Abenduko izarrak

martes, 5 de marzo de 2024

Garizumako 4. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.   









GARIZUMAKO IV. DOMEKEA – B

BATZARRA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Garizumako laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.

            Gaur, ALKARTE egiten gaituan BATZARRA dogu ardatz. Eukaristia fede bizitzaren iturri eta gailur bada, bertan bizi dogun fedea, aldi berean kristauontzat “alkartasuna” hitzak gauza bi adierazoten ditu: osoko partaidetza Eukaristian eta fededunen eta Eleizen arteko hartu-emonaren izaera.

            Gure izate guztiaz, sartu gaitezan fededun alkarteko eukaristian abestuz.

            "Goazen alkarturik biztuta fedea"

           

DAMU OTOITZA

 

            Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Kristoren argia onartzen. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]

 

            Eta orain autortu dagigun pekatari geure burua:

            “Autortzen deutsot Jaungoiko ahalguztidunari

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Kro 36, 14-16. 19-23:

 

            Israel herriaren historia Jaungoikoak bere herriari izan deutsan maitasunaren eta zintzotasunaren historia da. Israeldarrak sarritan ahaztu dira Jaungoikoagaz. Jaungoikoak, ostera, inoiz ere ez ditu ahazten; maite ditu eta salbau egingo ditu.

 

Erantzun-Salmoa: 136. Salmoa

 

            Israeldar zintzoak ez dau ahaztuten Jerusalén bere uri santua, nahiz eta Babiloniako lurraldean bizi. Jainkoak ere, ez zituen ahaztu israeldarrak atzerrian bizi ziranean

 

Jerusalen, zu ez besterik, ezin izan nik poz biderik

Ef 2, 4-10:

            Jaungoikoak, lehenago Israeli agertu eutson maitasuna, orain, Jesukristoren bidez, mundu guztiari agertzen deutso. Esker onez entzun daigun San Pauloren bitartez iragarriko jakun mezu hau.

Jn 3, 14-21:

            Jesusek Nikodemori esango deutso, Jaungoikoak mundua salbatzeko bialdu dauala bere Semea mundura. Goratu daigun Kristo gure Salbatzailea: "Aintza, Jesus, Zuri..." 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bat egin dagigun otoitzean Kristoren argiak pekatuaren eta heriotzaren lainoak gure mundutik aldendu dagizan. Eskari bakoitzaren ostean, hauxe erantzungo dogu: JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Elizaren alde, behin eta barriro alkartasuna eta hartu-emona sustatu dagizan munduko alkarte guztietan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU ....

·        Sufritzen dabenen alde, etorkinen alde, miseria gorrian bizi diranen alde, indarkeriaren eta gerrearen biktimen alde. Gure maitasun eta alkartasunaren argia eta berotasuna jadetsi dagiezan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

·        Gure munduan benetako ebanjelizatzaileak egon daitezan, Jaungoikoaren erabateko eskeintzaz jabetu gaitezan eta kristau izena daroagunok, gure inguruan Jesusen Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU....

·        Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. JAUNA,  ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...

 

Bakearen otoitza

 

“Bi edo gehiago nire izenean batzen zareenean, Ni nago hor zuon artean” esan euskun Jesusek. Akartean Jainkoa dogu. Zuri baltza dan alkartean ere bai, ez alkarte idealean bakarrik. Kanta daigun…

 

Gizadiak maite-mina…

 

OHARRAK:

 

1.- Datorren asteburuan  dei berezia daukagu: Behartsuenakaz daukagun konpromisoa, geure kristau izatean oinarritzen da eta beste behin, garenetik eta daukagunetik partekatzea dagokigu. Kontsumo gitxiago eta alkarbanatze gehiago egitearen dei berezia.

Izan gaitezan solidarioak.

2.- Martitzenean, Paulino Ordax, urteotan Los Riosen mixiolaria, gugaz egongo da. Andra Mariko parrokiko lokaletan, Euskal Mixioen Eguna dala-eta.

 

AZKEN OTOITZA

 

Txori kantari

 


AZKEN AGURRA

 

            "Zoaze Jaunaren bakean". Holantxe amaitzen ditugu geure Eukaristiak eta elizkizunak. Bere inguruan alkartu ondoren eta bere Gorputzaz janarituta, Jaunak bialdu egiten gaitu. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen.

 

            "Zabal bihotzok errukirako..."


  





GARIZUMAKO IV. DOMEKEA – B

ASAMBLEA-BATZARRA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Garizumako laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.

         

          En este caminar hacia la Pascua, una vez más nos hemos reunidos en ASAMBLEA para celebrar la eucaristía, que es fuente y culmen de la vida de fe. La tradición cristiana ha reservado la palabra “comunión” para indicar a un tiempo, la plena participación en la eucaristía y la naturaleza de la relación entre los fieles y entre las iglesias.

 

            Gure izate guztiaz, sartu gaitezan fededun alkarteko eukaristian abestuz.

 

            "Goazen alkarturik biztuta fedea."

 

           

DAMU OTOITZA

 

            Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Kristoren argia onartzen. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]

 

            Eta orain autortu dagigun pekatari geure burua:

            “Autortzen deutsot Jaungoiko ahalguztidunari

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Kro 36, 14-16. 19-23:

 

            Israel herriaren historia Jaungoikoak bere herriari izan deutsan maitasunaren eta zintzotasunaren historia da. Israeldarrak sarritan ahaztu dira Jaungoikoagaz. Jaungoikoak, ostera, inoiz ere ez ditu ahazten; maite ditu eta salbau egingo ditu.

            El pueblo de Israel olvida con frecuencia la alianza que hizo con Dios;  pero Dios es fiel y cumple siempre su promesa.

 

Erantzun-Salmoa: 136. Salmoa

 

            Israeldar zintzoak ez dau ahaztuten Jerusalén bere uri santua, nahiz eta Babiloniako lurraldean bizi. Jainkoak ere, ez zituen ahaztu israeldarrak atzerrian bizi ziranean.

 

            Los israelitas cuando estaban en el exilio de Babilonia, recordaban con añoranza el templo de su ciudad, Jerusalén, y Dios escuchó su plegaria.

 

Jerusalen, zu ez besterik, ezin izan nik poz biderik

Ef 2, 4-10:

            Jaungoikoak, lehenago Israeli agertu eutson maitasuna, orain, Jesukristoren bidez, mundu guztiari agertzen deutso. Esker onez entzun daigun San Pauloren bitartez iragarriko jakun mezu hau.

            El amor de Dios se nos da gratuitamente. Debemos responder a este amor con nuestro agradecimiento.

 

Jn 3, 14-21:

 

            Respetando la libertad de todos, Dios quiere salvar a todos por medio de Jesucristo.

            Jesusek Nikodemori esango deutso, Jaungoikoak mundua salbatzeko bialdu dauala bere Semea mundura. Goratu daigun Kristo gure Salbatzailea: "Aintza, Jesus, Zuri..."  

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bat egin dagigun otoitzean Kristoren argiak pekatuaren eta heriotzaren lainoak gure mundutik aldendu dagizan. Eskari bakoitzaren ostean, hauxe erantzungo dogu: JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Elizaren alde, behin eta barriro alkartasuna eta hartu-emona sustatu dagizan munduko alkarte guztietan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU ....

 

·        Por los que sufren, por los inmigrantes, por los que viven en la negra oscuridad de la miseria, por las víctimas de la violencia y de la guerra. Para que les llegue la luz y el calor de nuestro amor y nuestra solidaridad. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Para que en nuestro mundo no falten verdaderos evangelizadores que nos ayuden a descubrir la total entrega de Dios y cuantos nos sentimos cristianos, seamos transmisores de la Buena Noticia de Jesús. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...

 

 

 Bakearen otoitza

 

“Bi edo gehiago nire izenean batzen zareenean, Ni nago hor zuon artean” esan euskun Jesusek. Akartean Jainkoa dogu. Zuri baltza dan alkartean ere bai, ez alkarte idealean bakarrik. Kanta daigun…

 

Gizadiak maite-mina…

 

OHARRAK:

 

1.- El próximo fin de semana se nos presenta la oportunidad de compartir. Nuestro ser cristiano nos implica comprometernos con los más frágiles, con los que tienen menos oportunidades que nosotros. Se nos invita a compartir lo que tenemos y para ello concienciarnos que nos es necesario consumir menos y compartir más. Sólo así, seremos solidarios.

2.- Martitzenean, Paulino Ordax, urteotan Los Riosen mixiolaria, gugaz egongo da. Andra Mariko parrokiko lokaletan, Euskal Mixioen Eguna dala-eta.

 

AZKEN OTOITZA

 

Txori kantari

 

AZKEN AGURRA

           

            "Zoaze Jaunaren bakean". Holantxe amaitzen ditugu geure Eukaristiak eta elizkizunak. Bere inguruan alkartu ondoren eta bere Gorputzaz janarituta, Jaunak bialdu egiten gaitu. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen.

            Hemos sido iluminados por la Palabra de Dios. Llevemos esta luz a la vida de cada día, y seamos testigos del amor de Dios.

 

            "Zabal bihotzok errukirako..."



GARIZUMAKO IV. DOMEKEA                                

Jaunaren hasarrea eta errukia agertzen dira,
herriaren erbeste eta askatasunaren bitartez.

Kronikak bigarren liburutik
(2 Kro 36, 14-16. 19-23)

    Egun hareetan, abadeburu guztiek eta herriak gaiztakeria gaiztakeriaren gain egin eben, atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz, eta kutsatu egin eben Jaunak Jerusalemen Beretzat sagaratua eban tenplua. Jaunak, hareen arbasoen Jainkoak, oharpenak bialdu eutsezan eten barik bere mezularien bidez, errukia eutsen-eta bere herriari eta bere egoitzari. Baina hareek Jainkoaren mezulariei iseka egin, Jainkoaren berbak gutxietsi eta haren profetak barrez hartu ebezan. Azkenik, Jaunak bere herriaren aurka eukan hasarreak gainezka egin eban eta ez zan salbabiderik izan.
    Orduan, babiloniarrek Jainkoaren etxea erre, Jerusalemgo harresiak bota eta jauregiei su emon eutseen, eta uriko gauza eder guztiak guztiz hondatu ebezan. Ezpateari ihes egin eutsoen guztiak Babiloniara eroan ebezan katigu, eta han erregearen eta honen ondorengoen esklabo izan ziran, harik eta pertsiarren erregealdia heldu zan arte. Holan bete eban Jaunak Jeremias profetaren ahoz esandakoa: «Hirurogeita hamar urtez atseden hartuko dau lurralde honek, hondamenaldiko egun guztietan, Jaunari ukatu eutsoezan atseden-urteak bete arte».
    Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jaunak Jeremiasen ahoz esana bete zan. Jaunak Pertsiako errege Ziroren espiritua biztu eta Zirok agindu hau zabaldu eban, berbaz eta idatziz, erreinu osoan: «Honan dino Pertsiako errege Zirok: "Lurreko erreinu guztiak emon deustaz Jaunak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen Berari tenplua eregiteko agindu deust. Beraz, zuen artean haren herriko diran guztiek izan begie euren Jainkoa lagun eta igon begie hara"».

Erantzun-salmoa                                                                                              
(Sal 136, 1-2. 3. 4-5.6)

Nire mihina ahosabaian josi bedi,
Zugaz gomutau ez banendi

Babiloniako ibai ertzean negar egiten jarri ginan,
Sion gogoan genduala.
Lurralde haretako saratzetatik,
itzi genduzan zitarak esegirik.

Erbesteratu ginduezanek eskatzen euskuen abesteko,
nahigabetzen ginduezanek, alai egoteko:
“Abestu egizuez Siongo eresi batzuk, guk entzuteko”.

Zelan guk abestu Jaunaren eresia,
hemen atzerrian?
Jerusalem, zutzaz ahaztu benendi,
nire eskua ihartu bedi.

Nire mihina ahosabaian josi bedi,
zugaz gomutau ez banendi;
niretzat pozbiderik bikainena
Jerusalem ez bada.

Geure pekatuakaitik hilda gengozala,
bizia emon euskun Kristogaz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 2, 4-10)

    Senideok: Errukian aberatsa dan Jainkoak halako maitasun neurribakoz maite izan gaitu, geure pekatuakaitik hilda gengozala, bizia emon euskun-eta Kristogaz batean —ondogura hutsez salbatuak zagoze—; eta Kristo Jesusegaz batean berbiztu ginduzan eta zeruetan jesarrarazo. Honan, Jesu Kristogan guretzat hain ona izanez agertu gura izan deutse datozan gizaldiei, zein ugaria eta eskuzabala dan beraren ondogurea.
    Izan ere, ondogura hutsez salbatuak zagoze fedearen bidez; eta hori ez dator zuekandik, Jainkoaren dohaia da-eta; ez dator egiteetatik, inor harrotu ez daiten.
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Berak sortu gaitu Kristo Jesusegan, on egiten ahalegindu gaitezan, Jainkoak guretzat aldez aurretik erabagita eukan lez.








Jainkoak bere Seme bakarra emon deutso munduari,
haren bitartez bizia izan dagian.


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 3, 14-21)

    Aldi haretan, Jesusek esan eutsan Nikodemori:
    «Moisesek basamortuan brontzezko sugea jaso eban lez, halan izan behar dau jasoa Gizonaren Semeak, Haregan sinesten daben guztiek betiko bizia izan dagien.
    Izan ere, hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutsan, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.
Jainkoak ez eban-eta bere Semea mundura bialdu, mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako. Hauxe da kondenazinoaren arrazoia: argia mundura etorria dala, eta gizakiek ilunpea gurago izan dabela argia baino, hareen egiteak gaiztoak ziralako. Izan ere, txarto egiten dauanak gorrotoa deutso argiari, eta ez dator argitara, bere egiteak agirian gelditu ez daitezan. Egiaren arabera diharduana, barriz, argitara dator, bere egiteak Jainkoak gura dauan lez eginak dirala agertu daiten».