Hona hemen berbaldiaren laburpena
Garizuma 24 egitarauaren barruan, Agustin Ortiz klaretianoak berbaldia eskeniko deusku euskeraz: Ba ete gara harrera oneko alkarte inklusiboak? Beraz Ebanjelizazino planaren begiradapean jarriko gaitu Garizumako gogoeta honetan. Erdu!
Gernikako Andra Mari Parrokiko lokaletan, arrastiko 7 t'erdietan.
2024ko Garizumarako hausnarketa
Bagara, comunidad
acogedora e inclusiva
Alkarte abegitsu
eta barneratzaileak
1.
Errealitatea
aztertu, kontzientzia azterketa
·
Zer
eragozten digu komunitate abegitsu izaten?
·
Noiz
izan gara komunitate abegitsua? Zertan oinarritu da abegitsu izate hori?
·
Zer
eragozten dit pertsona abegikorra izaten?
·
Noiz
izan naiz pertsona abegitsua? Zertan oinarritu da abegitsu izate hori?
2.
Ebanjelioari adi. Zer esaten digu Ebanjelioak
horren inguruan?
Begirada zelan dan adi
Jesusi begira bizi
Harrera ona gure alkartetan
Mila kolore dantzan bihotzetan.
Zu gabe, Jesus,
nora joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.
Zu gure maisu zaitugu, zu gure
gidari
zure hitza guretzat indar eta
argi.
Maitasunezkoa dogu, Jauna,
zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!
Ø
Garizumako praktikekin lotu: Baraua, erruki-ekintzak (limosna), Otoitza.
Zer zerikusia dute
eskutartean dugun gaiarekin?
·
Gauzekiko eta errealitatearekiko harremana (baraua)
o
Zoaz,
saldu daukazun guztia eta emon behartsuei. Mk 10,17-27
Mk 10, 17-27 Aldi
haretan, Jesus abiatzera joiala, gizon bat etorri jakon lasterka eta, aurrean
belaunikaturik, itaundu eutsan: Maisu ona, zer egin behar dot betiko bizia
ondaretzat jasoteko?
Jesusek erantzun eutsan: Zergaitik esaten deustazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa
besterik. Badakizuz aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez
egin guzurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aitamak. Harek,
orduan: Maisu, gazte-gaztetatik bete izan dot hori guztiori.
Jesus maitasunez begira jarri jakon, eta esan: Gauza bat besterik ez jatsu
falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta emon behartsuei, eta altxorra izango
dozu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu Niri. Berba honeek entzutean, ilun jarri
zan gizona eta nahigabez joan, ondasun handien jabe zan-eta.
Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan eutsen ikasleei: Bai nekez sartuko
dirala aberatsak Jainkoaren erreinuan! Harriturik itzi ebazan ikasleak esaldi
honek. Baina Jesusek barriro ere: Ene semeok, bai zaila dala Jainkoaren
erreinuan sartzea! Orratzaren begitik gamelua igarotea errazago, aberatsa
Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
Ikasleek, gero eta harrituago, alkarri inotsen: Nor salbau daiteke, orduan?
Jesusek begira-begira jarri eta esan eutsen: Gizakiarentzat ezinezkoa da, baina
Jainkoarentzat ez, dana daike-eta Jainkoak.
§ Jesusek gaur gauza bera esaten digu:
zoaz, saldu guztia... Nola sentitzen
gara hitz hauen aurrean?
§ Jesusi jarraitzea ez da soilik gauza
txarrik ez egitea
§ Zer nolako lotura dugu gauzekiko? Zer
nolako eragina daukate gauzek, aberastasunak... gure jokabidean?
§ Prest al gaude duguna gu baino gutxiago
dutenekin elkarbanatzeko?
§ Zeren beldur gaude?
§ Bitxia da txiroen eskuzabaltasuna.
§ Kontsumismoari aurre egin.
o
Ez
kezkatu biziteko zer jango edo gorputza zerez jantziko Mt 6,24-34
Mt 6, 24-34 Aldi haretan, Jesusek esan
eutsen bere ikasleei: Ezin da inor nagusi biren morroi izan; izan ere, bata
gorroto izango dau eta bestea maite, edota bati leial izango jako eta bestea ez
dau aintzat hartuko. Ezin zaree Jainkoaren eta diruaren morroi izan.
Horregaitik dinotsuet: Ez kezkatu biziteko zer jango edo gorputza zerez
jantziko. Ez ete da bizia janaria
baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez
dabe ereiten, ez uztarik batzen, ez garautegietan pilatzen; halan ere, zeruko
zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al dozue zuek hareek baino askoz gehiago balio?
Asko kezkatuta ere, zuetako nork luzatu leike apurtxo bat bizitza? Eta
jantziaz, zergaitik kezkatu? Begiratu zelan hazten diran lorak zelaietan: ez
dira lanean nekatzen, ez dabe goruetan egiten; baina, egia esan, Salomon bera
ere, bere ospe guztian, ez zan jazten horreetako bat baizen apain.
Beraz, gaur bedartzan dagoan eta bihar sutan erreko dan bedarra Jainkoak holan
jazten badau, zenbatez gehiago zuek, sinesmen gitxikook? Ez kezkatu, bada, zer
jango, zer edango, zer jantziko dozuen pentsatuz. Jentilak arduratu ohi dira
guzti horreetaz. Zeruko zuen Aitak badaki guzti horreen beharrizana dozuela.
Bilatu lehenengo Jainkoaren erreinua eta beronen zuzentasuna, eta beste guzti
hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak.
Ez kezkatu, bada, biharko egunaz, biharko egunak ere ekarriko dau-eta bere
kezkea. Nahiko ditu egun
bakoitzak bere buruhausteak.
§ Aurrekoan sakondu.
§ Deshazkundea.
§ ”Badaezpada” gainditu
§ Kontuz, hori ere inportantea da,
baina gure bizitza osoa horren inguruan jartzen ez badugu.
§ Zer nolako garrantzia ematen diogu
Jainkoaren erreinuari eta bere zuzentasunari?
§ Ez pilatu mundu honetan zeuen
ondasunak Mt 6,19-23
o
Nire
ondoren etorri gura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi eguneroko
bere kurutzea eta jarraitu beist. Lk 9,22-25
Lk 9, 22-25 Aldi haretan, Jesusek esan eutsen
ikasleei: «Gizonaren Semeak asko sufridu behar dau; zaharrek, abadeburuek eta
lege-maisuek gaitzetsi egingo dabe eta hil, baina hirugarren egunean biztu
egingo da».
Eta honan esaten eutsen guztiei: «Nire ondoren etorri gura dauanak uko egin
begio bere buruari, hartu begi eguneroko bere kurutzea eta jarraitu beist. Izan
ere, bere bizia salbau gura dauanak galdu egingo dau; baina bere bizia Nigaitik
galtzen dauanak salbau egingo dau. Zertarako dau gizakiak mundu guztia
irabaztea, bere bizia galtzen eta hondatzen badau?»
§ Egozentsimoari uko egin
§ Zailtasunei aurre egin eta onartu
(ongizatearen kultura albo batean utziz).
§ Abegitsuak izateak inplikatzea
suposatzen du, eta horren ondorioz, zailtasunak, deserosotasunak, kurutzea
hartzea.
§ Zertarako dena irabazi, Bizia
galduta?
§ Barauaren zentzua: gauzen aurretik
askatasuna lortzea. Orduan beste harreman mota batzuk sotzeko gai izango gara.
·
Norberaren jarrerak (baraua)
o
Zuen
artean handi izan gura dauana izan bedi zuen zerbitzari. Mt 20,20-28
Mt 20, 20-28 Aldi
haretan, zebedeotarren ama hurreratu jakon Jesusi bere semeekin eta aurrean
ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek itaundu eutsan: «Zer gura dozu?» Eta
berak: «Agindu egizu nire seme bi honeek, bata zure eskuman eta bestea zure
ezkerrean jesarri daitezala zure erreinuan».
Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree Nik edan behar
dodan kopatik edateko?» Erantzun eutsoen: «Bai, gauza gara!» Jesusek orduan:
«Nire kopatik edan, bai, edango dozue; baina nire ezker-eskuma jesarte hori, ez
dago nire esku inori emotea; nire Aitak norentzat prestauta dauan, hari emongo
jako».
Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Baina
Jesusek dei egin eta esan eutsen: «Badakizue herrietako agintariek menpean
hartzen ditueela herriak, eta handikiek euren agintea ezarten deutseela. Ez
bedi izan holan zuen artean; zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen
zerbitzari, eta zuen artean lehenengo izan gura dauana izan bedi zuen morroi.
Gizonaren Semea ere ez da-eta etorri zerbitua izatera, zerbitzera baino, eta
bere bizia guztien ordainsari emotera».
§ Zerbitzua handikeriaren
ordez.
§ Zergatik haserretzen dira hamarrak?
Beraiek ere jarrera bera dutelako.
§ Nire burua besteena baina hobea ikusten al
dut?
§ Noren zerbitzuan jartzen naiz eta noren
zerbitzuan ez.
§ Ez da ezer esaten merituei buruz. Ez
merezi dutelako; Jesusek eskatzen digulako baizik.
§ Zer egin dezaket (beharko nuke) besteen
zerbitzuan jartzeko abegitsua eta barneratzailea izateko?
§ Handiena izan bedi zuen zerbitzaria Mt
23,1-12
§ Nor den lehenengoa eztabaidan. Mk 9-30-37
o
Gari-alea,
lurrean jausi eta hilten bada, frutu asko emoten dau Jn 12,24-26
Jn 12, 24-26 Aldi
haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: «Egi-egiaz dinotsuet: Gari-alea,
lurrean jausi eta hilten ez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hilten
bada, frutu asko emoten dau. Bere bizia maite dauanak galdu egingo dau; baina
mundu honetan bere bizia gutxiesten dauanak betiko bizirako gordeko dau. Nire
zerbitzari izan gura dauanak, jarraitu beist eta, Ni nagoan tokian, han izango
da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dana
ohoratu egingo dau Aitak.»
§ Hiltzeko prest egon
§ Gure bizia gorde? Zer nolako fruitua emango dugu?
§ Noiz eman dugu frutua? Zer egin dugu
horretarako? Bizia gorde edo eman?
§ Besteari gure bizitzan tokia egitea, guregandik
zerbait ematea da, eta zentzu horretan, hiltzea.
§ Nola izan abegitsu hiltzeko prest ez
bagaude?
o
Eman
zuek jaten Mt 14,13-21
Mt 14, 13-21 Aldi
haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean, Jesus bazter batera
joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zan jentea eta oinez jarraitu
eutsan herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban;
erruki izan ebazan eta gaixoak osatu eutsezan.
Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen: «Leku bazterra da hau eta
orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzoetara joan eta jatekoa erosi
dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan joan; emoiezue zeuek jaten».
Hareek, orduan: «Ez dogu hemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek:
«Ekarri hona». Jenteari bedar gainean jesarteko agindu ondoren, hartu ebazan
bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza
egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek jenteari.
Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutako hondarrakaz hamabi otzara bete
batu ebezan. Bost mila gizon inguru ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak
aparte.
§ Ikasleak: arazoak ez dituzte bere gainean
hartu nahi: bialdu egizu jendea.
§ Jesusen mezua, argia: eman zuek jaten.
Arduratu zeuek.
§ Aitzaki asko: ez dugu, non erosiko
dugu ogia.
§ Jesusek ez digu uzten eta protagonismoa
hartzera gonbidatzen gaitu: ekarri duzuena. Gehiagorik ez da behar, baina hori
guztion onerako jarri behar.
§ Barau gure buruarengandik ere
askatzen gaitu, gure erosotasunetik, gure bizia bestei begira jartzen laguntzen
digu.
Agur
María
·
Besteekiko harremana. Erruki-ekintzak (limosna)
o Nire seniderik txikien honeetako
bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten. Mt 25,31-46
Mt 25, 31-40 Aldi
haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea eta aingeru guztiak
Haregaz aintzaz beterik etortean, bere errege-aulki ospetsuan jesarriko da, eta
herri guztiak haren aurrean batuko dabez. Harek batzuk besteakandik bereiziko
ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituan lez: ardiak bere
eskumaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.
Orduan, erregeak esango deutse bere eskumakoei: "Zatoze, nire Aitaren
bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat prestauta dagoan erreinua.
Gose nintzan eta jaten emon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta
etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik,
eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zineen".
Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: "Jauna, noiz ikusi zinduguzan
goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta edaten emon? Noiz ikusi
zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi
zinduguzan gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?"
Eta erregeak erantzungo deutse: "Benetan dinotsuet: nire seniderik txikien
honeetako bati egin zeuntsoena neuri egin zeunsten."
§ Errukia: azaltzeko gutxi.
§ Jesus beste pertsonengan agertzen da,
batez ere beharrengan aurkitzen diren horiengan. Sinesten al dugu hau? Bizitzen
dugu?
§ Aberatsa Lazaroren aurrean es ikusiarena
egin zuen Lk 16,19-31
o
Zergaitik
jaten eta edaten dozue zergalari eta pekatariekin? Lk 5,27-32
Lk 5, 27-32. Aldi
haretan, Jesusek Lebi izeneko zergalari bat ikusi eban, zergak batzeko mahaian
jesarririk, eta esan eutsan: «Jarraitu Niri». Harek, dana itzirik, zutitu eta
jarraitu egin eutsan.
Lebik bazkari handia emon eutsan Jesusi bere
etxean; Jesusegaz eta honen ikasleekin batera zergalari eta bestelako jente
asko egoan mahaian. Fariseuek eta hareen lege-maisuek marmarrean ziharduen eta
esan eutseen ikasleei: «Zergaitik jaten eta edaten dozue zergalari eta
pekatariekin?»
Jesusek erantzun eutsen: «Ez dabe osasundunek
osagilea behar, gaixoek baino; ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei
baino, bihozbarritu daitezan».
§ Guztionganako maitasuna. Nola
begitatzen ditugu desberdinak direnak?
§ Farisuek kritikari ekiten diote.
Guk? Hori dela eta, nola izan barneratzaileak? Kontrakoa baizik,
baztertzaileak.
§ Ez merezi dutelako, behar dutelako
baizik.
§ Maite zaituztenak bakarrik maitatzen
baduzue Mt 5,43-48
§ Zure anaiak zure kontra zerbait
duela gogoratzen bazara... Mt 5,20-26
o
Txakurrek
ere jan ohi dabez seme-alaben ogi-apurrak mahaipean. Mk 7,24-30
Mk 7, 24-30 Aldi
haretan, Jesus Tiro aldera joan zan. Etxe baten sartu zan, eta ez eban inork
jakiterik gura; baina ezin izan eban ezkutuan egon.
Alabea espiritu gaiztoak hartuta eukan emakume bat, Jesusen barri jakin
ebanekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu jakon. Emakumea jentila zan,
feniziarra. Eta alabeagandik deabrua botateko eskatzen eutsan Jesusi.
Jesusek erantzun eutsan: «Itzi lehenengo seme-alabak asetzen; ez dago ondo
seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatea».
Emakumeak erantzun eutsan: «Bai, Jauna, holantxe da; baina txakurrek ere jan
ohi dabez seme-alaben ogi-apurrak mahaipean».
Orduan, Jesusek: «Erantzun horregaitik, zoaz; urten dau deabruak zure
alabeagandik». Bihurtu zan etxera, eta ohean etzunda aurkitu eban neskatilea;
alde egina zan deabrua.
§ Arrotzak ez epaitu eta baloratu.
§ Desberdinaren aurrean irekitasuna.
§ Beraiengandik ikasi.
§ Beraiek ere Jainkoaren seme-alabak.
·
Jainkoarekiko harremana (otoitza)
o
Jauna,
nahi badozu, garbitu naikezu. Mt 8,1-4
Mt 8, 1-4 Jesus menditik jatsi zan eta jente
askok jarraitu eutsan. Legenardun bat hurreratu jakon eta, aurrean
ahuspezturik, esan eutsan: «Jauna, nahi badozu, garbitu naikezu».
Jesusek eskua luzatu eta ikutu egin eban, esanez: «Gura dot, garbi gelditu
zaitez» Eta bat-batean garbitu jakon legenarra. Jesusek agindu eutsan: «Kontuz
gero! Ez esan ezer inori. Baina zoaz, agertu abadeagana eta eskeini Moisesek
agindutako oparia, ezaugarri izan dagien».
§ Apaltasuna: aurrean ahuspezturik – gu ez diogu Jainkoari ezer erakutsi
behar, berarengandik ikasi baino eta bere laguntza jaso.
§ Eskubiderik edo meritorik gabe
§ Garbiketa, sendaketa behar dugula
onartuta
§ Bihotz berritzeak honetan dauka
oinarria.
o
Zergaitik
bildur hori? Ez al dozue oraindino sinesmenik? Mc 4,35-40
Mk 4, 35-40 Egun
berean, ilunabarrean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera».
Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus, egoan lez. Beste ontzi batzuek ere
jarraitu eutsoen.
Horretan, haize bolada zakarra atara eban, eta olatuek ontzia joten eben, ia
urez beteteraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean.
Iratzartuazo eta esan eutsoen: «Maisu, ez al deutsu ardura gu galtzeak?» Harek,
iratzarturik, hasarre egin eutsan haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik!
Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia egin zan.
Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori? Ez al dozue oraindino sinesmenik?»
Bildur-ikaraz gelditu ziran, alkarri esanez: «Nor ete dogu Hau, Berak esana
egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak ere?»
§ Beldurrik ez, konfiantza
Jainkoarengan
§ Segurtasuna bilatzen dugu eta horrek
itxi egiten gaitu.
§ Zailtasunen aurrean (harreran,
elkarbizitzan derrigorrez sueratuko dira)
§ Gure bizitza Jainkaren eskuetan
itzi.
o
Baina
ez bedi egin Nik gura dodan lez, Zuk gura dozun lez baino. Mt 26,36-42
Mt 26,36-42 Jesus
ikasleekin Getsemani eritzon landa batera heldu zan, eta esan eutsen: «Zagoze
hemen, Ni hara otoitz egitera noan bitartean».
Pedro eta Zebedeoren seme biak eroan zituan Beragaz. Tristura eta larria
sentitzen hasi zan, eta esan eutsen: «Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu
hemen eta zagoze zuhur Nigaz batera».
Eta aurreratxoago joanik, ahuspez jarri zan eta otoitz egin eban, esanez: «Ene
Aita, ahal bada, urrundu egizu Nigandik kaliza mingots hau. Baina ez bedi egin
Nik gura dodan lez, Zuk gura dozun lez baino».
Joan zan ikasleakana eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eutsan: «Beraz,
ordu bete ere ezin izan zaree Nigaz erne egon? Zagoze erne eta egin otoitz,
tentaldian jausi ez zaitezen: gogoz gartsu izan arren, ahula da-eta gizakia».
Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez: «Ene Aita, kaliza mingots
hau derrigorrez edan behar badot, egin bedi zure guraria».
§ Kontuz gure desioekin.
§ Jauna, ser nahi duzu nitaz? Zer
eskatzen didazu egoera sehatz honetan? Zein da zure nahia?
§ Nire anaia, nire arreba, nire ama. Mt 15,20
§ Gure Aita. Mt 6,9-15
Gure
Aita
·
Mt 11,25-27
Mt 11, 25-27. Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua
Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta
jente xumeari agertu deutsazuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire
Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita
ere, Semeak baino eta Semeak agertu gura deutsanak baino».
Abestia: Eskerrak Jauna bihotz bihotzez
“Holan egin da beti”, Alde batera itxi, Aldaketa ez uko: Eliza barri, danok lekuko. Begirada zelan dan adi Jesusi begira bizi Harrera ona gure alkartetan Mila kolore dantzan bihotzetan. Gaixo zein pekatari Baztertuta danari Guztiok alkar josi Mundua jagon: hor Laudato si. Begirada zelan dan adi Jesusi begira bizi Harrera ona gure alkartetan Mila kolore dantzan bihotzetan. Baltzak eta zuriak Herri txiki, huriak, Erdaldun zein euskaldun Mila kolore danok fededun. Begirada zelan dan adi Jesusi begira bizi Harrera ona gure alkartetan Mila kolore dantzan bihotzetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario