eskua luzatu,

senide pobreari

maitez begiratu:

barru espiritua

landu ta ospatu!  

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bihotz oneko seme-alaba lez eta ezelako bildurrik barik, egin deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:

 - Eliza osoaren alde: eragozpen guztien erdian, Ebanjelioari eta hartu dauan eginkizunari zintzo izan dakion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Gaur era apartekoz gogoratzen doguz, munduan zehar  pobrezian bizi diranak  euren egoera, hobetuaz joan daiten eta danon artean mundo zuzenago bat egiten ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

             - Gaixorik,  bakartadean edo  lanik barik  aurkitzen diranen alde:  gure alkar-laguntzan      itxaropena eta bizi-poza aurkitu dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Gernikaldeko Eliza osotzen dogun guztion alde, garena eta daukagunetik  alkarbanatzeko adorea izan dagigun.  ESKATU DEIOGUN  JAUNARI           

             Zuk ezagutzen dozu, Jauna, gure makaltasuna. Sendotu gagizuz zure graziaren laguntzaz, zure Semearen lorratzei jarraitzeko gai izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 AZKEN AGURRA

 

            Poztasuna eta itxaropena izan beharko geunkez ezaugarritzat Jesusen jarraitzaileok. Ez dogu norabidea galdu behar bizitzan agertu daitekezan zailtasun eta eragozpenen aurrean.

            Eguneroko bizitzan bat egin dagigun egoera larrian bizi direnakaz.

"Lurreko pobrenak"

        




                          

                                   URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – C

VI. Jornada mundial de los pobres

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi egun on:

Liturgi urteko azken-aurreko domekan gagoz eta gaurko ospakizunak Jesus Jaunaren behin betiko etorreraren egun handira begira jarten gaitu.

                       Celebramos  la VI Jornada Mundial de los Pobres que se presenta también este año como una sana provocación para ayudarnos a reflexionar sobre nuestro estilo de vida, tan cargado de abundancia, y sobre tantas pobrezas del momento presente. “ Vivamos con sencillez para que otros sencillamente puedan vivir.”


Goazen alkarturik

biztuta fedea,

argitan zabalik

maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.

 

DAMU-OTOITZA

            Anai-arreba arteko batzar bat egitera goaz. Baina, baleiteke gure artean banatuta egotea edo aitu-ezinak izatea. Horregaitik, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, Barri Ona zabaltzera bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, zure Elizearen harri bizi egin gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  Elizea zure salbamenaren sakramentu izatea nahi dozuna.  ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ml 4, 1-2:

            Jauna zintzoak eta gaiztoak epaitzera etorriko dala iragarriko deusku Malakias profeteak. Irakurgai hau on eginez bizitzera dei larri bat dogu.

            A veces el hombre justo sufre, mientras el malvado goza de la vida. Al final, Dios hará justicia.

 

Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa

            Jesusengan, Jainkoa gizakiaren historian dago. Sinismen honek argitzen dauan itxaropenean abestu daigun herriak zuzen epaitzera  datorren Jauna.

            Con el salmista cantamos con toda la creación al Señor que llega para regir los pueblos con rectitud.

"Badator Jauna gizartera, herriak zuzen epaitzera"

 

2 Ts 3, 7-12:

            Jauna salbatzaile dogula jakiteak ez gaitu eroan behar alperkerian bizitzera. San Paulok argi eta garbi lan egitera dei egingo deusku.

            La esperanza del reino futuro no nos aleja del trabajo. El amor realista nos empuja atrabajar para salvar a los hermanos

Lk 21, 5-19:

            Azken eguna gainean izan arren, ez dogu bildurrez bizi behar; Jaunak beragan sinisten dabenen ondoan egongo dala agindu deusku-ta. Bera da gure indar eta adore-emoile.

            Este es el mensaje del evangelio: Hemos de saber tener una esperanza firme en medio de las pruebas y dificultades de la vida.

            "Aleluia"

 

Homili ostean:

 



Pobreziak baditu

hamaika aurpegi,

zuk esango deustazu

ez bada hau egi:

gaixo, zahar, etorkin

ume sarriegi,

pobrea baztertuta

ta gu harroegi?



“Hutsik ez esperantzak

inoiz pobreari”

salmoak dinoskuna

ahaztu dogu sarri

Frantziskok Erromatik

gogoratu barri:

fedea ekintzetan

danon bizigarri.


Politika agorran

ez zaitez geratu,

berba askoren ordez

eskua luzatu,

senide pobreari

maitez begiratu:

barru espiritua

landu ta ospatu!  

 

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bihotz oneko seme-alaba lez eta ezelako bildurrik barik, egin deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:

 - Eliza osoaren alde: eragozpen guztien erdian, Ebanjelioari eta hartu dauan eginkizunari zintzo izan dakion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Hoy recordamos de forma especial a todas las personas que viven en situación de pobreza. Que entre todos los gobiernos y cada uno de nosotros hagamos un mundo más igualitario y más fraterno.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 Por las personas  enfermas, excluidas y marginadas,  que encuentren en todos nosotros apoyo generoso y solidario que les haga mantener la esperanza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Gernikaldeko Eliza osotzen dogun guztion alde, garena eta daukagunetik  alkarbanatzeko adorea izan dagigun.  ESKATU DEIOGUN  JAUNARI           

             Zuk ezagutzen dozu, Jauna, gure makaltasuna. Sendotu gagizuz zure graziaren laguntzaz, zure Semearen lorratzei jarraitzeko gai izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 AZKEN AGURRA

             Poztasuna eta itxaropena izan beharko geunkez ezaugarritzat Jesusen jarraitzaileok. Ez dogu norabidea galdu behar, bizitzan agertu daitekezan zailtasun eta eragozpenen aurrean.

Ante las adversidades y dificultades que surjan en la vida, fijemos nuestra mirada en Jesús  y caminemos con esperanza.

            Eguneroko bizitzan, bat egin dagigun egoera larrian bizi direnakaz.

             "Lurreko pobrenak"

 








URTEAN ZEHARREKO XXXIII . DOMEKEA


Malakias Profetaren liburutik (Ml 4,1‑2)

Hona hemen non datorren Jaunaren eguna, labea sutan langoa; harroak eta gaizkileak lastoa lez izango dira; zeharo kiskalduko ditu datorren egunak ‑dino diran guztien Jaunak‑; ez dau itziko, ez adarrik, ez susterrik. Nire izenari bildur deutsoenak, ostera, hegoetan osasuna daroan zuzentasun eguzkiak argituko ditu.

Erantzun-salmoa       Sal 97, 5-9

Kanta Jaunari, lur guztiak
egin gogotik Haren nahia.

Eresi Jauna zitararekin,
zitara eta salteri ozenarekin;
turuta eta adar hotsean,
egin txalo errege dan Jaunaren aurrean.
Orro egin begi itsasoak bertako guztiekin,
lehorrak ere bertan bizi diranekin.
Txalo jo begie ibaiek,
 pozez oihu egin mendiek.
Jaunaren aurrean, badatorrelako,
lurbira epaitzera datorrelako.
Zuzenbidez epaituko dau lurbira,
eta zuzentasunez herriak.

            San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (2 Ts 3, 7-12)

     Senideok: Ondo dakizue zer egin behar dozuen, gure antzeko izateko; izan ere, ez gara alperkerian bizi izan zuen artean; ez dogu ogirik inoren lepotik jan, gau eta egun lan eginez  baino, zuetako inoren lepotik bizi e zizateko. Ez eskubiderik ez gendualako, jarraibidea emon nahi geuntsuelako baino, zuek gure antzeko izan zaitezen.
     Zuen artean ginanean, hauxe esaten geuntsuen: lanik egin nahi ez dauanak, ez dagiala jan. Entzun dogu, bada, zuen artean batzuk alperkerian bizi dirala, ezer egin barik, non zer barri, barriketan. Horrelakoei agintzen eta eskatzen deutsegu, Jesukristo Jaunaren izenean, bakena lan egin dagiela, euren ogia irabazteko.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 21 5‑19)

Aldi haretan, batzuk jauretxearen edertasuna goratzen eben, harri ederrez eta eskeintzariz apainduta ikusten ebelako. Orduan Jesusek honan esan eutsen: “Etorriko dira egunak: eta ikusten dozuezan guzti honeetatik ez da harririk harri gainean geldituko; dana apurtuko dabe”.
Hareek itaun hau egin eutsoen: “Maisu, noiz jazoko da hori? Eta zer izango da seinale, hori jazoko dala jakiteko?”.
Jesusek erantzun: “Begira, ez zagiezala inork lilu­ratu. Asko etorriko dira nire izenean, "Neu naz" esaten, eta "laster da sasoia". Ez jarraitu horrelakoei. Borroka eta nahaste hotsak entzuten dozuezanean, ez ikaratu. Honeek jazo behar dabe lehenengo; baina azkena ez da behingoan izango”.
Esan eutsen gainera: “Herriak herrien aurka jagiko dira, eta erreinuak erreinuen aurka; lurrikara handiak izango dira, baita izurriteak eta goseteak ere han eta hemen. Gauza bildurgarriak jazoko dira eta ezaugarri handiak ikusiko dira zeruan”.
Baina guzti horreen aurretik, eskuak ezarriko deutsuez, eraso egingo deutsue, sinagogetara eta kartzeletara eroango zaitue, baita errege eta agintarien aurrera ere, nire izenagaitik. Guzti horreek neure testigu izateko bidea emongo deutsue. Sartu ondo bihotzean, ez daukazuela zelan erantzungo buru hausten ibili beharrik. Neuk emongo deutsuet berbea eta jakituria; eta berba eta jakituria horri ezingo deutsue, ez erantzun, ez aurka egin, zuen arerio guztiak.
Gurasoak, senideak, ahaide eta adiskideak ere saldu egingo zaitue; eta zuetako batzuk hil egingo; guztiak gorroto izango zaitue nire izenagaitik; baina zuen buruko ule bat ere ez da galduko; zeuon iraupenez salbatuko dozue zuen bizia”.        









 

No hay comentarios: