Espiritu Santua Mendekoste Jaia

lunes, 7 de marzo de 2022

Zulaibar Campusa aurkeztu da gaur Zeanurin


La Diputación foral de Bizkaia y Zulaibar Lanbide Ikastegia invertirán 5,3 millones de euros en las nuevas instalaciones, de 3.500 m2 Joseba Segura egon da aurkezpenean eta argi itxi dau Zulaibar Ikastegiaren historian kapitulu barri bat hasten dala Campus hau zabaltzeagaz. Arratian talentua erakarteko giza erakargunea irailetik aurrera

Ekimen pribatua eta publikoak bat egin dabe, barrir ere, Arratiaren gaztedi eta herriaren alde talentu eta lan gune bat sortuz.

Iratxe Goikoetxea, Errota Fundazinokoak, Unai Rementeria, haldun nagusiak, Joseba Segura, gotzainak eta Xabier Aldama, Zulaibarreko zuzendariak ekitaldi neurritsu eta mamitsu baten azaldu dabe ekimena.

Arratiako Udalen Mankomunitateko eta alkate asko batu da, baita ere bailarako enpresa ordezkari ugari.

Arratian talentua erakarteko giza 

erakargunea irailetik aurrera

‘Campus Zulaibar” izeneko egitasmoak 5,3 miloetako aurrekontua dau eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eleizbarrutko Ikastetxeak sareko (EB) ikastegiak berak ordainduko dabe eta Zulaibar Lanbide Heziketarako Eleizbarrutiko ikastetxearen gaur egungo instalazinoetan kokatuko da. Jatorriak parrokiaren eta udalaren arteko lankidetza estuaren emaitza izan zan eskolak, gotzainak adierazo ebanez, orduan zein orain, “akordioa bilatu eban, eta horri esker, bailara langileen harrobi bihurtu zan inguruko enpresentzat”.

 

 

Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak, Ainara Basurko Ekonomia Sustapenerako foru diputatuak, On Joseba Segura Bilboko Gotzainak, Xabier Aldama Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko zuzendariak eta Iratxe Goikoetxea Errota Fundazinoko koordinatzaileak aurkeztu eben atzo egitasmoa. Lanak hasita dagoz eta, aurreikuspenen arabera, 2022-2023 ikasturtearen hasieran martxan izango da.

On Joseba Segura gotzainak orain dala 67 urte parrokiak eta udalak batera egin eben lanaren garrantzia azpimarratu eban, gaur egun Eleizak eta erakunde publikoek barriro indarrak batu dabezala esateaz batea. Enpresa-erakargunea aitatu eban, “talde-lana lehenetsi gura da, gizarte honek ezinbesteko dituan erronka profesional eta pertsonalei aurre egin ahal izateko”.

Xabier Aldama ikastegiko zuzendariak, bere aldetik, ikastegiak “gelatik egitasmoak garatuz, enpresei balioa eransteko bokazinoa” bultzatzeko dauan apustua gogoratu eban.

Bizkaiko diputatu nagusiaren esanetan, “campus honek gaitasun eraldatzailea eta bizitasuna itzuliko deutsaz eskualdeari. ‘Campus Zulaibar’ egitasmoa lehiakortasun-ukondo izango da. Eta zuon guztion, Errota Fundazinoa, udalerri eta enpreson, lankidetzagaz, talentu eta barrikuntzaren benetako erakargune bihurtuko da. Etorkizuneko fabrikaren eta industria adimentsuaren hazi”.

Abangoardiako ekipamendua

Ekimenaren sustatzaileek azaldu ebenez, ‘Campus Zulaibar' eremuak “abangoardiako ekipamendua izango dau talentuaren eta enpresen esanetara”. ‘Campus Zulaibar’ eremu barriak, zehatz-mehatz, honako honeek izango ditu: galdaragintza finaren tailer aurreratua, diseinu eta prototipoak egiteko ekoizpen aurreratuaren zikloa, errendimendu altuko ekoizpenaren tailer konektatua, Smart Factory 4.0 (automatika eta robotikaren laborategi aurreratua), pertsonen autonomiaren sustapenerako laborategia, baleria-entsegurako llaborategia edo entsegu elektrikoetarako bankua enpresei zuzenduta, besteak beste.

Eremu barriok, akademia- eta enpresa-erabilera izango dabe aldi berean. Holan, zerbitzua emongo deutse gaur egungo zikloetako zein barrietako ikasleei eta eskuragarri izango dira negozio barriak hedatu gura dabezan, profesionalen espezializatzea edo beharginen heziketa-birziklatzea sustatu gura daben enpresentzat.

Honen haritik, ‘Campus Zulaibar’ eremuak ‘co-working’ aretoa, enpresen haztegia, batzarrak egiteko eta bideokonferentzietarako gelak eta hainbat gela-tailer izango ditu.

Enpresa barriak bailaran

Besteak beste, honako helburuak jarri dabez: urtero enpresa barria jarri daitela martxan eta Arratiako 25 enpresek hainbat jarduera barritzaile garatu daiela Zulaibar eremuan. Gainera, irakaskuntzaren arloan, ‘Campus Zulaibar’ ekimenak, aurreikuspenaren arabera, gaur egun emoten diran ziklo hezitzaileak gehitu egingo ditu eta mailaz maila ikasleen heziketa hobetu egingo dau.

Iturria: bizkeliza.org

 

No hay comentarios: