Gora Zu gure Jauna gora!

domingo, 21 de abril de 2019

Pazko egunsentiko kanta

Arratiako Pazko Bigilia Diman
Hilobi bakar ta hiru andra

hasi da egunsentia:

andran bihotza maitez betea

eta hutsik hilobia.




Noiz egin jaku gaua eguna

eta iluna argia?

Noiz hasi jaku lurpetik bero

gu laguntzen eguzkia?

Gordeko ez dan eguzki barri

azken gabeko bizia!



Kendu bildurra, kendu lotsari

alaitu dadin lurbira,

gorroto eta banatzen deuskun

guzurra bota azpira.

Berton ez datza Kristoren gorputz

hilobiak hutsik dira,

hobe bilatu gure herrian

lagun artean begira,

errukiaren bideak jaso

kantatuz: Kristo bizi da!

Lukas 24,1-12

No hay comentarios: