Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

lunes, 3 de febrero de 2020

Egitate onen argia La luz de las buenas obras: Jose Antonio Pagola

Gizakiok joera dugu, besteen aurrean garen baino adimentsuago, hobeago, jatorrago agertzeko. Bizi ez dugun perfekzioaren itxurak egiten ematen dugu bizitza, geure eta besteen aurrean.
Psikologoek diote, joera hau, batez ere, geure eta besteen aurrean geure burua baiesteko nahiari zor diogula, besteen balizko gorentasunaren aurrean geure burua defenditu nahi izateari.


«Egitate onen» egia falta izaten dugu, eta hitzontzi eta berriketatsu egiten dugu geure bizitza. Ez gara gai izaten seme-alabei bizitza duin baten eredu izateko, eta geuk bizi ez duguna haiei eska eta eska ematen dugu geure bizitza.
Ez gara koherente geure kristau-fedearekin, eta geure burua zuritzen saiatzen gara erlijio-praktika alde batera utzi dutenak kritikatuz. Ez gara ebanjelioaren lekuko, eta besteei predikatzeari emanik bizi gara.

Agian, geure inkoherentziak pazientzia handiz aitortzen hasi beharko genuke, besteei geure bizitzaren egia bakarrik aurkezteko. Erdipurdiko garela onartzeko adorerik badugu, errazago irekiko diogu bihotza gure bizitza oraino ere eralda dezakeen Jainko horren egitateari.

«Gatza geza bihurtzeko» arriskuaz mintzo zaigu Jesus. Gurutzeko Donibanek beste era batean esan du: «Jainkoak libra zaitzatela gatza harrotzen hastetik, zeren, kanpoan zerbait egiten duela eman arren, funtsean ezdeus izango baita; gauza ziurra baita egitate onak Jainkoari esker burutu daitezkeela».

«Lurreko gatza» izateko, gauza garrantzizkoa ez da, ez ekintzaren ekintza, ez artegatasuna, ez azaleko protagonismoa, baizik eta «egitate onak», gure baitako Espirituaren maitasunez eta egintzaz gauzatuak.

Nolako arretaz entzun beharko genituzkeen gaur egun Elizan Gurutzeko Donibane beraren beste hitz hauek: «Har kontuan, zeren, hemen oso ekintzaile diren eta mundua beren predikuez eta ageriko egitatez besarkatzen dutela uste dutenek, probetxu handiagoa eskainiko bailiokete Elizari eta atseginago izango bailitzaizkioke Jainkoari… denbora horren erdia bederen Jainkoarekin otoitzean egoteari emango baliote». Osterantzean, doktore mistiko horren arabera, «dena mailuka aritzea izango litzateke eta ezer baino ezer gutxiago egitea, eta batzuetan ezer ez, eta, are  gehiago,batzuetan kalte egitea». Horrenbeste ekintza eta artegatasun artean, non dira gure «egitate onak»? Jesusek esan ohi zien ikasleei: «Argi egin diezaiela zuen argiak gizon-emakumeei, zuen egitate onak ikus ditzaten eta Jainkoari aintza eman diezaioten».
Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

LA LUZ DE LAS BUENAS OBRAS

 

 

Los seres humanos tendemos a aparecer ante los demás como más inteligentes, más buenos, más nobles de lo que realmente somos. Nos pasamos la vida tratando de aparentar ante los demás y ante nosotros mismos una perfección que no poseemos.

Los psicólogos dicen que esta tendencia se debe, sobre todo, al deseo de afirmarnos ante nosotros mismos y ante los otros, para defendernos así de su posible superioridad.

Nos falta la verdad de «las buenas obras», y llenamos nuestra vida de palabrería y de toda clase de disquisiciones. No somos capaces de dar al hijo un ejemplo de vida digna, y nos pasamos los días exigiéndole lo que nosotros no vivimos.

No somos coherentes con nuestra fe cristiana, y tratamos de justificarnos criticando a quienes han abandonado la práctica religiosa. No somos testigos del evangelio, y nos dedicamos a predicarlo a otros.

Tal vez hayamos de comenzar por reconocer pacientemente nuestras incoherencias, para presentar a los demás solo la verdad de nuestra vida. Si tenemos el coraje de aceptar nuestra mediocridad, nos abriremos más fácilmente a la acción de ese Dios que puede transformar todavía nuestra vida.

Jesús habla del peligro de que «la sal se vuelva sosa». San Juan de la Cruz lo dice de otra manera: «Dios os libre que se comience a envanecer la sal, que, aunque más parezca que hace algo por fuera, en sustancia no será nada, cuando está cierto que las buenas obras no se pueden hacer sino en virtud de Dios».

Para ser «sal de la tierra», lo importante no es el activismo, la agitación, el protagonismo superficial, sino «las buenas obras» que nacen del amor y de la acción del Espíritu en nosotros.

Con qué atención deberíamos escuchar hoy en la Iglesia estas palabras del mismo Juan de la Cruz: «Adviertan, pues, aquí los que son muy activos y piensan ceñir el mundo con sus predicaciones y obras exteriores, que mucho más provecho harían a la Iglesia y mucho más agradarían a Dios… si gastasen siquiera la mitad de ese tiempo en estarse con Dios en oración».

De lo contrario, según el místico doctor, «todo es martillear y hacer poco más que nada, y a veces nada, y aún a veces daño». En medio de tanta actividad y agitación, ¿dónde están nuestras «buenas obras»? Jesús decía a sus discípulos: «Alumbre vuestra luz a los hombres para que vean vuestras buenas obras y den gloria al Padre».

José Antonio Pagola

5 Tiempo ordinario – A (Mateo 5,13-16)



No hay comentarios: