Hala ere... Lourdes Iriondo & Xabier Lete

sábado, 15 de febrero de 2020

Gizarteari eta Eleizeari begira Esperantzaz eta arduraz



Hona hemen kontsultako bigarren atalaren emoitzak. Tamalez, lehen faseko erantzunak ez jakozan heldu talde antolatzaileari. Oraingoan Arratiako Pastoral Batzordean jasotako guztien laburpena dakargu hona eta sartu dogu elizbarrutiko formularioan.
Eskerrik asko lan honetan parte hartu daben guztiei!

He aquí las aportaciones de la segunda parte de la consulta. Lamentablemente, las respuestas de la primera fase no llegaron al equipo organizador. En esta ocasión traemos un resumen de todos los contenidos recibidos en el Consejo Pastoral de Arratia que también los hemos incluido en el formulario Diocesano.
¡Gracias a todas las personas que han participado en este trabajo!

Bizkaiko Elizaren plan ebanjelizatzaileagaz


ARRATIAKO PASTORAL BATZORDEA


A) Valoración que hacéis de lo sucedido en la fase anterior (diagnóstico) respecto a los siguientes aspectos:

Información previa del proceso a seguir     1 Muy mal 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Bien
Materiales aportados                                   1 Muy mal 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Bien
Tiempo de reflexión fase de diagnóstico    1 Muy mal 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Bien
Respuesta a la convocatoria en tu entorno  1 Muy mal 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Bien
Devolución del informe síntesis                  1 Muy mal 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Bien


Zeanuriko, Igorreko eta Arratiako Pastoral Batzordeak
Hartu dogun materiala ez dago herri txikietarako ondo egokituta.


B) Zer botatzen dogu faltan:

Arteako parrokia
- “Eskola kristaua: ebanjelizatze plataforma barriak”. Ez da inon aipatzen.
- Familia eredu barriak.
- Genero identitate barriak.

Zeanuriko Pastoral Batzordea
Adiskidetzea lantzea Ziortzan egiten zan topaketa berreskuratuz edo antzerako ekintzaren bat antolatuz.

Igorreko Pastoral Batzordea
- Jesusen aipamen argia falta da.
- Adiskidetzea Euskal Herrian alde barri honeetan, Ziortzako ibilaldiaren arira (ekintza herrikoiak eta publikoak).

Igorreko helduen taldea
Jesusen aipamen argia. Anuncio explícito de Jesús.
Adiskidetzea Euskal Herrian (Ziortzako ibilaldia) eta memoria historikoa aintzat hartu.

Arratiako Pastoral Batzordean
Klerikalismoaren arazoa.





C) Lemak:

Bediako parrokia
- “Gakoa ebanjelioa”
- “ Ebanjelioaren mamitik”

Arteako parrokia
- “Eleiza laikotzaren papera sendotzen”.
- “Eleiza emakumearen bardintasun erreala indartzen”.
- “Ebanjelioan oinarrituz sistema ekonomikoa gizakituz”.

Igorreko Pastoral Batzordea
- “Eleizpetik plazara”.
- “Ebanjelioaren ikasle misiolariak” (Ebanjelioaren poza).

Igorreko helduen taldea
“Entra en tu casa” (la interior y nuestro mundo, la tierra).

Arratiako Pastoral Batzordean
“Ebanjelioaren poza”.


D) “Gidalerroak” garatzeko, ze ekintza proposatzen dozu? (Para desarrollar las “líneas fuerza” ¿qué acciones propones realizar?).


1.  Bizkaiko Eleizaren konpromiso eraldatzailea, salaketa profetikoa, nortasun ezaugarriak gizarte eta eleiz erronka nagusien aurrean. Personarik makalenenganako gertutasunean sakondu egiten dauan Eleiza. Lekukotasun izan munduan, erakunde lez, eta kideen bizitzan, gizarte-karidade konpromisotik. (El compromiso transformador, la denuncia profética, señas de identidad de la Iglesia de Bizkaia ante los grandes retos sociales y eclesiales. Una Iglesia que profundiza su cercanía a las personas más débiles. Ser testimonio en medio del mundo, como institución y en la vida de sus miembros, desde el compromiso socio caritativo).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Ebanjelioaren kontra doazen pertsonen eskubide eta duintasunaren kontrako ekimenak publikoki salatzea, bereziki arlo sozialean, ekonomikoan eta ekologikoan.
Arratia mailan, beharrizanak dituen jendeari laguntzeko Eleizak zer egiten duen azaldu.

Arteako parrokia
Justizia sozialaren foro desbardinetan, Eleizaren presentzia indartu, inplikazino proaktiboa agertuz.

Zeanuriko guraso taldea
KTko ume eta gurasoei zer dan CARITAS erakutsi edo azaldu.



Igorreko Pastoral Batzordea
Azaldu CARITAS zer dan ume, katekesi, guraso eta gazteei.
Urtean zehar topaketa bi egin eliztarrak eta etorkinak alkar ulertzeko.

Igorreko helduen taldea
Muy positivo la gente joven en el mercadillo navideño.
Buscar e identificar las personas necesitadas.
Urtean zehar topaketa bi egin eliztarrak eta etorkinak alkar ulertzeko.


2.  Fedearen hedapena: kristau sarbideko prozesuak –katekesia, familiak, gazteak, eskaut, helduak- sendotu eta gaurkotu. (Transmisión de la fe: refuerzo y actualización de los procesos de iniciación cristiana: catequesis, familias, jóvenes, eskaut, adultos).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Prozesu kateketikoak pertsonen bizi-zikloei egokitzea, momenturik konplexuenei arreta berezi bat eskeintzen, hori guztia sakramentuen harrerei baldintzatu gabe eta kristau-fedea hezitzeko astialdia eredu pribilegiatu lez erabiliz.
Galdetu jendeari zer nolako sarbide prozesuak nahi dituzten eta adostu guztien artean.
Formakuntza kateko guraso/katekistentzat.
Adiskidetza taldeak herri txikietan zabaldu.
Indartu Eleiza arloko talde guztiak.

Arteako parrokia
Fede eta aisialdiko taldeetan aktibismo hutsean jausi beharrean, irakurketa kristau ulergarri eta gaurkotu bat jorratu.

Zeanuriko guraso taldea
Gurasoentzat formazio ekitaldiak antolatu.

Zeanuriko Pastoral Batzordea
Katekesiko gurasoentzako formazio ekitaldiak antolatu.
Laikoentzako formazio ekitaldiak antolatu.

Igorreko Pastoral Batzordea
Jainkoagaz meditazinoan alkar egoteko uneak.

Igorreko helduen taldea
Jainkoagaz meditazinoan alkar egoteko uneak.
Leer y comentar en grupo textos de las últimas encíclicas del Papa.








3.  Ospakizunaren arloa zaindu, hizkuntzak eta sinboloak eguneratuz ospakizunak suspertzen saiatuz eta kultura aniztasunen aberastasuna txertatuz. (Cuidar la dimensión celebrativa, procurando su revitalización mediante la actualización de lenguajes y símbolos, e integrando la riqueza de diversidades culturales).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Hizkuntza eguneratu eta berritu, ospakizun guztietan hizkuntza inklusiboagoa eginez.
Ospakizun erakargarriagoak antolatu, laburragoak eta batez ere, ospakizunetan (ebanjelioa, Biblia, …) azaltzea denok ulertzeko moduan. Azalpenak eman. Gaian aditua den norbaitek eman azalpenak, sinboloak azaldu. Biblia liburu zoragarria da baina benetako esanahia gutxi batzuek dakite igortzen.
Parte-hartzea sustatu, ospakizuna ez daiten bakarrik abadearen inguruan izan.
Mezea aldatu. Parte hartzea bultzatu, hartu-emona izanez. Ebanjelioa irakurri eta eritziak emonez, etorkizunean dauden planak komentatuz, adibidez.

Arteako parrokia
Liturgiaren formakuntza pedagogiko edo didaktikoak antolatu, erritoak ulertzeko, euren esanahi sakramentala galdu egin dalako gaur egun. Errito hutsak ikusi beharrean, mezu ebanjelikoaren esentzia ulergarriagoa jaso.

Zeanuriko guraso taldea
Jarraitu familiako ospakizunagaz.

Zeanuriko Pastoral Batzordea
Mezeari bere seriotasuna kendu, atal bakoitza zer dan azaldu, amenoagoa egin.

Igorreko Pastoral Batzordea
Harrerea egin kanpotik datozenei ospakizun bategaz.


4.  Espiritualtasuna sendotu, Hitzaren hausnarketa eraginez eta Ebanjelioaren senera bueltatuz. (Fortalecer la espiritualidad desde la meditación de la Palabra y la vuelta al espíritu del Evangelio).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Parrokietan edota pastoral unitateetan otoitz eskarmentuetarako barneratze eta meditazioaren eskaintza bat egon dadila.
Ekintza ezberdinak antolatu, hizlari egokiak ekarri, tailer praktikoak antolatu, Jesus gure eredua da baina Eleiza eredu hortatik oso urrun dago.
Hitzaldiak, jardunaldiak antolatu.

Arteako parrokia
Ebanjelioaren eguneroko praktikotasunaren balioa ikusi arazo. Ebanjelioa ez da mistikoen edo argituen gauza, gizaki guztiok garatu edo jaso daikegun mezua baino. Horregatik ikasi behar dogu gaurko bizitzan eta gaurko gizartean zentzua daukala Ebanjelioaren arabera bizitzeak.

Zeanuriko guraso taldea
Barnekotasun ikastaroak eskeini.
Igorreko Pastoral Batzordea
Barnekotasun ikastaroak eskeini,

Arratiako Pastoral Batzordean
Jesusen taldeak sortu (Pagola)


5.  Gure alkarteen egitura antolatzailea gaur egungo beharrizanetara moldatu, benetako ardurakidetasuna sendotuz. (Adaptar la estructura organizativa de nuestras comunidades a las necesidades actuales, fortaleciendo una corresponsabilidad real. Tejer y trabajar en red, tanto dentro de la Iglesia, como con los de fuera).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Dagozkion organoetan gizartearen irudikapen errealeko kuotak ezarri (gazteak, etorkinak, laikoak, emakumeak,…), honez gain organo hauetan kontsultiboa den eredua ezabatu behar da eta erabakigarriak izan behar dira.
Emakumeen presentzia areagotu.

Arteako parrokia
Eleizaren antolaketan zerbitzuen atala era nabarmenean indartu.

Zeanuriko guraso taldea
Emakumeak gero eta gehiago parte hartu beharko luke.

Zeanuriko Pastoral Batzordea
Laikoei eta batez ere emakumeei parrokietako ardura emon.
Zonalde bakoitzerako hartzen diran erabakiak bertako pastoral batzordearekin adostu.

Igorreko Pastoral Batzordea
Abade banaketa zuzenagoa egin parrokietan.


6.  Sarea eratu eta sarean jardun, Eleiza barruan zein kanpokoakaz. (Tejer y trabajar en red, tanto dentro de la Iglesia, como con los de fuera).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Katolikoak ez diren elizakaz eta beste erlijiozko konfesioakaz batera ibili eta gizarte eragileakaz lan mankomunak bultzatu.
Elkarteak egin.
Herri mailako batzar pare bat antolatu urtean, Eleizak jarraituko duen estrategia azalduz.

Arteako parrokia
Eleizaren presentzia plataforma digitaletan indartu, mezu gaurkotua eta aurrerakoia hedatuz. Eleizak AD-EXTRA, mundura, begiratu behar dau, munduaren parte da eta.


7.  Laikotzaren egitekoa indartu, euren heziketa ziurtatuz eta euren gidaritza garatuz. (Reforzar el papel del laicado, asegurando su formación y desarrollando su liderazgo).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Komunitateetan laikoen benetazko lidergoa onartu eta bultzatu, laiko liberatuen kuotak ezartzen.
Laikoa izatea errespetatu eta laikotasunaren zergaitia entzun eta hausnarketa egin.

Arteako parrokia
Laikoen presentzia eta erantzunkizuna indartu “de facto”. Laikoak eta laikak ez dira izan behar abadeen “monaguilloak” edo “sakristanak”, beraz, emon deioguzan erantzunkizunak laikoei eta, horrez gain, konfiantza eta autonomia be.

Igorreko Pastoral Batzordea
Enkomienda pastorala daukien laikoak bultzatu.

Igorreko helduen taldea
Campañas para que más varones participen en las parroquias.
Leer y comentar en grupo textos de las últimas encíclicas del Papa.


8.  Emakumearen egitekoa sendotu erabagiak hartzean eta aukera-bardintasuna bultzatu. (Fortalecer el papel de la mujer en la toma de decisiones e impulsar la igualdad de oportunidades).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Berdintasun plana eratu, ekintzeekin, indikadoreak eta inpaktoaren neurketekin.
Emakumeak elizkizunaren emaileak ere izan daitezke, ez utzi emakumea bigarren plano baten (garbiketa, apainketa, katekistak). Katekistak formakuntza izan behar dute.
Emakumeak Eleizan edozein maila hartu dezake: abade zeregina ere.

Arteako parrokia
Emakumearen bardintasuna bultzatu Eleizaren barruan, goi-mailako karguetan batez be. Ez daiguzan parrokiako sakristietan baztertu.

Zeanuriko guraso taldea
Andrak abadetu.
Emakumeei parrokietako ardura emon.

Zeanuriko Pastoral Batzordea
Emakumeei parrokietako ardura emon.

Igorreko Pastoral Batzordea
Andrak abadetu.



9.  Familia erako alkarteak, ireki eta abegitsuak. Etorkinak gure alkarteetan hartu, txertatu eta lagun egin. Alkarte lokarri eta esperientziak sendotu. (Comunidades hogar, abiertas y acogedoras. Acoger, integrar y acompañar a la los migrantes en nuestras comunidades. Fortalecer los lazos y las experiencias comunitarias).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Elizbarrutiko eta parrokietako lokalak baztertze-arriskuan dauden pertsonen premietarako ireki, hau guztia eragile zibilekin korrdinatuta.
Beste erlijio batzuetako komunitatekoekin batu.
Etorkinei euren lekua emon mezatan.
Etorkin kopuruaren arabera, euren erara moldatu ospakizuna, hilean, 3 hilero…

Arteako parrokia
Gogoratu familia eredu barriak eta genero identitate barriak be. Danak dira Jainkoaren seme-alabak. Mezu ebanjelikoa eta Eleizaren lekukotza ezinbestekoa izan behar da euren errealitatea onartzeko eta ulertzeko.

Zeanuriko guraso taldea eta Pastoral Batzordea
Hilean behin etorkinekin ospakizun bet egin eurei protagonismoa emonaz.

Igorreko helduen taldea
Urtean zehar topaketa bi egin eliztarrak eta etorkinak alkar ulertzeko.


10.  Gazteak: pastoral barritua Kristoren esperientzia gaur egungo gazteriari aurkezteko. (Jóvenes: pastoral renovada para acercar a la juventud actual).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Baliabideak ezarri gazteriarekin egoteko, bere eskaerak eta beharrak entzuteko.
Zaharkituta dagoen antolamentua eta jerarkia (pentsamenduek bereziki).
Gazteei zuzenean galdetu beraien eritzia zein den.
Adiskidetza taldeak bultzatu, ekintzen bidez.

Arteako parrokia
Gazteak antiklerikalak dira eta Eleiza botere erakunde lez ikusten dabe. Aldi berean, euretariko askok, Nazareteko Jesus eta bere mezua eta praktika eredugarri lez ikusten dabe. Indartu daigun koherentzia ebanjelikoa argiago gure praktikotasunean, daukien Eleizaren irudia aldatu daiten.

Zeanuriko guraso taldea
Gaztetxoen taldeak mantendu.

Igorreko Pastoral Batzordea
Itaunketea egin gazteei Eleizaren eta espiritualtasunaren gainean.

Igorreko helduen taldea
Conocer otras religiones que hay entre nosotros.



Arratiako Pastoral Batzordean
Dagozan gazte apurrak jagon eta formakuntza emon (berreskuratu lehen egiten zana apur bat)-


11.  Espiritualtasunaren eta kristau balioen hedapena bultzatu ikastetxeen bitartez, parrokiakaz eta gainerako pastoral eragileakaz alkarlanean. (Impulsar la transmisión de valores cristianos a través de los centros educativos en colaboración con parroquias y otros agentes pastorales).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Alde biko batzarrak eta harremanak bultzatu elkarrekin lan egiteko guneak bilatzeko asmoz.
Nire alaba erlijio ikasgaira joaten da, baina “kristau balioa” ez dago curriculumean eta ondo ikusten dot ez egotea.

Arteako parrokia
Kristau balioak giza-balioak dira. Era berean, giza-balioak ebanjelikoak dira. Sentsibilizazio kanpainak eta formakuntza beharrezkoak dira, antzinako “klitxe” arketipikoak gainditzeko.

Zeanuriko Pastoral Batzordea
Hemen eritzi bi kontrajarriak dagoz:
·        Ikastetxeek laikoak izan behar dabe.
·        Ondo dago ikastetxeetan kristau baloreak irakastea.


12.  Osoko ekologia, lekukotasuna emoten dauan, erronka barriei aurre egiten deutsen eta mundu honentzat ezinbesteko diran balioak –espiritualtasuna, kontsumo arduratsua, gizakiaren esanetara dagoan ekonomia, alkartasuna,…- bultzatzen dituan Eleizarentzako eremu lez. (La ecología integral como marco para una Iglesia testimonial, que afronta nuevos retos e impulsa los valores que este mundo necesita: espiritualidad, consumo responsable, economía al servicio de las personas, solidaridad…)

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Elizbarrutiko eta parrokietako kontratazioak erosketa arduratsuen irizpideekin egin: energia garbia eta sostengarriak, hondakin kudeaketa, kontsumo arduratsua,….
Eskatu beharrean emon ere egin behar da.  Predicar con el ejemplo.
Jakitera eman zer egiten duen Eleizak jasangarritasuna bultzatzeko.
Azoka solidarioa, Caritas (erropa eta janari birziklapena).

Arteako parrokia
Sormena zaintzeko gagoz munduan, gu ez gara Sormenaren errege-erreginak, Sortutakoaren (Naturaren) zerbitzariak, zaindariak baino. Hori izan behar da gure erronka etiko-ekologiko nagusia.

Zeanuriko guraso taldea
Garbitasun eta urbanismo kanpaina.
Murrizketa.

Igorreko Pastoral Batzordea
Ezagutzera emon Eleizaren jokabide ekologikoa (Asisko Frantzizko…)
Gora Zu Jauna, Laudato si Landu. “Reducir, reutilizar, reciclar”.
Bidezko merkataritza eta azoka solidarioak bultzatzen jarraitu.

Igorreko helduen taldea
Reducir, reutilizar, reciclar.
Campañas de limpieza y urbanidad.


13.  Bizkaiko Eleizaren pastoral eta gizarte jarduera agertzera emongo dauan komunikazino gardena sustatu. Egiten dogunaren alderdi positiboak indartu. (Potenciar una comunicación transparente que refleje la actividad pastoral y social de la Iglesia de Bizkaia. Reforzar los aspectos positivos de lo que hacemos).

Arteako katekesiko gurasoen taldea
Gardentasuna eta beldur gabeko informazioa eman nahiz eta larriak izan kasuak (abusuak,…). Alkarren Berri aldizkaria zabala eta elkarrizketa eta ideia anitzetako komunukabidea izan dadin.
Eta egiten diren alderdi negatiboak azaleratu eta hausnarketa egin.
Gardentasuna eta informazioa ematea bultzatu.
Modu labur eta ulergarrian mezuak sarean zabaldu.

Arteako parrokia
Bidegabekeriak eta ustelkeriak era argian salatu. Errugabetasunaren aurriritzia zainduz, ez babestu ez ezkutatu ustelkeriarik: korrupzinoa, pederastia, etab.

Igorreko Pastoral Batzordea
Sare sozialak erabili egiten dogun ona zabaltzeko.

Igorreko helduen taldea
Ahalegina egiten da, lortzen dan ala ez beste gauza bat da.














OHARRA:

Arratiako Pastoral Batzordean

ARANTZAZUKO PARROKIA

Errespeto guztiagaz euren plan ebanjelizatzailea hauxe da: Eleiza domekaro zabalik egotea eta abadea etortea mezea emoten.
Mezea amenoa egitea, kanta barriak ikastea eta sozializazio tokia be izatea.

 




Aurrera doa Bizkaiko Eleizearen plan ebanjelizatzailea abian ipinteko konsultea. Abenduan gai hau jorratu genduan mezatan eta alkarte penitentzian. Arratian lau taldek hartu eben parte gitxienez (Igorre, Artea eta Zeanurin), Bizkaian 3.000 lagun inguruk. Hilebete daukagu hurrengo pausua emoteko: Ze ekintza proponidu helburu bakoitzean. 

Se avanza en la puesta en marcha del plan evangelizador de la iglesia vizcaína. En adviento tratamos este tema en misa y penitencia comunitaria. En Arratia participaron al menos cuatro grupos (Igorre, Artea y Zeanuri), alrededor de 3.000 personas en Bizkaia. Tenemos un mes para dar el siguiente paso: qué acciones proponer en cada objetivo.



 

d) “Gidalerroak” garatzeko, ze ekintza proposatzen dozu? (gidalerro bakotxeko bat). d) Para desarrollar las “líneas fuerza” ¿qué acciones propones realizar? (Una por línea).
• Bizkaiko Eleizaren konpromiso eraldatzailea, salaketa profetikoa, nortasun ezaugarriak gizarte eta eleiz erronka nagusien aurrean. Personarik makalenenganako gertutasunean sakondu egiten dauan Eleiza. Lekukotasun izan munduan, erakunde lez, eta kideen bizitzan, gizarte-karidade konpromisotik. • El compromiso transformador, la denuncia profética, señas de identidad de la Iglesia de Bizkaia ante los grandes retos sociales y eclesiales. Una Iglesia que profundiza su cercanía a las personas más débiles. Ser testimonio en medio del mundo, como institución y en la vida de sus miembros, desde el compromiso socio caritativo.

Fedearen hedapena: kristau sarbideko prozesuak –katekesia, familiak, gazteak, eskaut, helduak- sendotu eta gaurkotu. • Transmisión de la fe: refuerzo y actualización de los procesos de iniciación cristiana: catequesis, familias, jóvenes, eskaut, adultos.

Ospakizunaren arloa zaindu, hizkuntzak eta sinboloak eguneratuz ospakizunak suspertzen saiatuz eta kultura aniztasunen aberastasuna txertatuz. • Cuidar la dimensión celebrativa, procurando su revitalización mediante la actualización de lenguajes y símbolos, e integrando la riqueza de diversidades culturales.

Espiritualtasuna sendotu, Hitzaren hausnarketa eraginez eta Ebanjelioaren senera bueltatuz. • Fortalecer la espiritualidad desde la meditación de la Palabra y la vuelta al espíritu del Evangelio.

• Gure alkarteen egitura antolatzailea gaur egungo beharrizanetara moldatu, benetako ardurakidetasuna sendotuz. • Adaptar la estructura organizativa de nuestras comunidades a las necesidades actuales, fortaleciendo una corresponsabilidad real. Tejer y trabajar en red, tanto dentro de la Iglesia, como con los de fuera.

Sarea eratu eta sarean jardun, Eleiza barruan zein kanpokoakaz. • Tejer y trabajar en red, tanto dentro de la Iglesia, como con los de fuera.

Laikotzaren egitekoa indartu, euren heziketa ziurtatuz eta euren gidaritza garatuz. • Reforzar el papel del laicado, asegurando su formación y desarrollando su liderazgo

Emakumearen egitekoa sendotu erabagiak hartzean eta aukera-bardintasuna bultzatu • Fortalecer el papel de la mujer en la toma de decisiones e impulsar la igualdad de oportunidades.

Familia erako alkarteak, ireki eta abegitsuak. Etorkinak gure alkarteetan hartu, txertatu eta lagun egin. Alkarte lokarri eta esperientziak sendotu. • Comunidades hogar, abiertas y acogedoras. Acoger, integrar y acompañar a la los migrantes en nuestras comunidades. Fortalecer los lazos y las experiencias comunitarias.

Gazteak: pastoral barritua Kristoren esperientzia gaur egungo gazteriari aurkezteko. • Jóvenes: pastoral renovada para acercar a la juventud actual.

• Espiritualtasunaren eta kristau balioen hedapena bultzatu ikastetxeen bitartez, parrokiakaz eta gainerako pastoral eragileakaz alkarlanean. • Impulsar la transmisión de valores cristianos a través de los centros educativos en colaboración con parroquias y otros agentes pastorales.

• Osoko ekologia, lekukotasuna emoten dauan, erronka barriei aurre egiten deutsen eta mundu honentzat ezinbesteko diran balioak –espiritualtasuna, kontsumo arduratsua, gizakiaren esanetara dagoan ekonomia, alkartasuna,…- bultzatzen dituan Eleizarentzako eremu lez. • La ecología integral como marco para una Iglesia testimonial, que afronta nuevos retos e impulsa los valores que este mundo necesita: espiritualidad, consumo responsable, economía al servicio de las personas, solidaridad…

• Bizkaiko Eleizaren pastoral eta gizarte jarduera agertzera emongo dauan komunikazino gardena sustatu. Egiten dogunaren alderdi positiboak indartu. • Potenciar una comunicación transparente que refleje la actividad pastoral y social de la Iglesia de Bizkaia. Reforzar los aspectos positivos de lo que hacemos.



Abendua 19 Bizkaiko Elizaren plan ebanjelizatzaileagaz


Gizarteari eta Eleizeari begira
Esperantzaz eta arduraz


Abendualdia esperantza aldia dogu eta, aldi berean, erne eta adi, gure gizarteari eta elizari begiratzeko aldia. Bizkaiko Eliza osoa dabil ahalegin honetan. Arratiko plana be urte bian luzatu dogu Arratiako Eliza, ebanjelioaren ikasle misiolaria goiburuagaz. Bizkaiko Plan barria prestatzen berbok entzun doguz: “adore emon gura deutsuet bideari ekin deiozuen, Jaunaren deia entzunez eta ebanjelizatzea erantzukizun eta poztasunez nork bere eginez”.

Arratian, abendualdian, domekaz domeka, ahalegintxo hau egingo dogu lagungarri sugerente eta errez batzuekaz.

Hona bertsook:

1. Erromes goaz, gogoak prestu,
    Abenduko biderako,
    gure fedea ospatu eta
    aitortu nahi dogulako.
    Sinesmen gogoz aurkitzen gara
    nahiz eta indarrez flako.
    Eskerrak, Jauna, besterik gabe,
    gure lagun zarelako,
    fede kaskardun baina fededun
    mantentzen gaituzulako.

2. Gaurko sasoiak gure fedea
    bide barrian jarri dau,
    fede gitxiko gizarte honek
    zer eskatzen ete dau.
    Jauna, laguntzen ez badeuskuzu
    lurretik zelan jaiki gu,
    zure laguntzaz itxaropenak
    barriro bizten zaizkigu,
    danon aurrean izan gaitezen
    sinesmenaren testigu.

3. Gure fedea bizitzarako
    barru-poza izan ezik,
    indar gabea dogu sarritan,
    ez dau behar leuken gatzik.
    Ez dogu eskatzen fede lasairik,
    ez ilunpeko babesik,
    aurreratzeko fede zaildua,
    fede langilea baizik,
    gure herriko zereginetan
    lan egin dagigun pozik.

4.   Zure laguntza nahi dogu, Jauna,
    zelan gure­_artzain zaitugun,
    guztiontzako maitasunaren
    eskua luza dagigun.
    Fededun edo fede gabeko
    danekin lanean jardun,
    beste guztiek senti gaitzaten
    adiskide eta lagun,
    harremanetan ikus dadila
    zergaitik garan fededun.

5. Fedeak ezin gaitu eroan
    gurean konformatzera,
    gizarteari bizkar emonda
    begiratuaz atzera.
    Zu ere, Jauna, haundi-maundien
    lasaitzailea ez zara.
    Emon eiguzu fede sendoa
    zuk eginaren antzera,
    garoazana behartsu eta
    txikienak zerbitzera.

6. Barriro, Jauna, nahi dogu zuri
    esker ona emotea,
    fedea emon deuskuzulako
    itxaropenez betea,
    eta fedea bizi_izateko
    gure kristau alkartea.
    Alkarte hori izango al da
    Barri Onaren atea,
    erakutsiaz zein pozgarri dan
    fededuna izatea.

Jon Sarasua
Arratirako egokituak

Otoitzak

1-    domekea

Lagundu Jauna abendualdi honetan gure bihotzak zuregana zabaltzen. Lagundu zure etorrera prestatzen gure senide pobreengan zu ikusiz. Lagundu gizartea esperantzaz eta arduraz begiratzen!


2. domekea, Sortzez Garbia

Mariak pozarren jaso eban Jainkoaren ardurea. Zalantzak zalantza eta arazoak arazo, Jaunaren borondatea onartu eban. Eta poz iturri izan jakon. Emon guri Jauna, holako fedea, konpromisoari beldur bakoa, poz eta zorion iturri dana!

3. domekea

Zure zain gagoz Jauna. Zu behar zaitugu! Zu gure bizitzan bazara, indartsu egiten gara, adoretu egiten gaituzu. Emon zure argia eta egia, gure senideakaz konpartidu daigun!

4. domekea

Zure Hizan oinarritu dagigula gure Eleizea. Ate eta ez oztopo, dei eta ez kondena. Alkartea estimuan eduki daigula, doguna eta gareana beragaz konpartituz!

No hay comentarios: