Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 12 de marzo de 2024

Garizumako 5. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    




GARIZUMAKO V. DOMEKEA - B

BEHARTSUAK

           

SARRERAKO OHARRA

            Egun on Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko; baina aurretik, Garizumako ibilbideko azken zati honetan Jesusek erakutsi gura deuskuna ulertu eta barruratu egin behar dogu: gari aleak lurrean jausi eta hil egin behar dau frutu ugari emoteko.

            Gizakiak, Jaungoikoagaz aurkitzeko leku barria Jesus berbera da. Hona hemen eginkizun bete-betea: Jesus gure bizitzan onartzea eta Jesusegaz batera BERAK hain maite dituen pobreak, gure inguruan dagozenak eta urrinago dagozenak zaintzea. Bizi garan mundu naturala zaintzea eta pobreziaren aurka konprometitzea dagokigu.

 

Pazkoranzko ibilbidean bidelagun dogun Jesus gure artean izateak emoten deuskun adoreaz emongo deutsagu hasiera ospakizunari abestuz.

 

BATZAR BURUAREN AGURRA

 

            Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

            Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

 

·        Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.

 

·        Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.

 

·        Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna.

 

 

 

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Jr 31, 31-34:

 

            Garizumako domeketako lehenengo irakurgaiak Israelen historiako une nagusiak gogoratu deuskuez. Jeremias profeteak gaur etorkizunari begira jarten gaitu eta Pazkoetan ospatuko doguna iragarten deusku: Jaungoikoak, bere maitasunaz , gure bihotzak aldatu egingo ditu.

 

 

Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa

 

            Salmoa abestuz, eskatu deiogun Jaunari bihotz garbiz eusteko grazia

 

"Bihotz garbia gugan sortu..."

 

 

Heb 5, 7-9:

 

            Irakurgaiak,  Jesukristok egin eban bidea gogora ekarten deusku: heriotzaraino zintzoa izan zalako, guztiontzat biziaren iturri bihurtu da.

 

 

Jn 12, 20-33:

            Jesukristo da, lurrean jausten dan gal-garaua. Bere heriotzeaz dakarsku bizia.

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

 

DIRU BATZEARI OHARRA

 

Gaur batzen dan dirua caritas eta misioentzat izango da, erdi bana. ESKERRIK ASKO

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari bere seme-alabon beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

·        Eleiza abegitsua gura dogu, maitekorra, ulerkorra eta seme-alabarik kaltetuenen zaintzailea. Jesusen Espirituaren indarraz, bizia eta itxaropena jarri dagigula heriotza eta etsipena dagoan lekuan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

·        Herri guztietako agintarien alde. Espiritu Santuak euren bihotzak aldatu dagizan eta errespetu, zuzentasun eta bakezko bizikidetza eragin dagien. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

·        Misiolarien alde, Jaungoikoaren Erreinuagaitik jasarpena, gorrotoa eta destainak sufritzen dabenek, euren bizitzetan sentidu daiela Kristo hil eta berbiztuaren indarra.  Egin dagigun otoitz EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA..

 

·        Gu guztion alde. Frantzisko aita santuak dinoan lez, “zaindu daigun, gizon, emakume, ume eta nagusi bakotxaren ahultasunean, euren ondoan samariar onaren antzera jokatuz”. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

            Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

Bakearen aurretik

 

Jesusek esan euskun: Txiki bati egin zeuntsoena, Niri egin deustazue. Emon deiogun bake alkarri, Jesusi berari emongo bageunskio lez

 

Gizadiak maite mina

 

Oharrak

 

Alkarte parkamenaren ospakizuna…

 


OSTEAN

 

Txori kantari

 

AZKEN AGURRA

 

            "Galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, garaua ugari emoten dau", esan deusku Jesusek Ebanjelioan. Horixe egin eban Jesusek: bere bizia emon, beste guztiok bizia izan dagigun. Geuk ere ikasi dagigula geure burua ukatzen eta heriotzea bera ere onartzen, besteak bizia ugari izan dagien.

 

            "Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea!"





                                          

GARIZUMAKO V. DOMEKEA - B

BEHARTSUAK

           

SARRERAKO OHARRA

 

            Egun on Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Bizitzara garoazen bidea gurutzetik igaro beharra. Jesus bizi-emoile.

Necesitamos comprender y asumir lo que Jesús quiere enseñarnos con la imagen del grano de trigo, que sólo cuando cae en tierra y muere, da mucho fruto. Es la propuesta del Señor para que nuestras vidas den mucho fruto.

Y daremos fruto en la medida que nuestras vidas estén entregadas al servicio de las personas más frágiles bien sea cercanas o más alejadas. Se trata de cuidar el mundo natural y

social en el que vivimos, cuidar de las personas, comprometernos contra la pobreza. Es una apuesta por la ecología integral como práctica comunitaria.

           

Pazkoranzko ibilbidean bidelagun dogun Jesus gure artean izateak emoten deuskun adoreaz emongo deutsagu hasiera ospakizunari abestuz.

 

 

BATZAR BURUAREN AGURRA

 

            Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

            Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

 

·        Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.

 

·        Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.

 

·        Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jr 31, 31-34:

 

            Garizumako domeketako lehenengo irakurgaiak Israelen historiako une nagusiak gogoratu deuskuez. Jeremias profeteak gaur etorkizunari begira jarten gaitu eta Pazkoetan ospatuko doguna iragarten deusku: Jaungoikoak, bere maitasunaz , gure bihotzak aldatu egingo ditu.

 

            La alianza de Moisés era, ciertamente, el fundamento inquebrantable de Israel; pero la alianza no se fundaba sólo en la fidelidad de Dios, sino que debía tener en cuenta también al pueblo con sus infidelidades, el cual había quebrantado el pacto con su Dios.

 

 

Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa

 

            Salmoa abestuz, eskatu deiogun Jaunari bihotz garbiz eusteko grazia

            Reconocemos sinceramente ante nuestro Dios, nuestras culpas y le pedimos que las borre y nos deje limpios.

 

"Bihotz garbia nigan sortu..."

 

Heb 5, 7-9:

 

            Irakurgaiak, barriro ere Jesukristok egin eban bidea gogora ekarten deusku: heriotzaraino zintzoa izan zalako, guztiontzat biziaren iturri bihurtu da.

            El acontecimiento de la comunicación entre Dios y el hombre se ha cumplido de una manera extraordinaria en Cristo, Dios y hombre. Su perfecta obediencia a Dios nos abre el camino de la reconciliación salvadora.

 

Jn 12, 20-33:

 

            Muriendo en la cruz, Jesús es el grano de trigo que cae en tierra y muere, y da mucho fruto.

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

 

MONICIÓN A LA COLECTA

 

La colecta de hoy será destinada mitad y mitas a cáritas y a misiones diocesanas. GRACIAS.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari bere seme-alabon beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

·        Eleiza abegitsua gura dogu, maitekorra, ulerkorra eta seme-alabarik kaltetuenen zaintzailea. Jesusen Espirituaren indarraz, bizia eta itxaropena jarri dagigula heriotza eta etsipena dagoan lekuan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

·        Por los gobernantes de todos los pueblos, para que el Espíritu Santo transforme sus corazones, y les lleve a potenciar nuevas formas de organizar nuestra convivencia en el respeto, en la justicia y en la paz. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA

 

·        Por nuestras misiones diocesanas, por quienes trabajan allí, para que sigan fieles a su opción por las personas más desfavorecidas y por los de aquí, para que no desfallezcamos en el compromiso adquirido en nuestra misión, apoyándoles humana y económicamente.  Egin dagigun otoitz EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA..

 

·        Gu guztion alde. Frantzisko aita santuak dinoan lez, “zaindu daigun, gizon, emakume, ume eta nagusi bakotxaren ahultasunean, euren ondoan samariar onaren antzera jokatuz”. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

            Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

 

Bakearen aurretik

 

Jesusek esan euskun: Txiki bati egin zeuntsoena, Niri egin deustazue. Emon deiogun bake alkarri, Jesusi berari emongo bageunskio lez

 

Gizadiak maite mina

 

Oharrak

 

Alkarte parkamenaren ospakizuna…

 

OSTEAN

 

Txori kantari

 

 

AZKEN AGURRA

           

            "Galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, garaua ugari emoten dau", esan deusku Jesusek Ebanjelioan. Horixe egin eban Jesusek: bere bizia emon, beste guztiok bizia izan dagigun.

            Iluminados con la Palabra de Dios, salimos una vez más a la vida de cada día, dispuestos a cumplir la misión que el Señor nos ha confiado, entregando nuestra vida a los demás aún a costa de gastar la nuestra. “Si el grano de trigo cae en tierra y muere, da mucho fruto” Así Dios hará fecunda nuestra vida.

 

            "Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea!" 




GARIZUMAKO V. DOMEKEA                                                     

Itun barria egingo dot,
eta hareen pekaturik ez dot gehiago gogoan izango.

Jeremias Profetearen liburutik
(Jr 31, 31-34)

            Hau dino Jaunak:
            «Hara, badator Israel herriagaz eta Juda herriagaz itun barria egingo dodan sasoia. Ez da izango, Egiptotik atarateko eskutik hartu nituanean euren arbasoekaz egin nebana lakoa, hareek hausi egin eben-eta nire ituna, Ni euren nagusia izan arren —dino Jaunak—. Hona hemen etorkizunean Israelegaz egingo dodan ituna —dino Jaunak—: Barruan ezarriko deutset neure Legea eta bihotzean idatziko. Ni hareen Jainko izango naz eta hareek nire herri izango dira. Ez dabe alkarri irakatsi beharrik izango, "Ezagutu Jauna" esanez, guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko nabe-eta —dino Jaunak—; parkatu egiten deutset gaiztakeria, eta hareen pekaturik ez dot gehiago gogoan izango».

Erantzun-salmoa
(Sal 50, 3-4. 12-13. 14-15)

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan.

Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz,
kendu egizu nire errua zure amaibako errukiaz.
Garbitu nagizu zeharo nire hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu egidazu,
zure arnasa zabalez sendotu nagizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
Zugana bihurtuko dira pekatariak.










Esaneko izaten ikasi eban,
eta betiko salbamenaren iturri bilakatu zan.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 5, 7-9)

            Senideok: Kristok, bere giza bizitzaldian, deadar handiz eta negarrez egin eutsan otoitz eta erregu heriotzatik libratu eikean Jainkoari, eta entzun egin eutsan bere begiruneagaitik. Eta Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi eban esaneko izaten; holan, bere betera heldurik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zan beraren esaneko diran guztientzat.

Gari-alea hilten bada, frutu asko emoten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 12, 20-33)

            Aldi haretan, jaietan Jainkoari kultu emotera igon ebenen artean, baziran greziar batzuk ere.
            Honeek Galileako Betsaidako Felipegana hurreratu eta eskabide hau egin eutsoen: «Jauna, Jesus ikusi gura geunke». Andresi esatera joan zan Felipe, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi esan eutsoen.
            Jesusek erantzun eutsen: «Heldu da Gizonaren Semearen aintza azalduko dan ordua. Egi-egiaz dinotsuet: Gari-alea, lurrean jausi eta hilten ez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, frutu asko emoten dau. Bere bizia maite dauanak galdu egingo dau; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten dauanak betiko bizirako gordeko dau. Nire zerbitzari izan gura dauanak, jarraitu beist eta, Ni nagoan tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dana ohoratu egingo dau Aitak.
            Larri dot orain neure barrua, baina zer esan? Ordu honetatik atarateko eskatuko al deutsat Aitari? Baina honetarakoxe etorria naz, hain zuzen, ordu honetarako! Aita, azaldu zeure izenaren aintza!»
            Orduan, ahots bat entzun zan zerutik: «Azaldu dot, eta barriro ere azalduko dot». Han egoan jenteak, ahotsa entzunik, trumoia izan zala inoen; beste batzuek, barriz, aingeru batek berba egin eutsala.
            Jesusek esan eutsen: «Ahots horrek ez dau niretzat berba egin, zuentzat baino. Oraintxe da mundu honen epaiketa, oraintxe botako dabe kanpora mundu honetako buruzagia; eta Nik, lurretik jasoko nabenean, Neugana erakarriko ditut guztiak». Berba honeen bidez, zelako heriotzaz hilgo zan adierazo eban.