Aleluia!

sábado, 21 de marzo de 2020

El juego de la Oca en Cuaresma

Oso egokia etxean, KTn eta klasean jolasteko. Klikatu irudian handiago ikusteko.
Etxeko KT 1. ekitaldia. Primera sesión de KT.

Ideal para jugar y aprender sobre la cuaresma en casa, en KT o en clase. Clic en la imagen para ver más grande.

Ikusi baita be: Ver también:

Garizumako zoriontasunak: aurkezpena

Garizumako zoriontasunak

Garizumako motxila eta Garizumako mugikaria

Nazareteko Jesus umeentzat: pelikulea

 

Arratia, 2020. martxoaren 21

Egunon!

Eskerrik asko zintzo zintzo hor jarraitzeagaitik. Gurasoen laguntzaz egingo dogu etxean katekesi ekitaldi hau. Aste honetan Arratiako Andra Mari izango dogu gaia.

Lehendabizi entzun daigun kanta hau:

Klikatu erdian eta kanta bihotzez!

Maria beti egon zan Jesusen alde. Gure gurasoak gure alde dagozan legez.

Baina danok gara Jainko Aitaren seme-alabak, eta danon alde dago Maria. Katekesira doazen beste umeak, katekesira ez doazenak...

Arratian be badaukagu Arratiako Ama. Begiratu:


 Itaundu gurasoei non dagoen.

Eta berari egingo deutsagu otoitz bat, danok batera:

 

Agur, Maria, graziaz betea,

Jauna da zurekin;

bedeinkatua zara zu andre guztien artean,

eta bedeinkatua da

zure sabeleko fruitua, Jesus.

Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,

erregutu ezazu gu bekatarion alde,

orain eta gure heriotzako orduan.

Amen.


Eta amaitzeko, ea zer deritxazun holako gauza bi honeek egitea astean zehar:

1.- Deitu telefonoz aitita-amamari eta kontatu zer egin dozun.

2.- Egin Andra Mariaren marrazki polit bat eta bialdu hona: arratiaeliza@gmail.com

Hurrengo astera arte! Izan bihotz!


¡Buenos días!

Gracias sinceramente por seguir ahí. Con la ayuda de nuestros padres realizaremos esta sesión de catequesis en casa. Esta semana tendremos el tema de Arratiako Andra Mari.

Primero escucharemos esta canción:



¡Haz clic en el centro y canta de corazón!
María siempre estuvo del lado de Jesús. Como nuestros padres están de nuestro lado.
Pero todos somos hijos de Dios Padre, y María está de parte de todos. Los otros niños que van a la catequesis, los que no van a la catequesis.
En Arratia también tenemos a Arratiako Ama. Mira:



Pregunta a los padres dónde está.
Y vamos a rezar a él, todos juntos:

Dios te salve María
llena eres de gracia
el Señor es contigo;
bendita tú eres
entre todas las mujeres,
y bendito es el fruto
de tu vientre, Jesús.
Santa María, Madre de Dios,

ruega por nosotros, pecadores,

ahora y en la ahora de nuestra muerte.

Amén.





Y para terminar, a ver qué te parecen estas dos cosas para hacerlas a lo largo de la semana:


1.- llama por teléfono a tu abuelo/abuuela y cuéntale lo que has hecho.


2.- Hacer un bonito dibujo de Nuestra Señora, la Virgen y enviarlo a arratiaeliza@gmail.com


¡Hasta la semana siguiente!

 

 

Gurutzearen seinalea




Gurutze santuaren seinalegaitik +
gure etsaiengandik libra gaitzazu +
gure Jaun eta Jaungoikoa. +
Aitearen, eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. +

Amen.



Gure Aita



Gure Aita, zeruetan zarena;

santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,

egin bedi zure nahia

zeruan bezala lurrean ere.

Emaiguzu gaur egun hontako ogia;

barkatu gure zorrak,

guk ere zordunei barkatzen diegun ezkero;

eta ez gu tentaldira eraman,

baina atera gaitzazu gaitzetik.

Amen.



Agur Maria




Agur, Maria, graziaz betea,

Jauna da zurekin;

bedeinkatua zara zu andre guztien artean,

eta bedeinkatua da

zure sabeleko fruitua, Jesus.

Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,

erregutu ezazu gu bekatarion alde,

orain eta gure heriotzako orduan.

Amen.



Aintza




Aintza Aitari, eta Semeari,

eta Espiritu Santuari.

Hasieran zen bezala,

orain eta beti,

gizaldi eta gizaldietan.

Amen.



Jan aurretik




1. Bedeinka gaitzazu, Jauna;

bedeinkatu janari-edari hauek,

eta eman gure senide guztiei

eguneroko ogia. Amen.



2. Bedeinka gaitzazu, Jauna,

gaur ogi hau jango dugunok.

Bedeinka berau egin dutenak

eta ogirik izango ez dutenak.





Aintza (Mezatan)



Aintza zeruetan Jaungoikoari.

eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.

Hain haundi ta eder zaitugulako,

gora Zu!,

bedeinkatua Zu!,

gorespen Zuri!,

ahuspez agur!,

eskerrak Zuri!

Jainko Jauna, zeruko Errege,

Jaungoiko Aita ahalguztiduna.

Jauna, Seme bakar, Jesukristo,

Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,

Aitaren Seme:

Zeuk kentzen duzu munduko bekatua,

erruki, Jauna;

Zeuk kentzen duzu munduko bekatua,

entzun gure deia.

Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,

erruki, Jauna!

Zeu bakarrik Santua,

Zeu bakarrik Jauna,

Zeu bakarrik Goi-goikoa, Jesukristo,

Espiritu Santuarekin

Jainko Aitaren argitan. Amen.





Kredoa




Sinesten dut Jaungoiko Aita ahalguztidun,

zeru-lurren Egilea.



Sinesten dut Haren Seme bakar

Jesukristo gure Jauna,

Espiritu Santuaren egitez sortu

eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;

Pontzia Pilatoren menpean nekaldua,

gurutzean iltzatua,

hila eta hobiratua izan zena;

infernuetara jaitsi

eta hirugarren egunean

hilen artetik biztu zena;

zeruetara igo

eta Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren

eskuin aldean jarririk dagoena;

handik biziak eta hilak epaitzera

etorriko dena.



Sinesten dut Espiritu Santua,

Eliza santu katolikoa,

santuen elkartasuna,

bekatuen barkamena,

haragiaren biztuera

eta betiko bizitza.

Amen.





Aitortzen diot



Aitortzen diot 

Jainko guztiz ahaltsuari, 

eta zuei ere bai, nire senideoi, 

bekatu egin dudala, 

gogapen, hitz eta egitez, 

eta eginbeharrak ez eginez; 

bai, bekatari naz. 

Horregatik eskatzen diet 

Andra Maria beti Birjinari, 

aingeru eta santu guztiai, 

eta zuei ere bai, nire senideoi, 

otoitz egin diezaiozuela nire alde 

Jainko gure Jaunari. Amen.





Norberaren urtebetze-egunean




Gaur nire ustebetetze-eguna da;

pozik nago, Jesus.

Eskerrak biziagatik,

aita eta amagatik

eta nire familia guztiagatik.

Eskerrak, Bataioaren bidez

Elizako familiako egin nauzulako.

Gaur zoriondu egingo naute

eta opariak ere jasoko ditut.

Egizu, Jesus,

neu izan nadila etxekoentzat eta guztientzat

opari eta zorion.





Neure gurasoen alde



Aita eta ama baditut

eta beraiek asko maite naute.

Eskerrak, Jesus!

Egizu, nik ere maita ditzadala

eta neure bizitza osoan

esker ona ager diezaiedala.

Lagun iezaiezu

eta eman Zuk nik eman ezin deiedana!







Misioen alde



Jesus, Zuk erakutsi diguzu

danok dugula maite gaituen Aita on bat.

Eskerrik asko!

Asko dira, ordea, gaur munduan

Zu ezagutzen ez zaituztenak

eta Aita horren berririk ez dutenak.

Egizu, Jesus, guztiek Zu ezagutu zaitzatela,

Aita horren poza izan dezaten.

Lagundu, munduan zure Berri Ona

zabaltzen ari diren misiolariei!





Munduko haur guztien alde



Jesus, Zuk erakutsi diguzu


guztiok munduan Aita bat bera daukagula


eta familia bat osatzen dugula.


Baina asko dira gaur


jatekorik eta etxerik gabe,


eskola eta sendagairik gabe bizi diren haurrak;


asko, goserik hiltzen direnak.


Danontzat eskatzen dizugu, Jesus:


izan dezatela eguneroko ogia


eta premiazko duten guztia.

Egizu, jakin dezagula

ondasunak guztion artean banatzen

eta danok elkarrekin senide bezala bizitzen.



 


Neure lagunen alde


 


Jesus,


izan gogoan neure lagunak.


Eskerrik asko lagunengatik.)


Zintzoak dira eta asko maite ditut.


Zaindu eta lagundu itzazu


noiznahi eta nonahi.


Norbait gaixotzen bada,


Osatu ezazu laster, Jauna.


Neure lagunen familiaren alde ere eskatzen dizut:


gurasoak, neba-arrebak, aitaita-amamak


ondo eta osasuntsu  egon daitezela.


Zaindu neure lagunak


gero eta elkartuago bizi gaitezen.


 




Triste nagoenean




Jesus laguna:

gaur ez nabil ondo,

triste nago,

Zeu behar zaitut ondoan

nire gogoa jasotzeko,

eta irribarretan hasteko.

Ilun ikusten ditut gauza guztiak,

Gauza ederrekin ez naiz konturatzen.

Emazkidazu zure poza eta zure gogoa,

zure irribarrea,

gauzak baikor ikusteko zure ahalmena.

Jakin badakit nire ondoan zaudela,

ez didazula hutsik egiten

nire benetako laguna zarena.


Eskerrik asko, Jauna



Eskerrik asko, Jauna

senide bezala bizitzera dei egiten diguzu.

Eskerrik asko, barkatzen irakasteagatik.

Eskerrik asko zelan maitatu irakasteagatik,

maitasunik handienaren eredua emanez.

Eskerrik asko amagatik,

beti jagon eta laguntzen gaitu-eta.

Eskerrik asko zure Hitzagatik

argia, apala, bizigarria.

Eskerrik asko Zuri jarraitzeko deia egiteagatik,

lurrean Jainkoaren Erregetza onartuz.

Eskerrik asko zure konfiantza guregan jartzeagatik

eta zure misioan parte hartzera deitzeagatik.

Eskerrik asko elkartean bizitzen irakasteagatik.

Eskerrik asko gure familia handia den

ama Elizagatik.

Eskerrik asko Jauna, bihotz-bihotzez.


Gaueko otoitza



Gau honetan, Jesus,  lagun maitea,

gauza asko daukat Zuri kontatzeko:

Eskerrik asko nire familiagatik,

guraso, neba-arreba, lagun

eta inguruko jende zintzo guztiagatik.

Munduko haur guztien alde

eskatu nahi dizut,

batez ere bakarrik daudenen alde:

denek jaso dezaten

benetako maitasuna eta samurtasuna,

sufritzen duen umerik egon ez dadin,

gaur bertan zoriontsu izan daitezen.

Zure laguntza eskatzen dizut

hobea izan nadin.

Zure laguntasuna eskatzen dizut

beti alai bizi nadin.

Zure maitasuna eskatzen dizut

ingurukoei eramateko,

Zuregandik gero eta hurbilago bizitzeko.

Nire familiaren alde

Jesus,
gaur nire familiaren alde eskatu nahi dizut.
Aita, ama, neba-arreben alde...
Eman osasuna eta zoriona guztioi.
Gurasoek lana izan dezatela
elkar asko maitatuz.
Neba-arrebek eta nik
eskolan irakatsitakoa ikasi eta
etxean protestarik egin gabe lagundu dezagula;
(eta) elkarrekin jolastu
eta zintzo portatu gaitezela.
Izan zaitez beti gure laguna,
bat eginda bizi gaitezen
zure maitasun handia
gure artean handituz
egunero eta beti.
Hala izan bedi, Jesus Jaun ona.

Lagundu elkarbanatzen

Jesus, lagun handia,
gizakien artean
ona eginez
igaro zenuen mundu honetan,
eta denon artean zelan elkarbanatu behar dugun
guri irakatsi zenigun.
Garena,
duguna,
amets egiten duguna,
itxaroten duguna,
mina edo poza
eragiten diguna elkarbanatuz.
Zabaldu gure bihotzak
sufritzen dagoenari gure eskua emateko.
Senide bakoitzarengan  zure aurpegia ikusten lagundu iezaguzu.
Eskuzabaltasun eta maitasunaz,

eta hurkoarenganako arduraz bizitzera dei egiten diguzu.
Hala izan bedi, Jesus lagun handia.

Bakearen alde

Jesus, lagundu


ni eta ingurukoak

bakean bizi gaitezen.

Bakea nire familian,

humore ona eta laguntzeko gogoa zabalduz,

gurasoak ulertuz, neba-arrebak maitatuz.

Bakea lagun taldean,

liskarrak eta pelikak alde batera utzi

eta indarkeria mota guztiak alboratuz, 

gure arteko harremanak hobetuz,

barkatuz eta barkamena onartuz,

gauza onak egiteko gogoa eta alaitasuna bateratuz.

Toki guztietan

bakea bilatu dezadala,

eta Asisko San Frantziskok

esaten zuenez,

egiazko bakegile izan nadila.

Hala izan bedi, Jauna!







Gure Ama Mariari    



Ama maite Maria:

eskerrik asko gure ama zarelako;

izan ere, Jesus haurra zaindu zenuen bezala,

gu jagon eta

guregandik hurbil zaude.

Zure semea hobeto ezagutu nahi dut

eta gero eta gehiago maitatu.

Jesusi jarraitzen bizi nahi dut.

Seme/alaba ona izan,

senide zintzoa, lagun jatorra.

Zure esperantzaz jantzi nazazu.

Zure antzera,

Jainkoaren altzoan bizi gura dut.

Lagundu nire fedean hazten.

Ama Ona, lagundu

Jesusen urratsak jarraitzen.

 

 

La señal de la Cruz




Por la señal de la santa cruz +
de nuestros enemigos +
líbranos, Señor, Dios nuestro +
En el nombre del Padre y del Hijo y del Espíritu Santo +

Amén.



Padre nuestro

Padre nuestro,
que estás en el cielo,
santificado sea tu Nombre;
venga a nosotros tu reino;
hágase tu voluntad
en la tierra como en el cielo.

Danos hoy nuestro pan de cada día;
perdona nuestras ofensas,
como también nosotros perdonamos
a los que nos ofenden;
no nos dejes caer en la tentación,
y líbranos del mal.

Amén.



Ave María




Dios te salve María
llena eres de gracia
el Señor es contigo;
bendita tú eres
entre todas las mujeres,
y bendito es el fruto
de tu vientre, Jesús.
Santa María, Madre de Dios,

ruega por nosotros, pecadores,

ahora y en la ahora de nuestra muerte.

Amén.





Gloria




Gloria al Padre, y al Hijo, y al Espíritu
Santo. Como era en el principio, ahora
y siempre, por los siglos de los siglos.
Amén.





Antes de comer




Bendícenos, Señor,

y bendice éstos alimentos

que nos vamos a servir,

y que Tú nos das

por Tu infinita bondad.

Te lo pedimos por Cristo Nuestro Señor.

Amén.





El Gloria (misa)
Gloria a Dios en el cielo,
y en la tierra paz a los hombres que ama el Señor.

Por tu inmensa gloria te alabamos,
te bendecimos, te adoramos,
te glorificamos, te damos gracias,
Señor Dios, Rey celestial,
Dios Padre todopoderoso Señor,
Hijo único, Jesucristo.

Señor Dios, Cordero de Dios, Hijo del Padre;
tú que quitas el pecado del mundo,
ten piedad de nosotros;
tú que quitas el pecado del mundo,
atiende nuestra súplica;
tú que estás sentado a la derecha del Padre,
ten piedad de nosotros;
porque sólo tú eres Santo,
sólo tú Señor, sólo tú Altísimo, Jesucristo,
con el Espíritu Santo en la gloria de Dios Padre.

Amén.



El Credo




Creo en Dios, Padre Todopoderoso,
Creador del cielo y de la tierra.
Creo en Jesucristo su único Hijo Nuestro Señor,
que fue concebido por obra y gracia del Espíritu Santo.

Nació de Santa María Virgen,
padeció bajo el poder de Poncio Pilato,
fue crucificado, muerto y sepultado, descendió a los infiernos,
al tercer día resucitó de entre los muertos,
subió a los cielos y está sentado a la derecha de Dios Padre, todopoderoso.
Desde allí va a venir a juzgar a vivos y muertos.

Creo en el Espíritu Santo, la Santa Iglesia católica
la comunión de los santos, el perdón de los pecados,
la resurrección de la carne y la vida eterna.

Amén.

Yo confieso



Yo confieso

ante Dios Todopoderoso,

y ante vosotros hermanos

que he pecado mucho

de pensamiento, palabra, obra y omisión.

Por mi culpa, por mi culpa, por mi gran culpa.

Por eso ruego a Santa María siempre Virgen,

a los ángeles, a los santos y a vosotros hermanos,

que intercedáis por mí ante Dios, Nuestro Señor.

Amén.



En el día de mi cumpleaños




Hoy es mi cumpleaños

y estoy muy alegre, Jesús.

Te doy gracias

por el regalo de la vida que me das.

Te doy gracias

por mis padres y por toda mi familia.

Gracias, porque en el Bautismo

me hiciste miembro de tu familia, la Iglesia.

Hoy recibiré felicitaciones y regalos;

estoy feliz.

Te doy gracias a ti y se las doy a todos.

Te pido que yo mismo sea un auténtico regalo

para mis padres, mis hermanos, mi familia

y para todo el mundo. 





Por mis padres



Jesús,

Tú me has dado un padre y una madre.

Ellos me quieren mucho.

Te pido que también yo les quiera mucho

y sea agradecido con ellos

durante toda mi vida.

Ayúdales, Jesús,

y dales Tú lo que yo no puedo darles.





Por las misiones



Jesús, Tú nos trajiste la mejor noticia:

que todos tenemos un Padre

que nos quiere mucho.

Pero en el mundo hay muchos

que no le conocen;

muchos niños y niñas no han tenido

la suerte que tengo yo.

Te pido, pues, Jesús,

que llegue a todos esa Buena Noticia

y que te conozcan a Ti.

Ayuda a todos los misioneros y misioneras

que predican el Evangelio por el mundo.









Por todos los niños y las niñas del mundo



Tú, Jesús, nos enseñaste


que todo tenemos un mismo Padre

y formamos una misma familia.

Pero hoy muchos niños y niñas no tienen

pan ni casa ni escuela ni medicinas;

muchos mueren de hambre o por las guerras.

Te pido que tengan el pan de cada día

y todo lo que necesitan

para vivir con dignidad.

Haz que las riquezas del mundo

se repartan con justicia

y que también yo sepa compartir lo que tengo.

¡Ayúdanos, Jesús a todos!





Por mis amigos

Jesús,
acuérdate de mis amigos.
Te doy gracias por todos ellos.
Son muy buenos
y los quiero mucho.
Cuídalos y acompáñalos siempre
de día y de noche
y en todas partes.
Si alguno se pone enfermo. Señor,
ayuda a que se cure pronto.
Te pido por las familias de mis amigos,
sus aitas, hermanos, aititas,
que todos estén bien.
Cuida mucho a mis amigos,
y que aprendamos a vivir
cada día más unidos.




Cuando estoy triste




Querido Jesús:
hoy no ando bien,
me siento triste,
necesito sentirte cerca
para levantarme el ánimo

y volver a sonreír.

Veo todas las cosas negras
y no soy capaz de ver
todas las cosas bonitas que me pasan.
Contágiame tu alegría y tus ganas.
Ayúdame a sonreír y a ver las cosas
con más optimismo y buena cara.
Yo sé que está conmigo y a mi lado,
que no me fallas nunca,
que eres mi amigo de verdad.



Te damos gracias Señor

Gracias por enseñarnos
a vivir como hermanos.
Gracias por enseñarnos a perdonar,
gracias por enseñarnos cómo amar,
y darnos el ejemplo del mayor amor.
Gracias por la madre que nos diste,
que nos cuida y nos acompaña siempre.
Gracias por tu Palabra
tan clara, tan sencilla, tan llena de vida.
Gracias por invitarnos a seguirte
construyendo el Reino de Dios en la tierra.
Gracias por confiar en nosotros
e invitarnos a colaborar con tu misión.
Gracias por enseñarnos
a vivir en comunidad.
Gracias por la madre Iglesia,
que es nuestra gran familia.
Por todo, gracias Señor.


Oración de la noche
Querido amigo Jesús,
en esta noche
tengo muchas cosas para decirte:
Te quiero dar gracias
por mi familia,
mis aitas, mis hermanos,
mis amigos,
y toda la gente buena
que tu pones a mi lado.
Quiero pedirte
por todos los niños del mundo,
en especial por los que están más solos,
para que todos reciban
cariño y amor sincero,
para que no haya chicos que sufran
y todos puedan sonreír felices en este día.
Te pido tu ayuda para ser mejor.
Te pido tu compañía
para vivir alegre en todo momento.
Y te pido tu amor
para llevarlo a los que me rodean,
y así vivir cada día
más cerca de ti.


Por mi familia

Jesús,
te quiero pedir hoy por toda mi familia.
Mi aita, mi ama, mis hermanos…
Dales buena salud a todos
y que siempre puedan ser felices.
Que mis aitas tengan trabajo
y se quieran mucho.
Que mis hermanos y yo
estudiemos todo lo que aprendemos en la escuela,
que ayudemos en casa sin protestar,
y que aprendamos a jugar juntos
y a llevarnos bien.
Quiero que siempre nos acompañes
y que vivamos muy unidos
haciendo crecer tu inmenso amor
en medio de nosotros
todos los días, en todo momento.
Que así sea, buen Señor Jesús.


Enséñanos a compartir
Querido amigo Jesús,
tu pasaste por el mundo
haciendo el bien
entre todos los hombres,
y nos enseñaste
a compartir con todos,
lo que somos,
lo que tenemos,
lo que soñamos,
lo que esperamos
lo que nos duele y
lo que nos alegra.
Abre nuestros corazones
para que siempre tendamos la mano al que sufre.
Ayúdanos a ver en cada hermano tu rostro
que nos llama y nos pide vivir con generosidad,
amor y entrega a los demás.
¡Que así sea, Señor!


Por la paz
Jesús, ayúdame a vivir en paz con
los que me rodean.
Que busque la paz en mi familia,
poniendo buen humor, ganas de ayudar,
comprensión para mis aitas,
y cariño para mis hermanos.
Que busque la paz en mi grupo de amigos,
evitando las peleas y discusiones,
renunciando a todo tipo de agresión,
ayudando a mejorar las relaciones,
aprendiendo a perdonar y a aceptar
el perdón de otros,
contagiando alegría y ganas de
hacer cosas buenas.
Que busque la paz en todos los lugares
que me encuentre,
para ser como decía San Francisco de Asís,
un verdadero instrumento de paz.
¡Que así sea, Señor!




                  

A María, nuestra madre   



Querida Virgen María:

Gracias por ser nuestra ama en la fe,

por estar cerca

y cuidarnos mucho

como hiciste con Jesús-niño.

Quiero conocer mejor a tu hijo

y  quererlo más cada día.

Quiero vivir como Jesús.

Ser buen hijo, buen hermano y buen amigo.

Contágiame tu esperanza.

Que aprenda, como tu,

a vivir en las manos de Dios.

Ayúdame a hacer crecer mi fe.

Madre Buena, enséñame a seguir

los pasos de Jesús.   

No hay comentarios: