Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 7 de marzo de 2022

Artea, Dima, Igorre, Lemoa & Zeanuri: Arratia Jesus Team 05. etapea: gauza larregiz ezin!


Hona Dimako taldea, bidaiarako motxilea neurriz beteta.


Lemoa


Errebantxaren, arerioa gorrotatzearen eta pentsakera ezberdina daukeen kontra jotearen aurrean Jesusek sarritan erakutsi dausku barkamenaren eta bakearen beharrizana.
Borrokoa, gerrea eta biolentzia beti izan ei dira gizadiaren tentazioak.Lemoako parrokian pasa dan domekan tematik hori erabili genduan familia mezan.Eta aparteko moduz otoitz egin genduan Ukrainaren alde gerrari ez aldarrikatuz.

Ea garizuma honetan, gure buruak eta bihotzak eraldatuz eta konbertituz, bake zale eta bake eragile bihurtzen garean!


Artea


Hona hemen Artea, Igorre eta Zeanuriko Arratia Jesus Team taldekideak euren bosgarren etapan.

Jesukristoren Ebanjelioan San Markosen liburutik (Mk 6,7-13)

 Aldi haretan, Jesusek Hamabiei dei egin eta binaka bialtzen hasi zan, espiritu gaiztoak botateko ahalmena emoten eutsela.

    Biderako ezer ere ez hartzeko agindu eutsen, makilea besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eroan egiezala; baina aldatzeko soinekorik ez.

 Jaunak esana

Zer da behar beharrezkoa bizitzako gure bidean? Zer dago sobran? Zer konpartitu daikegu?

Igorre

Gure lasterketaren bosgarren etapea izan da gaurkoa Igorren. Lasterketan edo mendian, bizitzan legez, gauza larregi sartzea motxilan oztopoa baino ez da. Neurritasuna edo austeridadea beharrezkoak doguz.

Garizuman behin eta barriro esango jaku hau. Izan daigun gogoan. Gauza larregi eukiteak ez gaitu zoriontsu egiten. Motxila baten sartu doguz harriak: bai motxila astuna! Nora joan holan? Beste motxilan behar beharrezkoa baino ez dogu sartu, holan bizkor eta arin edonora goaz Jesusegaz batera!

Etapa barri hau abestuz eta pozik ibili dogu!

Zeanuri



Gure gizarteak, zorioneko izateko, hau eta bestea eta bestea eukiteko dinosku. Ondo bizitzea gauzak pilatzea dala. Azken modan ibiltzea dala.

Ez da egia. Ez dogu danetarik behar zoriontsu izateko. Misioetan dagozen lagunak hauxe gogorazten deuskue. Nahi eta nahiezkoa uste doguna baino gitxiagoa dala.

Karrerista onak horixe erakusten deuskue. 




 Munduko bideak ibiltzeko, astiro zein bizkor, ezin sartu gauza larregi motxilan. Neurritasunaz bizitzea beharrezkoa jaku. Garizuma bizitzeko kirolariek emoten deuskuen lezino polita!

Para recorrer los caminos del mundo, ya sea rápido o despacio, no podemos meter demasiadas cosas en la mochila. Necesitamos aprender a vivir con austeridad. Esta es una buena lección que nos enseñan los deportistas preparándonos para la cuaresma.

Zer da behar beharrezkoa motxilan sartzea munduko bideak ibilteko? Aukeratu hiru, eta idatzi orbel baten irudian. 

¿Qué es imprescindible meter en nuestra mochila para recorrer los caminos dela vida? Escoge tres cosas y escríbelas en una hoja de árbol.

Zer dago sobran gure motxilan? Aukeratu hiru gauza eta idatzi harri baten. 

¿Qué está de sobra en nuestra mochila? Escoger tres cosas y escríbelas en unas piedras.

Ez ahaztu 3 harri eta 3 orriak ospakizunera ekartea!

¡No te olvides de traer las 3 piedras y las 3 hojas a la celebración!









1 comentario:

JOSÉ JAVIER ABASOLO dijo...

Kaixo. Puede que te extrañe este mensaje (aunque supongo que no, que cosas más insólitas habrás visto), pero aunque no nos hemos visto en persona he llegado a considerarte un amigo.
Hace cinco años me e operaron de un tumor en el páncreas. La cosa salió muy bien y he estado estupendamente, pero se me ha reproducido. No lo he dicho en Facebook, ni de momento lo voy a decir, porque quizás por educación o ese sentido de la discreción que tenemos los vascos, no soy de contar mi vida privada.
Ayer empezó con la quimioterapia y aunque soy optimista está siendo duro.
Todo este rollo viene a pedirte que reces por mí. No sé si es una petición extraña, pero mientras te la hago siento cierta sensación de bienestar.
Soy consciente de que con la pandemia, la guerra y el resto de problemas del mundo lo mío puede parecer una frivolidad, pero qué le vamos a hacer, cuando viene algo así se olvida de los problemas del resto.
En fin, disculpa las molestias. Besarkada handi bat.