Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Pazko jai handi
honetan, egun on!
Kristo biztu
da. Aleluia! Egun santua da guztiontzat, gure jairik handiena dogu Pazko eguna.
Bart, gaueko
elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian".
Elizeak orain bi mila urte jaso eta harrezkero urtero ospatu dauan barri on
pozgarri honek batu gaitu altara inguru honetara. Prestau daiguzan gure
gogo-bihotzak urteko eukaristiarik nagusienean parte hartzeko.
"Biztu
da Kristo, aleluia..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Atzo
gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek
pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako
grazia barriztauko dau gugan.
(Ur
bedeinkatuaz txipriztindu)
Jaungoiko
ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik
eta,
Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin
gagizala. Amen.
Abestia: Hartuko dogu ura pozik...
AINTZA ZERUETAN
Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau
dagigun gure Jaungoikoaren aintza.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 10, 34a. 37-43:
Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik
hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen
oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.
Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa
Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure
eskerrona adieraziaz
"Hau eguna hau Jaunak egina, gure poza ta gure atsegina."
Kol 3, 1-4:
San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala
iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin
geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.
Jn 20, 1-9:
Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko:
Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.
SINISMENA AUTORTZEA
Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua
da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: hilen artetik biztu dana gure
artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko
Aitari:
- Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu
osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Itxaropentsu bizi dogun une honetan, bake zuzen eta iragankorra izan
daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixoen alde, minez bizi diranen alde,
baztertuta eta zapalduta sentitzen diranen alde: euren nahigabea eta ezina, poz eta itxaropen
bihurtu daitezala. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean
guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: pazko pozak bete gagizala eta geure
bizitzeaz agertu dagigula Jesus berbiztuagan sinisteak merezi dauala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren
gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez.
Amen.
PREFAZIOA
Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko
Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta
amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.
AZKEN AGURRA
Senideok: Pazko Jaiei hasierea emon
deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera
eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko
eguneko Bedeinkapen Nagusia.
BEDEINKAPENA
- Bere Semearen biztueraz haren
seme-alaba egin gaituen Jainkoak poztu eta bedeinkatu zagiezala. R/. Amen.
- Zuon sinismena autortuz, bataioan Kristorekin biztu
zareenok, orain zintzo bizi izanez Bere lekuko izatera bialduak lortu dagizuela
harekin bat egitea. R/. Amen.
+ Bedeinkatu eta gorde gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/.
Amen.
"Biztu
jaku gure Jauna..."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Pazko jai handi
honetan, egun on!
Kristo biztu
da. Aleluia! Egun santua da guztiontzat, gure jairik handiena dogu Pazko eguna.
Bart,
gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian".
Elizeak orain bi mila urte jaso eta
harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru
honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko eukaristiarik nagusienean
parte hartzeko.
Jesús
resucitó. Esta es nuestra fe. Y porque El resucitó, nuestra vida tiene ya una
dimensión nueva, un nuevo sentido. Su dimensión se prolonga a la vida eterna;
su sentido hacia el Señor, el amor de los unos a los otros, la alegría de la
fe.
"Biztu
da Kristo aleluia.."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Atzo gauean bedeinkatutako uraz
txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun
Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)
Jaungoiko
ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik
eta,
Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin
gagizala. Amen.
Abestia: Hartuko dogu ura
pozik...
AINTZA ZERUETAN
Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau
dagigun gure Jaungoikoaren aintza.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 10, 34a. 37-43:
Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik
hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen
oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.
A la base de nuestra fe, hay unos hechos históricos. Pero
la adhesión de la fe se da a la Palabra de Dios predicada por los “testigos”
que El ha designado
Erantzun-Salmoa: 117. salmoa
Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure
eskerrona adieraziaz
La
Iglesia repite incansablemente en este día de Resurrección la aclamación “Este
es el día en que actuó el Señor: sea nuestra alegría y nuestro gozo”
"Hau eguna hau, Jaunak egina, gure poza ta atsegina..."
Kol 3, 1-4:
San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala
iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin
geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.
No despreciamos los bienes de la tierra, para nosotros se
revalorizan a la luz de los “bienes de allá arriba” El bautismo nos hace
testimonios de un nuevo estilo de vida cristiana.
Jn 20, 1-9:
Los apóstoles vieron y creyeron. Nuestra fe se asienta en
el testimonio de los apóstoles. La fe también exige profundizar en el
conocimiento
Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko:
Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.
SINISMENA AUTORTZEA
Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua
da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: hilen artetik biztu dana gure
artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko
Aitari:
- Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu
osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los
hombres y mujeres para que la Pascua de Cristo traiga la paz, la justicia, la
verdadera libertad, y lleguemos a respetarnos y ayudarnos como hermanos y
hermanas. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por cuantos sufren, por cuantos
son víctimas del egoísmo y la injusticia, por quienes han perdido la esperanza,
para que encuentren la fortaleza y el consuelo de Cristo resucitado en nuestra
solidaridad humana y cristiana. Eskatu deiogun Jaunari.
- Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean
guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: pazko pozak bete gagizala eta geure
bizitzeaz agertu dagigula Jesus berbiztuagan sinisteak merezi dauala. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren
gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez.
Amen.
PREFAZIOA
Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko
Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta
amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.
AZKEN AGURRA
Que en nuestro andar no nos paremos ante los sepulcros,
que cierran el camino, que el Señor no está allí. Él ha vencido la muerte.
Pazko
Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok,
Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso
dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen
Nagusia.
BEDEINKAPENA
- Bere Semearen biztueraz haren
seme-alaba egin gaituen Jainkoak poztu eta bedeinkatu zagiezala. R/. Amen.
- Zuon sinismena autortuz, bataioan Kristorekin biztu
zareenok, orain zintzo bizi izanez Bere lekuko izatera bialduak lortu dagizuela
harekin bat egitea. R/. Amen.
+ Bedeinkatu eta gorde gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/.
Amen.
“Biztu jaku gure Jauna”...