Barikuan, Gernika-Lumoko Elai alai aretoa txori kantariz bete zan Juanjo Elezkanok bere diskoa aurkezterakoan. Juanjo eta Marisol kantetan, eta laguntzaile finak: Kosnoaga gazte taldea, Mertzede Ikastetxea, San Fidel Ikastola eta publiko zabala.
"Txori kantari" Juanjo Elezkano abadearen kantaldia Gernikan
Hona hemen kanta eta letrea
Txori kantari
Txoriak poztuten dau
udabarri goiza
eta nik poztuten dot
guztien bihotza,
non nahi entzuten dabe
nire kantu hotsa
eta egiten dautset
arindu bizitza.
Sarritan ikusten dot
Negarra munduan ugari
Baina neu izango naz
Guztien bihotzen pozgarri,
Pozik kantetan nabil
Inguruan poztuten beti,
Lora ta arantza artean
Izan nahi dot txori kantari.
Kaiolan egon arren
kantari txoria,
nahigabez egon arren
kantari gaztia,
eta haugaitik beti
nahi dot kantatzia
beti izan nahi dot bai
txori kantari.
Mikel Zaratek idatzi eban "Txori kantari" abestiak zabaltzen dau Juanjo Elezkano abade kantariaren azken CDa. Eskura dozu eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan erosi daikezu 10 eurotan Editorial Franciscana Arantzazu standean.
Eleizpetik plazara
Hamaika kantak osatzen dabe CD barri hau. Zoriona, nekea, euskerea, etorkinak, gazte ametsak... Oraingoan Eleiz gaiak erabili beharrean, gai gizatiarrak darabilz egileak.
Gabonetarako opari ezin hobea.
Non erosi daiteke?
Bilbon: Jakinbide liburudendan eta Kidendan
Gernikaldean: eskatu zure parrokian
Bermeon: Luma liburudendan, Andeko tabernan, Aintzane loradendan eta parrokietan
Kantaldi aurkezpena
Gernikan, Elai alai aretoan, martxoak 1, barikuan, arrastiko 7etan
Txori kantari
Txoriak poztuten dau
udabarri goiza
eta nik poztuten dot
guztien bihotza,
non nahi entzuten dabe
nire kantu hotsa
eta egiten dautset
arindu bizitza.
Sarritan ikusten dot
Negarra munduan ugari
Baina neu izango naz
Guztien bihotzen pozgarri,
Pozik kantetan nabil
Inguruan poztuten beti,
Lora ta arantza artean
Izan nahi dot txori kantari.
Kaiolan egon arren
kantari txoria,
nahigabez egon arren
kantari gaztia,
eta haugaitik beti
nahi dot kantatzia
beti izan nahi dot bai
txori kantari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario